1826ko bertso “berriak”, sei emakume haurdun utzi zituen doneztebarrari jarriak

  • Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.

Doneztebe. Argazkia: Euskalduna / CC BY-SA 3.0

2023ko abuztuaren 16an - 08:00

Nafarroa erresuma izan zen garaitik justizia sistema propioa zuenez, bertan epaitzen ziren auziak, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian dago gordeta justizia sistemaren dokumentazio guztia. Aurten XIX. mendeko auzien prozesuak katalogatzen bukatu dute eta kontsultagai jarri dituzte. 

Ricardo Urritzola bere denbora librean artxibora joan ohi da, eta artxiboa arakatzen ari zen bitartean topatu du sei emakume haurdun utzi zituen Fermin Altxu Beristain maisuari idatzitako hamalau bertsoko sorta. Ekaitz Santazilia  filologoak aztertu ditu bertsoak. 

Doneztebeko Altxu maisuak sei emakume haurdun utzi zituen eta horietako batek salaketa jarri zuen. Garai hartan ez zen ongi ikusia ezkontzatik kanpo haurdun geratzea. Altxuren aurkako epaiketaren dokumentuetan, hainbat doneztebarren adierazpenak daude, batzuk emakumeen alde eta besteak maisuaren defentsan. Bertso sortak, aldiz, maisuaren "prodigioak" goraipatzen ditu: "...ojala banengoke / ni harren larruan", amaitzen du esaten.

Herritarrei irakurtzen eta idazten erakusten zien maisuak, eta hori baliatuz Donamariako, Donestebeko eta Iruñeko hainbat emakume eta neskato utzi zituen haurdun. Azkenean Altxu zigortu egin zuten, eta Ceutara bidali zuten soldadu zortzi urterako. 

Egiletzaren inguruan, berriz, zalantza dago. Norberto Goienetxe errege-notarioaren letra izan zitekeela uste izan zen, eta beraz agian bertsoak berak idatziak, baina euskara ez da Doneztebekoa, gipuzkera baizik. Bertsolaria kanpoko idazle jantzia dela adierazi du Santaziliak, baina ez dago zir jakiterik egiletza hori.

Debekatutako bertsoak?

Sasoi horretan bertsoak herritarren artean komunikatzeko eta ahoz aho zabaltzeko erabiltzen ziren, eta kasu honetan, Altxuren epaiketaren berri emateko.

“Bertsoak epaitegira iristen zirenean, ohikoena zen horiek kantatzeko eta zabaltzeko debekua ere luzatzea” azaldu dio Santaziliak Bertsoa.eus atariari, argitaratutako elkarrizketan. Agian horregatik ez ziren zirkulazioan gehiegi egon eta ezezagunak genituen gaur egun.

Kasu honetan, bertsoak gordetzea lortu da, eta bi ikerlariak pozik agertu dira, “informazio ona ematen dute euskeraren historia ikertzen dugunontzat”. Donezteben gipuzkerako bertsoak egon daitezkela ikusi dute, eta euskara garai horretan asko mugitzen zela. Artikulu zientifiko luzeagoa prestatzen ari dira orain.

1823ko bertsoak:

1- Kanta berri eder bat
paratzen naiz hasi,
Bertiza(ra)ngo ballean
desaten ikasi.
Egia esan gabe
ez nezake utzi:
hango gazteria txit
gustora da bizi.

2- Santestebanen dute
maisua Don Fermin.
Eskola paratua,
ez du batere min.
Gizon abila dana
badakigu berdin;
prodigio handiak
omen ditu egin.

3- Eskribatzen omen du
asko eta garbi.
Halakoak behar du
'enseñanza' jarri.
Gizona lan hobetan
ez diteke ari;
herrian omen dauzka
lau dama ernari.

4- Maisu on izatea
ez da txit milagro;
aprendiz urteak goiz
zituen igaro.
Haren kontuak ongi
jakinean nago:
Pamplonan izan ditu
beste bi le(he)nago.

5- Esku arina du ta
pluma es pizuba.
Bere ofizioan
guziz jakinzuba.
Nahiz dala mansoa ta
orobat izua,
damak eskolatzeko
hura zer maisua!

6- Eskola jarri zuen
berak hala nahita,
edozeinek es baitu
hartarako gaita.
Nafarroa guzian
siñalea baita,
ezkondu baino le(he)n da
sei umeren aita.

7- Maizuari ezanik
amodio pina,
eskolara joaten
zitzaion Martina.
Agirian daukate
hango lan egiña.
Orduan gozo zana
orain txit da mina.

8- Mari Martin gaisoa,
horra zure ditxa.
Maizu jakinzunakin
kuidados zabiltza.
Maite izan bazindu
gizon prestu giza,
etzizun ukatuko
emandako hitza.

