14 urte bete dira Bilboko Alde Zaharreko Erronda kalean kokatuta dagoen Zazpi Katu Gaztetxeak ateak zabaldu zituenetik. Urtarrilaren 25etik 31ra bitartean urteurrena ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dituzte.
Astelehenetik asteazkenera hitzaldi ezberdinek hartuko dute tokia gaztetxearen 14. urteurrenean. Urtarrilaren 25ean, astelehena, gazte migratzaileen esperientzien hitzaldia izango da arratsaldeko 18:00etan. 26an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan hasiko da Feminismotik harremanen kontzeptua eraldatuz hitzaldia.
Okupazioaren kriminalizazioaren inguruko hitzaldia izango da azkena, asteazkenean arratsaldeko 19:00etan.
Urtarrilaren 28an, ostegunean, bi antzerki egongo dira, Mikel Martinezen eskutik joango den Denboraren Korapiloak eta Irati Agirreazkuenaga eta Arantzazu Sanzen Komuna antzerkiak hain zuzen.
Asteburuari hasiera emateko ostiralean arratsaldeko 17:00etan umeentzako ginkana antolatu dute. 18:30ean dantza ikuskizun ezberdinak egongo dira eta gaiari jarraiki, ordu erdi beranduago dantza eta musika inprobisazioan oinarritutako dantza emanaldia egongo da. Ostiralari amaiera emate aldera, arratsaldeko 19:30ean Ningrak eta Haizeak kontzertua eskainiko dute.
Larunbateko egitaraua goizetik hasiko da, 11:00etan egongo den zirku tailer batekin. Ostean, Raperuk eta Delbak free style tailerra gidatuko dute, 12:30etatik aurrera. 14:00etan bazkaria egongo da eta ostean bingo musikatua. Arratsaldeko programa bi kontzertuk osatuko dute, Marlik taldeak 17:00etan joko du eta TOC taldeak ordea 19:00etan.
Urteurrenari amaiera emateko igandean 12:00etan Oihana Bartra, Uxue Alberdi, Malen Amenabar eta Maite Sarasola bertsolarien bertso-saioa antolatu dute gaztetxean eta arratsaldean Jam session bat.
Osasun neurriak direla eta, ostegunetik igandera bitartean egingo diren ekintza guztietan beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, segurtasuna bermatze aldera. Hemen duzue izen ematearen inguruko azalpen labur bat:
Egoera dela eta aurtengo 7katuren urteurrena modu desberdin batean antolatu behar izan dugu.
Ikus ezazue bideoa arretaz!#Probatuezduenakezdakizerdenhau pic.twitter.com/9aCjuWX436
— 7Katu Gaztetxea (@7katuGaztetxea) January 20, 2021
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.
1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.