Bilboko Alde Zaharreko gaztetxeak egitarau oparoa prestatu du, eta astelehenetik hasita, aste osoan zehar egunero egongo dira hitzorduak.
Ozta ozta heldu da hamabosta da 7 Katuren 15. urteurrena ospatzeko prestatutako egitarau bereziaren leloa. Astelehenean hasi ziren ekintzak. Solasaldia egin zen, eta gaztetxearen bueltan ibilitako hainbat belaunalditako kideek parte hartu zuten. Urteurren borobila denez gero, egitasmoaren bilakaera landu zuten, hasieratik gaur egunera arte. Horixe izan zen aste berezi honi ekiteko abiapuntua.
Ateartean, Kontrol sozialari aurre egin izenburupean hitzaldia eman zuten Atxuriko Harrera Sareko kideek eta gaia ikuspuntu juridikotik landu zuen abokatu batek.
Asteazkenean, hausnarketara bideratutako ekintzekin jarraituko dute. Hala, Auzoko gazteok auzoan lekurik ez izeneko mahai-ingurua egongo da gaztetxean (18:30), eta ondoren, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldekoekin batera afaritxoa egingo dute.
Ostegunean, berriz, antzerkia eta umorea izango dira protagonista. Hala, 19:30ean hasita, Mikel Martinezen Tabernaria antzezlana ikusteko aukera izango da. Jarraian, Getari Etxegaraik bakarrizketa eskainiko du: GGG eta ez gaude konforme. Amaitzeko, Sigeruban eta Pula Gzonen rap doinuek girotuko dute iluntzea.
Adin guztietako jendeari irekitako espazioa denez gero, haurren jolasak eta txokolatada antolatu dute gaztetxeko kideek ostiralerako, 17:00etatik aurrera. 19:00etan, berriz, gaztetxearen aurrealdeko plazatxoan urteurreneko ekitaldi berezia egingo dute, eta ondoren kontzertuen txanda izango da: Iheskide, Memphis eta DJ Ruizza.
Larunbatean, nola ez, eguerditik hasita egongo dira ekintzak. Hala, 12:00etan auzoan zehar ibilaldi historiko gidatua egingo dute Etxebarrieta Memoria Elkartearen eskutik: Izan zirelako gara. Horren ostean, bete-betean murgilduko dira jai giroan, eta poteo musikatua egingo dute Alde Zaharrean zehar. Eta hori borobiltzeko, 14:00etan bazkaria egingo dute 7 Katun bertan. Txartelak salgai daude Adaxka eta Nekane tabernetan, 6 eurotan. Musikaz lagundutako bazkalostea eginda, iluntzean, 19:00etatik aurrera, La Tokorera, Keniama eta Uki Selektah egongo dira taula gainean.
Igandean borobilduko dute urteurreneko aste berezia, Miren Amuriza, Jone Uria eta Josune Aramendi bertsolarien errimez lagunduta. 18:00etan izango da hori, eta ondoren, 20:00etan, mikro irekia egongo da.
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.
Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.
Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Gaztetxea husteko prozedura judiziala martxan jarri duela berriz Gipuzkoako gotzaitegiak, negoziatzeko deiei entzungor eginda. Aurtengo otsailean birjabetu zuten Elizondo eraikina izandakoa Gazte Asanbladako kideek.
Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.