Lab sindikatuak eman dituen datuen arabera, Bilbon 50.000 lagun batu dira; Iruñean eta Donostian 35.000 eta Gasteizen 25:000 pertsona.
Bilbon, 50.000 lagun batu gara; Iruñean, 35.000; Donostian, beste 35.000; eta Gasteizen, 25.000 #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/Y2ZrjUHHDd
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) January 30, 2020
Itxierako ekitaldian eragileak haien komunikatuak irakurtzen. Andra Mariaren plaza lepo. Ideia komun bat mezu guztietan: "Hau ez da amaiera, hasiera baizik". #U30GrebaOrokorra #Gasteiz @argia pic.twitter.com/d4eV2vIqyg
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
Gazteluko plazako hizlariak: pentsiodunak, mugimendu sozialak, SOS arrazakeria; ikasle mugimendua; ESK, LAB eta ELA. Greba orokor bukaera bateko inoizko ordezkaritza zabalena da#grebaorokorra.#U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/tay3omCBRN
— Xabier Letona (@xletona) January 30, 2020
Miren Clemente pentsiodunen izenean hitz egiten #Donostia-n. Beste herrialdeetatik jasotako elkartasuna eskertu du amaieran: "Agintzen duenak agintzen duela ere, gu beti pentsioen alde!" #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/dBDHf4jXQF
— Urko Apaolaza (@urkoapaolaza) January 30, 2020
Manifestazio burua heldu da helmugara, Bilboko Udaletxe parera. Urruti dira oraindik manifestazioaren atzekaldean doazenak #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/HHn9vQmuCW
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) January 30, 2020
Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]
Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.
Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.
Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.
Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]
Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.
Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]
Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.
Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.
Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.
Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko.