Bertsioak kontrajarriak dira: Ukraina eta Errusiak elkarri leporatu diote astelehen gauean Kakhovkako presa suntsitu izana. Presa bereziki estrategikoa da, eta inguruko horniduran kalte handiak eragin ditzake. Dnieper ibaiko urak ingurua hartzen ari dira, eta urpetzen ari den “eremu larrienean” gutxienez 16.000 lagun daude, eta jada 300 etxebizitza ebakuatu dituzte.
Ukrainak hainbeste iragarritako “kontraerasoa”ri lotutako mugimendua dela baieztatu dute nazioarteko hainbat hedabidek. Azken asteetan eskalada izan du Ukrainako gerrak, eta erasoak gogortzen ari dira. Zenbait analistak jakinarazi duenez, ziurrenik Errusiak espero zuen Ukrainaren erasoa Dnieperreko deltatik –Erresuma Batuko marinako entrenamendua jasotzen aritu dira Ukrainako tropa batzuk–, eta hori lortuko balute eskuragarriago izango lukete Krimea, Donetsk edota Zaporizhiari eraso egitea. Horren arabera, Errusiak aurre hartu du.
Astelehen gauerdiko erasoa bereziki esanguratsua izan da, izan ere, Kherson hiritik 30 kilometrora dagoen Kakhovkako presak 18 kilometro kubiko ur biltzen ditu, eta ezinbestekoa da ingurua hornitzeko. Dnieper ibai zabaleko urak jasotzen ditu, eta 30 metroko sakonera du. Krimeara, Errusiara 2014an anexionatutako penintsulara, hortik bideratzen da ura, Zaporizhiako zentral nuklearrerako ezinbestekoa da, eta Kakhovkako presako zentral hidroelektrikorako ere bai, besteren artean.
Egiturari eraso egin diotenez, eztanda egin du eta ingurua urpetzen ari da. Kherson eskualdeko gobernadore Oleksandr Prokudin-ek ohartarazi du gutxienez 16.000 pertsona daudela “eremu larrienean”, Ukrainak kontrolatzen duen ibaiaren aldean. Jada 300 etxebizitza ebakuatu dituztela ziurtatu du, eta 80 udalerriri eta 20.000 biztanleri eragingo diela, lehen kalkuluen arabera. Kakhovka Berriko alkate Vladimir Leontieven esanetan, espero da 72 ordutan uraren maila ohiko bolumenera jaistea –bost metro igo da–.
Ez da lehen aldia Kakhovkako presaren bueltan gatazka dagoena Ukrainako gerran. Azaroan Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik ohartarazi zuen Errusia planeatzen ari zela egitura suntsitzea, eta horrek “hondamendi izugarria” eragingo lukeela ibai alboan bizi direnengan. Inteligentzia Militarreko ordezkariek arriskuak mahai gainean jarri zituzten: Errusiak okupatutako eremuetako herritarrei eragingo lieke, ekozidioa izango litzake, eta Ukrainiatik harago, Itsaso Beltzeraino iritsiko litzatekeen hondamendi ekologikoa izango litzake, The Guardianek gogorarazten duenez.
Ukrainak Errusiari leporatu dio presa eztandaraztea “helburu argi batekin”: “Gainditu ezinezko trabak jarri nahi ditu bidean, [Ukrainako Armadaren] aitzinamendua eta gerraren amaiera justua geldiarazteko”.
Errusiak ezeztatu egin du halakorik. Hasiera batean Kakhvoka Berriko Errusiako autoritateek ukatu egin dute presari ezer gertatu zaionik, eta gero hondamendia egotzi diote presaren egituraren egoerari, esanez ahula zela eta uraren presioarekin hautsi dela.
Zelenskik larrialdiko bilkurara deitu du segurtasun kontseilua asteartean. Eraso terroristatzat jo du leherketa, eta azpimarratu du egitura zibilen aurka egindako erasoak gerra krimenak direla.
AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]
Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.
Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.
Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.