16.000 haitiar Txiletik kanporatuak izateko arriskuan, “baliabide faltagatik” dokumentazioa heltzen ez delako

  • Txilen bizi diren haitiarrek haien migrazio-egoera erregularizatzeko azken eguna dute uztailaren 22a. Haitiko Gobernuak ez die bidali oraindik horretarako beharrezkoa duten dokumentazioa, eta onartu du “aurrekontu faltagatik” dela.


2019ko uztailaren 17an - 12:16
Haitiarrak beren herrialdera itzultzen. Argazkia: AGENCIA UNO.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Muturreko egoeran dago Haiti berriro ere. 2018ko uztailean hasi ziren protestak petrolioaren prezioaren igoeragatik, eta kaleak borborka daude gaurdaino. Txilen bizi diren haitiarrek aurrekari penalen agiria behar dute haien egoera erregularizatzeko, eta ziurtagiri hori Haitiko Polizia Judizialaren Zuzendaritza Nagusiak eman dezake bakarrik, Russia Today hedabide errusiarrak jaso duenaren arabera.

2018an Txileko presidente bihurtu zenetik, Sebastian Piñerak migrazio-kontrolak asko zurrundu ditu, lan eta erresidentzia bisak lortzeko batez ere. Egoera horrela, uztailaren 22tik aurrera haitiar asko kanporatuko dituztela aurreikusten da. Atzerrian Bizi Diren Haitiarren Ministeritzak joan den ostegunean zabaldu duenez, “kezka” azaldu du Txilen bizi diren haitiarrengatik, baina krisi ekonomikoa dela eta dokumentazioa bidaltzeko arazo handiak daudela baieztatu du.

Egoera ikusgaitza

Haitin bizi den egoera oharkabean pasatzen ari da mendebaldeko hedabide nagusietatik. 2015an hauteskundeak izan ziren Karibeko herrialdean; nahiz eta nazioarteko ikuskariek ontzat eman, Haitiko bermatzaileek irregulartasunak salatu zituzten. Hau dela eta, hauteskundeak errepikatzea lortu zen, eta 2016an egindako hauteskundeetan Jovenel Moïse atera zen presidente. Donald Trumpek Moïse zoriondu zuen garaipenagatik, nahiz eta abstentzioa %82koa izan. Hauteskundeetara deituta zeuden biztanleen %9ak bakarrik bozkatu zuen Moïse.

Amerikako herrialderik txiroena da Haiti. 2017an 0,496eko Giza Garapen Indizea zuen Karibeko irlak (Nazio Batuen Erakundearen kalkuluen arabera), munduan 189 herrialdetik 168.a. Petrocaribe aliantzaren parte zen Haiti, petrolioa prezio merkeagoetan lortuz. 2010eko lurrikararen ostean, Venezuela izan zen Haiti gehien lagundu zuen herrialdea. 2017an, baina, Trumpek zoriondu ostean, gobernu berriaren gaineko presioak hasi ziren, programa sozialak alde batera uzteko, eta batez ere, Petrocaribe aliantza alde batera uzteko. Presioaren eraginez, pixkanaka Venezuelarekin zuen harremana gutxitzen joan ziren, eta horrek petrolioaren prezioaren igoera ekarri zuen.

Esan bezala, orain ere krisi egoera larrian dago murgildua Haiti, eta kaleak etengabe betetzen dira aldaketak eskatzeko.

 

 

 

Kasko urdinak Haitin.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haiti
Toussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen

Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]


Amerikako herrialderik pobreenean haurren erdiak larrialdiko laguntza behar du

Haitiko egoera 2010etik okerrena da, 2,6 milioi haurrek laguntza behar baitute: 4,7 milioi biztanle daude gosez. Ezegonkortasun politikoak eta koleraren hedapenak eragin dute herrialdearen muturreko egoera.


Solitude ez dago bakarrik

Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari... [+]


Independentziaren zorra: Haitiren miseriaren jatorria

Haitiren egungo miseria egoerak badu bere azalpena herrialdearen iragan iraultzailean: mendekuaren ondorio da. 1825ean Frantziak Haiti derrigortu zuen kolono-ohiei 150 milioi urrezko frankorekin konpentsatzera, lurretan eta esklabotan izandako galerengatik.


Baiona esklabo trafikoaren sareetan

Lapurdiko hiriburuko ontzingintzak garapen handia izan zuen esklabotzari esker, Nantes eta Bordeleko tratularientzako ere eraikitzen baitzituzten barkuak. Euskaldun, biarnotar eta gaskoiek bete-betean hartu zuten parte Saint-Domingueren kolonizazioan, eta iturri batzuen arabera,... [+]


Esklabotza
Haiti, iraultza eta mendekua

1791ko abuztuan mundua astindu zuen iraultza batek. Eta ez zen Europan gertatu. Esklabotzan oinarrituriko sistema ekonomiko kolonial atlantiarra hankaz gora jarri zuten milaka beltzek Saint-Domingue uhartean: hainbat urtetako borrokaren ostean Haiti herrialde librea sortu zuten... [+]


1.400 hildako baino gehiago eragin ditu Haitin larunbatean egondako lurrikarak

7,2 magnitudeko lurrikarak herrialdea suntsitu du. Erreskate taldeak hondakinen azpian harrapatutako biztanleak ateratzen ari dira oraindik. Ospitaleak kolapsatuta daude, eta ur eta janari eskasia dago. Datozen orduetarako laguntza lanak zailduko dituen eurite gogorrak... [+]


Ariel Henry izendatu dute Haitiko presidente

Claude Joseph lehen ministro ohiak hartu zuen agintea uztailaren 7an, Jovenel Moïse presidentearen hilketaren ondotik. Asteartean aurkeztu du dimisioa Josephek.


Haitiko presidentearen hilketaren ustezko “egile intelektuala” atxilotu du Poliziak

AEBetan bizi den Christian Emmanuel Sanon medikua da, ustez, Jovenel Moïse presidentea hiltzeko operazioa agindu zuena. Hilketa antolatu zuten beste bi pertsonaren bila ari da Polizia. Momentuz, 20 atxilotu baino gehiago daude.


Lau pertsona hil eta bi atxilotu dituzte Haitiko presidentearen hilketa egotzita

Ekainaren 7ko gauerdian, Jovenel Moïse presidentea tiroz hil zuten bere etxebizitzan. Egun bat geroago, Polizia Nazionalak ustezko hiltzaile batzuk hartu ditu preso; eta guztira, guztira susmagarri inguru daude.


Eguneraketa berriak daude