Otsailaren 9 eta 10 artean 158 pertsona erreskatatu zituen Mediterraneoko uretan itsasontzi euskaldunak. Bete-bete egindako itsasontzia Italia edo Maltako porturen batean porturatzeko baimen bila egon da, atzo, otsailaren 12a, Italiako gobernuak Sizialiako Messinako porturako sarbidea eman arte. Gaur iritsi da itsasontzia Siziliara, migratzaile guztiak onik.
Erreskatatutako pertsonen artean 51 adin gabekoak dira, eta haurdun dauden hiru emakumezko daude. Igandean jaso zituzten migratzaile ia denak Afrikakoak ziren, astelehenekoak, berriz, Bangladeshekoak.
Itsas Salbamentu Humanitarioa (SMH gazteleraz) gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi du: “Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Konbentzioaren arabera ezin daiteke bere jatorrizko herrialdera itzularazi nazioarteko uretan erreskatatutako inor”. Beraz, Europar Batasunak erreskatatutako pertsona horiek onartu behar dituela azaldu du.
Horrez gain, Europar Batasunaren “inmobilismoa” salatu nahi izan du. Izan ere, bere hitzetan: “Europar Batasunak, hilero ontzi prekarioetan itsasora egiten duten pertsonak daudela jakinda ere, ez du bilaketa eta erreskaterako ontzi-indarrik hedatzen", eta "Libiako kostazain auto-izendatuei bilaketa eta erreskate operazioen kudeaketa de facto lagatzea" kritikatu du.
Justizia poetikoa
Erreskatatutako 158 migratzaileen porturatze seguruaren albistea heldu den egun berean jakinarazi dute Matteo Salvini Italiako Barne ministro ohiaren aurkako epaiketa aurrera eramatea onartu dela.
Salvini, Lega Norte alderdi ultraeskuindarreko burua, errefuxiatuen aurkako politikengatik egin da famatu. Barne ministro zenean 131 migratzaile erreskatatu zituen Gregoretti itsasontziari porturatze baimena ezeztatzeagatik eramango dute epaitegietara. Migratzaile horiek Europako herrialdeetan banatu zituzten, Italiako ezezkoaren ostean.
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]