"Hemen faxismoa eta jazarpen matxista onartu egiten dira" izenburupean, Eldiario.es hedabideko Juan Luis Sanchez eta David Sarabia kazetariek Facebooken zentsurari buruzko erreportajea egin dute. Multinazional erraldoiarentzat mundu osoko 15.000 langile ari direla diote, lanean norentzat ari diren esatea guztiz debekatuta. Beste enpresa batzuen bidez azpikontratatzen dituzte. Gainbegiratu behar dituzten edukien gogortasunagatik, eta langileen artean elkar salatzeko daukaten sistemagatik, askok estres post-traumatikoa pairatzen duela salatu dute.
Zentsura ideologikoa eta langileen egoera prekarioa salatu dituzte. Pantaila atzean daudenen egoeraren erretratu gordina da aipatu erreportajea. “Hitlerri buruzko edukia ezabatzeko aginduak ditugu, baina Francorenak adibidez, ez”, diote anonimotasuna mantendu nahi duten bi langilek. Facebookek Lisboa (Portugal), Bartzelona (Herrialde Katalanak) edo Varsovian (Polonia) zentsura lanak egiteko bulegoak dituela argitaratu dute. Wired hedabideko beste erreportaje honetan Manila hiriko (Filipinak) egoitza bateko lan baldintzen berri ematen dute.
700 euro kobratzen dituzte hilean eta nazioarteko enpresa batzuen bidez azpikontratatuta daude, Accenture izenekoa adibidez. Zeharo debekatuta dute Facebookentzat lan egiten dutela esatea eta “bezeroa” gisa egiten diote erreferentzia beti idatziz.
"Moderatzaile" hauetako bakoitzari pantailan erakusten diote Facebookeko erabiltzaileek desegoki gisa markatu duten edukia. 30 segundu dituzte erabakitzeko: “Delete” edukia ezabatzeko edo “Ignore” argitaratuta uzteko. Egunean 500 kasu bideratu behar dituzte. Nola erabakitzen da zer ezabatu ordea? Irizpideak Facebookek zorrotz jarriak ditu,
Norbaiti kontua ezabatzeko Facebooken arauak hautsi behar ditu posten %30ean, azaldu dutenez. Hala ere, profilak ezabatu baino argitarapen zehatzak kentzen ibiltzen direla aitortu dute. “Izan gaitezen errealistak: ezabatuko bagenitu akosatzen ibiltzen diren jende guztiaren profilak, pornoa igotzen dutenak, edo marihuana saltzen dutenenak, batzuk aipatzearren, profil asko ezabatu beharko genituzke. Eta Facebookek ez du erabiltzailerik gabe geratu nahi”. Bullying mezuak jende gutxik salatzen dituenez, ez direla beren eskuetara heltzen eta beraz, publikatzen direla salatu dute, baita emakumeen aurkako mezuak ere.
Facebooken indarkeria matxista izugarria dagoela salatu dute bi langile hauek. “Gizon asko, mutil gazte asko, Facebook bidez emakumeak iraintzen ari da etengabe. Batzuek hainbestetan egiten dute, ezen zentsura gainditzeko trikimailuak ere kontutan hartzen dituzten. Facebookeko orri askotan izugarrizko jazarpen matxista dago, emakumeei denetarik esaten zaie, eta inork ez du ezer egiten”.
Gauza bera diote faxismoaz. “Pertsona batek Hitler goraipatzeko iruzkinak egiten baditu, ezabatu egiten dira. Espainiar batek Franco goraipatzen badu, publikatuta uzten da”, diote. “Faxismoa onartuta dago Facebooken. Mussoliniz eta Francoz betetako orri bat egin dezakezu, eta ez da ezer gertatzen, onartuta dago”. Francisco Franco Fundazioak adibidez, bere orri publikoa dauka sare sozial honetan.
Bi langile hauen testigantzen arabera, sionismoari edo Israelek Palestinan egiten dituen politikei kritika egiteak antisemitismo gisa identifikatua izateko arriskua du. “Haur bat jotzen ari den soldadu israeldar bati ezin zaio hiltzaile deitu. Ezabatu egin behar da iruzkin hori”.
Beste perla bat erreportajetik: “Ikusi ditugu herrialde arabiarretako haurrak Facebookera igotako bideoetan esaten beren buruaz beste egingo dutela, berdin du; AEBetako edo Europako haur batek gauza bera egiten duenean, ordea, autoritateei dei egiten zaie”, diote hitzez hitz.
“Talde terrorista” gisa izendatuekin egiten duten zentsura ere aipagai izan dute. Araudian debekatuta dago hauei gorazarre egitea, baina herrialde batzuek erakunde batzuk dituzte terrorista gisa izendatuta, eta beste herrialde batzuentzat erakunde horiek ez dira terroristak. Axola duen zerrenda bakarra AEBena dela diote. Egoera surrealistak ere hizpide izan dituzte, adibidez, nor den ez dakiten jendearen argazkia, batez ere Ekialde Hurbileko gizon bizardunena. Sarean nor diren bilatzen edo bizarraren tamaina neurtzen ere ibili izan direla ezabatu ala ez erabakitzeko.
Langile bakoitzak 30 segunduan hartu behar dituen erabakien berri heltzen zaie organigraman beren gainetik dauden arduradunei, eta erabakien %98an ados egon behar dute lana ongi egina dagoela baloratu eta ordainsari prekarioan zerbait nabaritzeko. Langile gehienak oso denbora gutxi irauten duten gazteak direla diote bi elkarrizketatuek.
“Ikusi ditugu garunak lurrean zabalduta, hildako haurrak, zibilei hil arteko jipoiak eman dizkieten soldaduak”, diote zer nolako lana egiten duten azaltzean. Lana oso gogorra dela eta askotan ezin izaten dutela lorik egin diote, ikusi dituzten irudiengatik. Estres post-traumatikoa langileen artean zabaldua dagoela diote, eta lantokian psikologoa daukatela, nahiz eta ez den derrigorrezkoa honekin biltzea.
Langileek bonusak jasotzen dituzte bideoak amaieraraino ikusten badituzte. “Ez bazara bideoa amaiera arte ikusteko bezain indartsua izan eta erabakia lehenago hartu baduzu, zure kalitatean eragina izango du”, eta horrek esan nahi du bonus gutxiago hilabete amaierako soldatan. “Norbaitek bideo batean bere buruari su ematen badio, 18 urtetik beherakoentzat markatzen dugu zentsuratua. Baina, bideoan pertsona erreta hiltzen bada, ezabatu egin behar da. Beraz, norbaitek amaiera arte ikusi behar du”.
Langile batek patrikatik mugikorra edo ur botila ateratzen badu, nagusiek zigortu egingo dute. Zortzi orduko lanaldian 30 minutuko atsedena dute, eta beraiek banatu behar dituzte atsedenaldiak, bazkalordua edo hankak luzatzeko behar duten denbora. Enpresak saritu egiten du langileek elkar salatzea, eta hori egiten dutenek “jarrera onagatik” sariak dituzte.
Munduko pertsonarik aberatsenetako bat da Facebooken sortzaile Marc Zuckemberg. Iaz Facebookek, urtarriletik irailera, 15.230 milioi dolar irabazi zituen, aurreko urtean baino %30 gehiago.
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak… Badirudi azken aldian herritarrek sare sozial nagusietatik... [+]
Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]