18 emakumeren heriotza ekarri zuten esterilizazio behartuengatik epaituko dute Perun Fujimoriren taldea

  • 1995 eta 2000. urteen artean Alberto Fujimoriren gobernuak Perun milaka emakume esterilizatu zituen derrigorrean, "pobrezia gutxitzeko estrategia" moduan aurkeztuz. Abenduaren 11n Rafael Martínez epaileak prozesu penala abiatu du Fujimoriren eta lau kargu-ohien aurka, "bizitzaren, gorputzaren eta osasunaren aurkako delituengatik". 270.000 emakumek jasan zituzten behartuta egindako ebakuntzak falopio tronpak lotzeko, eta 18 emakume hil ziren.


2021eko abenduaren 14an - 09:52
Azken eguneraketa: 11:41
Esterilizazio Behartuek Erasandako Emakumeen Elkartea da AMPAEF eta argazki hau zabaldu du, testu honekin: "Biktimak 25 urte borrokan! Ohorea salaketa jarri zuten lehenei!".
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Alberto Fujimori lehendakari ohiarekin batera epaituko dituztenak dira Eduardo Yong, Marino Costa eta Alejandro Aguinaga ministro ohiak eta Ulises Jorge Aguilar funtzionario-ohia.

Fujimoriren aurkako prozesamendua oraingoz eten egin du Peruko auzitegiak, honen defentsak argudiatu duelako prozesamendu hau ez zegoela Fujimori 2007an Perura eraman zuen extradizioa gauzatzeko Peruk eta Txilek egin zuten akordioan. Peruk Txileko gobernuari eskatu dio prozesamendu hau extradizio luzapenean gehitzea. Fujimorik 83 urte ditu eta 25 urteko kartzela zigorra betetzen ari da.

Esterilizazio behartua

1995 eta 2000. urteen artean 300.000 esterilizazio baino gehiago egin zituzten: horietatik 272.000 tronpen ligadurak izan ziren eta 24.000 basektomiak, "pobrezia gutxitzeko". Ez da ezagutzen horietatik zenbat izan ziren behartuta egindakoak. Desinformemonos hedabideak adierazi duenez, uste da 270.000 emakumek horietako asko gaztelania hitz egiten ez zutenak, jasan behar izan zituztela ebakuntzak behartuta eta hauetan 18 emakume hil ziren, datu ofizialen arabera.

1.317 salaketa, gehienak jatorrizko herrietakoak

Auzi penala 2002an hasi zen, 1.317 pertsonak salaketa jarri zutenean, horietatik gehienak jatorrizko herrietako emakume eta gizonak. Kasua geroztik artxibatua eta berriz irekia izan da hainbat alditan.

Espinoza fiskalak 187 dokumentu eta deklarazio aurkeztu zituen Fujimori eta bere taldea inputatzeko. Ebakuntza hauek hildako emakumeetako batzuk ziren Mamerita Mestanza eta Celia Ramos, eta hauen espedienteak giza eskubideen sistema interamerikarrera iritsi ziren.

Martínez epaileak 120 eguneko epea ezarri du instrukzio faserako, delituaren frogak biltzeko. Aurrerago iritsi daiteke ahozko epaiketa.

Presiopean zeuden osasun langileek behartu zituzten herritarrak

Osasun langileek bazekiten Fujimori eta bere ministro taldearentzat lehentasuna zela "antikontzepzio kirurjikora" herritarrak behartuta edo engainatuta eramatea. Medikuek kaleratuak izateko arriskua zuten hilean ez bazuten pertsona esterilizatuen kuota bat lortzen, eta kopuru zehatz batetik gora jasotzen zutenek sariak eta bidaiak jasotzen zituzten.

Emakumeak konbentzitzeko, langileek mehatxu egiten zieten gizarte laguntzak edo elikadurakoak galduko zituztela, edo ez zizkiela haur jaioberrien dokumentuak emango. Edo zuzenean poliziaren aurrean salatuko zituztela ez bazuten prozedura onartzen.

Gaztelaniazko bideo honetan, gaiari buruzko erreportajea:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
“Estatuko biktimen fiskaltza soziala” izan nahi du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak bere bigarren fasean

2016. urtean haren jarduera eten ondoren, “hutsune” bat atzeman duela adierazi du Behatokiak, eta horri konponbidea eman nahi dio. Aholku Batzordea aurkeztu dute Miramar jauregian, hamabost abokatu, aditu, ekintzaile, irakasle eta biktimek osatua.


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


Eguneraketa berriak daude