15 urte pobreziari aurre egiten, eta inoiz baino beharrezkoagoa

  • Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain, behar bereziko familiei astean oinarrizko saski bat banatzen diete, hilean 2 euroren truke. “Azken finean, 15 urte Iruñean eta Iruñerrian pobrezia egoeran dauden pertsonen elikadura eta janzkera duina bermatzen”, zehaztu zuten.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 26an - 07:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larunbatekoa Paris 365 elkartearen boluntarioek, bazkideek, emaileek eta pertsona edo erakunde laguntzaileek egiten duten lana aitortzeko eguna izan zen Iruñean. Balantzea egiteko aukera ere ez zuten baztertu: 15 urtetan, milioi erdi gosari, bazkari edo afari daramatzate zerbitzatuta. Hau da, egunean 80 inguru. Era berean, 11.000 pertsona baino gehiago artatu dituztela jakinarazi zuten.

“Paris 365ek paparra ateratzeko moduko zenbakiak dira. Azkenaldian asko entzun dugu Machadoren esaldi hura, Herriak bakarrik salbatzen du herria dioena, baina nahiago genuke salbatu beharko ez balu. Hori da gure helburua”, adierazi zuten.

Aipatutako zifrek “erakundeetan gorritzeko ere balio izatea” nahi dutela aitortu zuten, “badakigulako egiturazko pobrezia egiturazko gelditasunaren ondorioa dela”. Larunbatean salatu zuten gero eta pertsona gehiago daudela kalean lo egiten Iruñean: 51 aterpetxetik kanpo geratu ziren azaroaren 13an, adibidez.

“Horregatik guztiagatik, 15 urte geroago, sistemaren lotsak estaltzen jarraitzeko betebeharra sentitzen dugu, eta, beste behin ere, herri elkartasuna eskatzen dugu horretarako. Norbaitek lagundu nahi badigu, une honetan batez ere esnea, olioa, hilekorako produktuak eta pixoihalak behar ditugu. Edozein kolaboraziorako, bide guztiak zabalik ditugu gure webgunean”, bukatu zuten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


KAS: “Afariak debekatuta beharra ez da desagertzen; areagotzen da”

Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]


2024-10-24 | ARGIA
Donostiako Udalaren debekuaren aurrean, Kaleko Afari Solidarioak dio etxerik gabekoei otorduak ematen jarraituko duela

Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


Elikagaiak jasotzeko “diru-txartelak”, familia zaurgarrienentzat Nafarroan

Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]


2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Oxfam-en txostena
Munduko %1 aberatsenak %95ak baino aberastasun gehiago pilatu du

Oxfam Intermon-en txostenak ohartarazi du planetak dituen erronka handienei, hala nola krisi klimatikoari, eta pobrezia eta desberdinkeria iraunkorrari aurre egiteko ahalegin globalak mehatxupean daudela. “Boterea ultraaberatsen eta megaenpresen eskuetan pilatzen ari... [+]


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Lau haurretatik bat “elikadura-pobrezia larrian” bizi da munduan, UNICEFen arabera

181 milioi haur inguru bizi dira egoera larrian eta gobernuz kanpoko erakundeak dio hilgarria izan daitekeen desnutrizio-motaren bat jasateko %50 aukera gehiago dutela. Desberdintasunak, gatazkak eta krisi klimatikoa dira arrazoi nagusiak.


Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Eguneraketa berriak daude