Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun berezi hau besta herrikoi handi bilakarazi nahi izan genuen, egitarau aberatsarekin. Horrela, bada, egunean zehar eta gauean ere, 1.500 pertsonak parte hartu zuten Eusko Egunean. Orain, Eusko Eguna urteroko besten egitarauaren eta lurraldeko hitzordu saihestezinen parte da!
Eguna 10:00etan hasi zen, lehen mintzaldiarekin: Euskoak, 10 urte: zer eragin eta emaitza?. Mathilde Fois-Duclerc, Julien Milanesi eta Oriane Lafuente-Sampietro ekonomialariek aurkeztu zituzten tokiko monetari eta horrek lurraldean dituen eragin baikorrei buruzko haien ikerlanak. Zehazki, euskoak lurraldeko beste dinamika alternatiboekin dituen harreman hertsiak ezagutu ahal izan genituen. Gainera, kalkuluak berme, jakin ahal izan genuen moneta horrek tokiko balioa euroa baino hobeki ibilarazten duela; eta horixe egin zitekeen, hain zuzen ere, asteburuko gertakarian!
Goiz osoan, Euskoaren kide diren sortzaile eta ekoizleek beren produktuak aurkeztu eta saldu ahal izan zituzten. Parada ezin hobea zen, tokiko monetaren bidez, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman zuzena indartzeko. Goizeko bigarren mintzaldiko –Amazon Vs. hurbileko merkataritza– hizlariek erran bezala, abantaila anitzeko talde-dinamika sustatzen du horrek, tokiko enplegua suntsitzen duten globalizazioak eta lineako merkataritzak ez bezala.
Intelektualki ontsa ase ondoan, jendea merkatu estalian eta inguruan jarri ahal izan zen, bazkaltzeko. Bazkari goxo hura apailatu zen laborarien sasoiko produktuekin eta tokiko monetaren sareko ekoizleen elikagaiekin.
Egunaren erdialdean, bi hitz hartze izan ziren, Euskoaren hamargarren urteburua ospatzeko. Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegarayk oroitarazi zuen lurralde-proiektu honen aldeko tokiko elkargoen babesa eta engaiamendua. Mendi Estebanek, Euskal Monetako gidaritza batzordeko kideak, eta Xebax Christyk, Euskal Monetako lehendakariak, gogorarazi zuten 10 urte horietan egindako ibilbide luzea. Arrakasta handia izan du Euskoak, laguntzaile, soldatapeko langile, erabiltzaile profesional edo partikular eta erakundeetako partaide anitzi esker.
Gaur egun, 4 milioi eusko baino gehiago dabiltza eskutik eskura. Ipar Euskal Herriko tokiko moneta, Europako tokiko monetarik handiena bilakatu dena, geroari buruz itzulia da, deliberatuki. Erronkak eta ahalmenak handiak dira. Eta ez da proiekturik, ideia berririk eta desafio berririk eskas! Horrela, hamarkada berri hau ezin hobeki hasteko, Euskoaren itxura laster aldatuko da. Izan ere, etorkizuneko billeteen itxura zehaztuko duen prozesu parte hartzaile baten ondotik, billete berriak sartuko dira zirkulazioan, billete berri horiek segi dezaten tokiko monetaren lurralde-balioak transmititzen.
Euskarak eta euskal kulturak ere beren tokia izan zuten besta egunean: Oinak Arin dantza taldearen Eta Orain, zer? ikuskizun zoragarria, txotxongiloen ikuskizuna (gela mukuru bete zuena!), Gaia elkarteak animatu herri jokoak… Haurrak eta helduak zinez loriatu ziren!
Arratsalde apalean, gazteenak, irriñoa ezpainetan, etxera joan ziren. Gero, gaueko kontzertuak hasi ziren. Ezpeletako merkatu estalian, hiru musika taldek berotu zuten giroa. Willis Drummondek jo zuen lehenik, euskal rockaren eszenako talde saihestezinak. Iparraldean azken kontzertua eman eta lau hilabetera, taldeak berriz ere jendearen bihotza irabazi zuen. Ondotik, Mouss & Hakim anaiak igo ziren agertokira, haien bestarako eta militantziarako gogoa transmititzeko. Euskal Herriarekin duten harreman hertsia oroitarazi zuten, eta kontzertu bikaina eman zuten, 35 urteko musika ibilbidean –Zebda, Les Motivés, 100% Collègues eta abar– sortutako kantu arrakastatsuenak joz. Azkenik, Le Bal du Samedi Soir-ek, musikaren zale sutsuek osatu kolektiboak, bere binilorik onenak atera zituen, jende artean giro bero eta herrikoia hedatzeko.
Bere itzulerarako, Eusko Egunak helburu guziak bete zituen. Egun emankorra izan zen. Jendea anitz elkarretaratu zen, eta, beraz, belaunaldi desberdinetako pertsonak ere bildu ziren. Euskoaren hamargarren urtebetetzerako ospakizunak antolatzen segituko dugu, lurralde osoan, urte bukaera arte.
Tokiko monetaren erabiltzaileen engaiamenduari esker, baina baita gertakari hori antolatzen lagundu zuten laguntzaileei esker ere, 2024ko udaberriko hitzordua finkatua da! Eusko Egunaren beste edizio bat iraganen da heldu den urtean, Euskoaren familia handia berriz bilduko duena, zentzu eta balio ekarle den urteroko besta egun herrikoi eta atsegin honen karietara.
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.
Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]