9- Egin zuen orduan
zurekiko lana.
Laizter abiatu zan
beste batengana,
baita logratu ere
deseo zebana:
dama gazte bat, zeina
dan Bitoriana.

10- Ikusirik hain gazte,
guri eta mardul,
Bitoriana zuen
hartu bere lagun.
Halako parajean
nahi litzake jardun;
hura ere tristeak
ezin logratu du.

11- Dama Bitoriana,
begirik ez buzti:
maizuak maite zaitu,
ez halere gutxi.
Zurekin ezkondurik
nahi zukean bizi,
baldin le(he)nagokoak
baliote utzi.

12- Egin ezkeroztanik
horrenbezte neke,
errenta seguru bat
gizonak nahi luke.
Trabajatzen omen du
anitz eta merke:
sabela omen dio
Frantziskari bete.

13- Nafarroan ez dago
halako mutilik:
nunbaiten ere badu
beste bat ixilik.
Gordea egon arren,
ateak itxirik,
noizbait agertuko da,
hil edo bizirik.

14- Sei andre omen dauzka
gaur bere karguan.
Ea nor arkitzen dan
halako graduan!
Inork ez du berdintzen
Espainia barruan:
ojala banengoke
ni harren larruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsoak
2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


2024-06-07 | Bertsozale.eus
Portugaleten izango da IV. Señora Sariketa, ekainaren 8an

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu ekimenak; zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.


Zuzeneko kronika
Igel artean zintzarri bat

XV. Kopla Txapelketa

Non: Hiruputzu gaztetxean (Zarautz)

Noiz: Abenduaren 22an

Koblakariak: Aner Peritz, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Oihana Arana.

[+]


2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2022-10-17 | ARGIA
Entzun EITBk zentsuratu dituen Ion Parot preso ohiari buruzko Maddalen Arzallusen bertsoak

EitbNet-eko zuzendaritzako kide baten agindua izan da, Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, Euskadi Irratiko Faktoria saioan ostiralean Arzallusek kantatutako bertsoak saretik kentzea; Parot euskal preso askatu berriari buruzkoak ziren. EH Bilduk azalpenak... [+]


2022-02-01 | ARGIA
Danel Goikolearen azken bertso sorta, hizkuntzez

Danel Goikolea Arrasateko bertsolaria urtarrilaren 14an joan da. Hil baino ordu batzuk lehenago, bertso sorta kantatu hau zabaldu zuen lagunen artean. Umore handia darabil eta Pablo Milanesen Yolanda kantu ezagunaren hoskidetasunarekin jolasten du: Holanda du izenburu sortak,... [+]


2021-09-09 | ARGIA
Irailaren 18an berriz abiatuko dute Xilaba bertso txapelketa

Udazkena bertso saioz josia ukanen dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsozaleek. Xilabaren finala Donibane Lohizunen iraganen da azaroaren 13an.


2021-03-23 | ARGIA
Ander Fuentes eta Nahia Etxeberri dira I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketako irabazleak

Bertsularien Lagunak Elkarteak jakitera eman ditu I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren irabazleak: helduen mailan Ander Fuentes Mujikaren bertso sorta izan da saritua, eta gazteen mailan Nahia Etxeberri Lopepe. Bigarren eta hirugarren saria jaso dute, helduen mailan... [+]


2021-01-04 | Estitxu Eizagirre
Luis Otamendi bertsolaria hil da

 Luis Otamendi Aiako bertsolaria hil da. Azken agurra Zarauzko beilatokian egingo zaio urtarrilaren 4an, goizeko 10:00etan.


Xenpelarren bertso sorta: Miseriaren adarrak

Konfinamendu aro hau arintzeko aukera bat izan daiteke bertso zaharrak entzutea, eta horregatik, Xenpelarren "Miseriaren adarrak" bertso sorta berreskuratu eta musikatu egin dugu, nahi duzuenean entzuteko.


2020-04-05 | ARGIA
"Potto" saio birtuala
Etxetik etxera bertso saioa egin du Bilbo Hiria irratiak

Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez bat-batean aritu dira bertsotan apirilaren 1ean, nor bere etxetik. Saioa hemen dago entzungai.


Gorriaren kolore desberdinak

Azaroan euria bezain maiz entzuten dira bertsoak Iruñean. Bertsoaroa da. Urtez urte, udazkena piztera etorri ohi da ordu aldaketak arratsaldeak ilundutako hirira. Eta egia esan, iruindar euskaldun askoren zita bihurtu da, urtero huts egiten ez duten horietakoa. Berdin da... [+]


Eguneraketa berriak daude