1813an tropa angloportugaldarrek Donostia erre eta suntsitu zuteneko gertakariak ezagutarazteko egitasmoa jarri du martxan Euskomedia fundazioak. Twitter sare soziala erabili dute horretarako.
200 txiotan, uztailaren 10ean hasi eta irailaren 8ra arte, duela 200 urte egun horietan jazotakoaren kronika osatuko dute: Welllingtonek armada aliatuaren burua hartu zuenetik, Zubietako batzarrak Donostia berreraikitzea erabaki zuen arte. Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du proiektuak.
Euskaraz zein gazteleraz egingo dute kronika, @1813tik eta @1813tik_es Twitter kontuak erabiliz, hurrenez hurren. Euskomediaren Twitter eta Facebook kontuen bitartez ere egingo da kontakizunaren hedapena.
Fundazioak zabaldutako oharraren arabera, “zuzenean egingo balitz bezala” emango da 1813an gertatukoaren berri. Donostiako herritarren testigantzak ere jasoko dituzte, garaiko dokumentazioan oinarrituta, “oroimen historikoa sendotzeko”.
Hasi dira jada kontakizunarekin:
Iritsi da berriz ere abuztuak 31. Donostiarrentzat data beltza. Egun horretan orain 202 urte, 1813an hiria suntsitu, 1.600 pertsona inguru hil, hiriko ia emakume guztiak bortxatu eta lapurreta erraldoia egin zuten espainiarren aliatu ziren armada ingeles eta portugesek.
Aliatuek Donostia suntsitu eta egun gutxira Zubietako bileran hiria berreraikitzea erabaki arren, hondamendiaren ondorioak hurrengo hilabeteetan eta urteetan nozitu ziren. Donostiarrek laguntzarik gabe, arpilatuta eta epidemiek jota ekin behar izan zioten hiria... [+]
Gerrek Suntsitutako Hirien Topaketak” antolatu dituzte Donostian, hilaren 21ean. Bizikidetza eta bakea ardatz, etorkizuna izango dute hizpide bertaratutakoek.
1813ko Donostiaren suntsiketa oroitzeko egitarau zabala prestatu dute abuztuaren 30 eta 31rako. “Biktima guztien ezagutza” dute oinarri ekintzek sarraskiaren 200. urteurrenean, historian galduta ez geratzeko.
Espainiako erregea. Erresumaren ardura María Luisa de Parma andrearen eta Manuel Godoy balidoaren esku utzi zuen. 1808an, krisialdi politiko eta militarraren erdian, Fernando VII.a semearengan abdikatu zuen; baina Napoleon ados egon ez eta semea behartu zuen koroa... [+]
Brigadako jenerala eta Donostiako gobernari militarra 1813an. Espainian 1808an sartu zen, Kataluniako armadaren Estatu Nagusiko buru. 1813an Donostiako gobernari militar izendatu zuten. Ugartemendia eta Jauregi San Bartolome gainera iritsi zirenean, donostiarrei haien bila... [+]
Carlos IV.aren balidoa. Bere jarduera profesional meteorikoa Carlos IV.a erregearen emaztearekin, Maria Luisa de Parmarekin, izandako erlazioarekin lotu da. Konbentzio Gerran Godoyk traizio bezala hartu zuen Donostia Moncey jeneral frantsesari errenditu izana. 1800an... [+]
Baileneko dukea, espainiar militar eta politikaria. Campo de Gibraltar-eko komandante jenerala zen 1808an, frantsesen inbasioa gertatu zelarik. Baileneko borrokan Duponten tropak azpiratu zituenez, behin-behinean frantsesak penintsulatik egotzi zituen; huraxe izan zen ordura... [+]
Donostiako aldirietatik zuzendu zituen hiriari eraso egin zioten tropak, nahiz eta, Iruñeko frontean egon ahal izateko, azken erasoaldia Thomas Grahamen esku utzi. Sarraskitik bizirik ateratakoei laguntza ukatu zien, eta ez zuen bere gain hartu bere tropek hiriaren sute... [+]
Hitz hauek idazten ari naizen unean, 199 urte atzera eginda, tragedia beltza bizitzen ari ziren Donostian, eta askok ordurako dena galdu zuten. Abuztuaren 31n sartu ziren tropa ingeles eta portugaldarrak hirian, eta hurrengo egunetan frantziarrak Urgull mendiko gotorlekura igo... [+]