Ostiralean hasi da Euskaraldia, euskaldunen hizkuntza ohituretan aldaketa eragin nahi duen ariketa erraldoia. 116.000 ahobizik eta 31.000 belarriprestek eman dute izena dagoeneko, baina oraindik zabalik dago izena emateko epea
Ostiraletik aurrera Euskal Herriko kaleetan milaka pertsona ibiliko dira, euren egunerokotasunean hara eta hona, soinean Euskaraldiaren txapa jantzita. Izan ere, gaur hasi da Euskaraldia, euskaldunen hizkuntza ohituretan aldaketa eragin nahi duen ariketa erraldoia. Helburua hurbileko harreman sareetan hizkuntza ohiturak aldatzea da; hau da, euskaraz hitz egitea. Txapek adieraziko du norbanakoaren rola: Ahobizi (euskaraz dakitenak eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu dutenak) edo Belarriprest (euskara ulertzen dutenak, nahiz hitz egitea gehiago kostatzen zaien, eta euren gaitasunaren arabera erabakiko dutenak euskaraz noiz eta norekin hitz egin. Hori bai, euskara dakitenek eurei euskaraz zuzentzea eskatzen dute).
Izena emateak zabalik jarraitzen du
Aurten 147.000 pertsonak eman dute izena Euskaraldian, 116.000 Ahobizik eta 31.000 Belarriprestek. Duela bi urteko Euskaraldian 225.000 pertsonak eman zuten izena ariketa honetan, baina egoera erabat ezberdina zen, pandemia tarteko. Gainera, 2018an izena eman zuten askok uste dute aurtengoan ez zutela izena eman beharrik, automatikoki ariketaren parte zirela. Baina hori ez da horrela, eta guztia kontuan hartuta antolakuntzak izena emateko epea luzatu du eta oraindik ere Euskaraldian izena eman daiteke, euskaraldia.eus web gunean edo herriz herri osatu diren Euskaraldia taldeetan.
Aurtengo berritasun nagusia ariguneak dira, euskaraz hitz egin ahal izateko gune babestuak. 6.800 entitatek 25.000 arigunetik gora sortu dituzte, tartean Guaixe fundazioa. Edozein hiztunek arigune hauetan euskaraz aritzeko aukera duela badaki.
Beraz, txapa jantzi eta hasi mingaina euskaraz dantzan. Leloak dioen bezala, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan.
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.
Aurreko edizioetako esperientziak oinarri hartuta, antolatzaileek “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” egitea proposatu dute. Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, aurkeztu dute 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa.
Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.
Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.
Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]
Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]