Bezperako zentsura mozioa dela medio, Frantziako Gobernua erori izanak ez ditu herritarrak etxean geldiarazi eta jarraitua izan da CGT, CFDT, Unsa, FSU, Solidaires, CFE-CGC eta FA-FP sindikatuek, baita LABek ere deituriko greba eguna.
Aldarriak Guillaume Kasbarian Frantziako Funtzio Publikoko ministroari zuzentzekoak zituzten, baina bizkitartean, desegin behar izan dute gobernua, bezperako zentsura mozioaren eraginez. Hala eta guztiz ere, funtzio publikorako greba deialdiari erantzun eta milaka herritar bildu dira Frantziako Estatuan barna buruturiko 160 bat manifestazioetan. Ipar Euskal Herriari dagokionez, 1.600 lagun elkartu dira Baionako karriketan. Zerbitzu publikoentzat baliabide gehiago eskatzeko eta gobernuaren austeritate politika salatzeko mobilizatu dira.
Urdin Euskal Herri Irratiak zehaztu duenari segi, Ipar Euskal Herrian ere irakaskuntzan du jarraipen handiena ukan grebak. Lehen mailan, %70ak du sindikatuen deialdiarekin bat egin, eta bigarren mailan %50ak. Frantziako Hezkuntza ministerioaren arabera, irakasleen %31,32 dira greban Frantziako Estatu osoan. Baina oro har, garraioetan, osasungintzan zein bestelako zerbitzu publikoetan sentitu da mobilizazioa. Grebaren jarraipena baikorki baloratu dute eguerdian sindikatuek.
Gobernuaren aurrekontua eztabaidagai duten honetan, hiru xedek dute sindikatuen desadostasuna areagotu: lan geldialdiko lehen hiru egunak ordainik gabekoak izatea –gaur egun egun bakarra galtzen dute langileek–, geldialdian jasotako saria %10 apalagoa izatea eta erosahalmenaren apaltzea estaltzeko funtzionarioei eman ohi zaien gainsaria ezabatzea. Dena dela, Michel Barnier Lehen ministro ohiak Konstituzioaren 49.3 artikulua baliatuta Gizarte Segurantzaren aurrekontuak onartzeagatik aurkezturiko zentsura mozioaren eraginez, neurri horiek guztiak eta aurrekontua bera dira geldian.
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]
Cebek patronalak blokeoa baztertzeko exijitu dute grebalariek, baita eros-ahalmena eta lan-baldintza duinak bermatzen dituen lan-hitzarmena ere, azkenekoa 2009-2011 . urtetakoa baita. Urriaren 30eko greba egunean Ertzaintzak langile bat “inolako justifikaziorik gabe”... [+]
Ikasturteko bigarren greba eguna izan zuten asteartean hezkuntza publikoko irakasleek. Urriaren 29an Nafarroako hezkuntza sektoreko sindikatu nagusiek, hala nola Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT-k greba eguna egin zuten.
Astearteko manifestazioa bukatuta aldarrikapenak Parlamentu aurrera eraman dituzte. Zenbait bide moztu dituzte eta tentsio uneak izan dira Espainiako Poliziarekin.
Atenasera joan zen master tesia egitera. Ezin izan zuen doktoretza bertan egin: haren espezialitatea desagertu egin zen gobernuaren mozketekin. 2010eko krisiak Grezian harrapatu zuen, ordea, eta ikasi zuen kapitalismo globalak ongizate estatua erraz suntsi dezakeela.
Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan %30eko gutxieneko zerbitzuak ipini ditu Eusko Jaurlaritzak, eta %40koak Nafarroako Gobernuak. CCOOk eta UGT sindikatuek deitu dute greba, baina ELAk eta LABek ez dute bat egin.
Hezkuntza Departamentuarekin bilera izan ostean, sindikatuek urriaren amaierako grebari eustea erabaki dute, ez baitaude ados egindako proposamenarekin. Grebalarien ustez eskainitako neurriak ez dira nahikoak, eta ez diete modu eraginkorrean heltzen euren eskakizunei.
ELA eta LAB sindikatuek deituriko lanuztea da eta “lehenengo probintzia lan-hitzarmena” aldarrikatuko dute. Langileak lau urtez egon dira “baldintza duinak” galdegiten eta ekainean berriro biltzen hasi zirenetik “ez da aurrerapausorik eman”.
Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]
Sindikatuen arabera eragina izaten ari da, bereziki garraio publikoan, Baionatik iparralderat.