2021eko martxoaren 8an Nafarroako Parlementuaren inguruetan egindako ekintza baten harira, istiluak jaso ziren feministen eta Poliziaren artean. Gertakariaren ondorioz, bi emakume zauritu egin ziren, eta horietako bat atxilo eraman zuten. Atxilotutakoari 15 hilebeteko espetxealdia eskatu dio Fiskaltzak.
2021eko martxoaren 8an Nafarroako Parlamentuaren aldirietan jasotako liskarraren ondorioz, emakume bat atxilotu zuten. Berriki jaso duen jakinarazpenaren arabera, Fiskaltzak 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dio. Eskakizuna "gehiegizkoa" eta "injustua" dela salatzeko, ostegun arratsaldez elkarretaratzea egin zuen Iruñeko Mugimendu Feministak Parlamentuaren aurrean, "Errepresioari, autodefentsa feminista" lelopean.
Iazko martxoaren 8an mugimendu feministako zenbait kidek egindako ekintza baten harira jazo zen atxiloketa. Egun hartan, hainbat emakume Nafarroako Parlamentuko ateetara hurbildu ziren, ekintza feminista burutu asmoz; batzuek "Feministok dena aldatu, sistema arrakalatu" leloa zeraman pankarta zabaldu zuten, beste lau kide eraikinaren beheko solairuko leihoetako barroteetara kateatu bitartean. Foruzaingoa bertaratu zen, eta leihoetara lotutako kateak mozteaz gain, pankarta zeramatenak bultzatu zituen eraikinaren paretik igarotzen den errepidearen bestaldera eramateko, Naiz-ek jaso zuenez. Horren ondorioz, giroa tenkatu zen protestan ari zirenen eta Poliziaren artean, eta testuinguru horretan atxilotu zuten emakumea. Orain, hamabost hilebeteko espetxealdia eskatu dute bere aurka.
Izaskun Juarez Mugimendu Feministako kideak Euskalerria Irratiari eskainitako elkarrizketan jakinarazi duenez, atxilotutako kidea zauritu egin zen Poliziaren oldarraldiaren ondorioz, eta gaur gaurkoz egun hartako lesioak izaten jarraitzen du. Bigarren emakume bat ere zauritu zen gertakari haren harira.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]
2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]