135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

  • Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako dozenaka preso izango zirela.

Presoen eskubideen aldeko manifestazio bat Bilbon. DANI BLANCO / ARGIA CC BY-SA

2025eko urtarrilaren 10ean - 10:58
Azken eguneraketa: 12:24

Gaur egun euskal gatazka deitu izan denari lotutako 135 preso daude, eta horietako 122 Euskal Preso Politikoen Kolektiboan daude –17 emakumezkoak dira–, historikoki Euskal Nazio Askapenaren Mugimenduaren bueltan antolatu den presoen kolektiboa. Horiei buruzkoak dira Sarek emandako honako datuak: 118 preso Hego Euskal Herrian daude, 45 Zaballako espetxean, 25 Martutenen, hamabi Basaurin eta lau Iruñean. Frantziako Estatuan, Lannemezanen, beste lau daude. Presoen batez besteko adina 50 urtekoa da eta 24 preso daude 60 urte baino gehiagorekin.

Historikoki euskal preso politiko gehienak 1. graduan izan dira, espetxean dagoen gradurik gogorrenean. Gaur egun 77 preso 2. graduan daude, ohikoan espetxean dagoen edozein presok izaten duena. Horietatik hamabost preso Espetxe Arautegiko 100.2 artikuluaren menpe daude, eta horrek esan nahi du egunez espetxetik kanpora atera daitezkeela boluntariotza lanak egitea, adibidez. Nolabait esateko, hirugarren graduaren aurrekaria da. Aldaketak txikiak egon daitezke, baina 2025eko urtarrileko presoen erradiografia hori da.

Hirugarren graduaren langa gaindituta

Gaur egun EPPK-ko 41 preso daude hirugarren graduan, seguruenik gradu horretan inoiz izan den kopururik handiena, eta horietatik 29 espetxealdi arinduarekin daude, esate batera, eskumuturreko telematikoarekin.

Euskal presoen eremuan, Espainiako Estatuak terrorismoaren aurkako logika aplikatu izan du urte luzez, haien espetxe baldintzak biziki zailduta. Horietako neurri zorrotzenetakoa presoen sakabanaketa eta urruntzea izan dira, baina 2023an amaitutzat eman zen politika hori.

Hirugarren gradua normaltasunez erabiltzea izan da ondoren gainditu beharreko langa. Gradu horretan presoak eguna espetxetik kanpo pasa dezake eta gauean espetxera itzultzen da. Asteburuak ere libre ditu. Presoak euskal espetxeetan egonda, haietako Tratamendu Juntak arduratu izan dira presoen gradu aldaketaz, edozein espetxetan gertatzen den moduan.

Eusko Jaurlaritzak 2021ean jaso zituen espetxe eskumenak, eta argi utzi zuen gatazkari lotutako presoak besteak bezalakoak izango zirela haientzat. Ondorioz, eta horretarako baldintzak betetzen zituztela frogatuta, hirugarren graduan ateratzen hasi ziren presoak, horietako batzuk ospetsuak Espainiako panorama mediatikoan.

Ondorioz, Espainiako eskuinak baliatu izan zuen hirugarren graduaren zarata mediatiko hori PSOEri egurra emateko, Pedro Sánchezen gobernu akordioak tartean, hura “EH Bilduren atzaparretan harrapatuta” zegoela irudikatu guran.

Egoera hori ez zen eta ez da samurra kudeatzeko PSOErentzat, baina are zailagoak izan dira Auzitegi Nazionalaren trabak, Eusko Jaurlaritzak presoen hirugarren graduak onartu ondoren, Auzitegi Nazionalak helegiteak jarri izan baititu horien aurka, eta hainbat preso espetxera itzuli behar izan da.

Epaitegiek duten espetxe zaintza lanean dago euskal presoekin egin den beste salbuespenetako bat. 5/2003 Lege aldaketa ez zen gauzatu ETAko presoentzat bakarrik baina, funtsean, haien aurka egiteko aldatu zen. Horrela, 2003an sortu zen Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Auzitegi Zentrala. Ordura arte, lurraldetako espetxe zaintzarako auzitegiak arduratzen ziren presoen eskubideen zaintzaz, baina aurrerantzean Auzitegi Nazionalaren zaintzapean geratuko ziren bertan epaitutako –ETArekin lotutako guztiak– presoen eskubideak, eta askoz modu zorrotzagoan gainera.

Esan den moduan, gaur egun 41 preso baldin badaude hirugarren graduan, horrek esan nahi du Auzitegi Nazionalak baimen hori lortzeko azken urteetan jarri izan dituen trabak nahiko gaindituta daudela, oraingoz behintzat. Horrela, bada, Sarek azpimarratzen du ia presoen erdiak dagoeneko kalea zapaltzen duela era batera ala bestera.

Frantzian betetako zigorraren murrizketa

2018an Estrasburgoko Auzitegiak esan zuen Espainiako 7/2014 Legea ez zela egokia, ez zuelako bermatzen Europar Batasunak zigorrak betetzeko emandako agindua. Horren arabera, EBko edozein estatutan delitu beragatik betetako espetxe zigorrak kontuan hartuko dira zigorra beste edozein estatutan betetzen denean..

Hau da, horren arabera, euskal presoek Frantzian betetako zigorrak kontuan hartu behar dira eta Espainian betetzen duten zigorretik kendu. Horrela, Espainiak EBren agindu hori bete gabe zuen, eta 2024ko irailean onartu zuen Kongresuan hori ahalbideratzeko lege aldaketa, PPren eta Voxen botoekin ere bai.

Biktimen elkarte batzuek salatu ondoren eskandalua itzela izan zen, baina kontua da horrek 50 bat euskal presori eragiten diela eta horietako askok dagoeneko kalean egon beharko lukeela, behin zigorren kontaketa egokia egin ondoren. Gaur egun, azken esparru honetan dira, antza, askatze horiek emateko arazoak.

Salbuespen handiena: 40 urteko zigorra

Hori da oraindik euskal preso politikoek duten salbuespen zorrotzena. Espainiako Zigor Kodean 30 urteko espetxe zigorra da handiena, baina salbuespen gisa, hainbat deliturengatik –batez ere terrorismoagatik– zigortutako presoentzat 40 urte bete beharra finkatu zen 2003an. 7/2003 legea medio egin zen hori, eta gainera, 40 urteak osorik bete beharko ziren, inongo murrizketarik gabe. Lehenago zigor murrizketak ohikoak ziren ikasketengatik, portaera ona edo, besteak beste, kartzelan egindako denboragatik.

Horregatik, Euskal Herriko giza eskubideen alorreko sektore askotatik eskatzen dute lege hori bertan behera uzteko, eta uzten ez bada, zigorrak berrikusteko mekanismoak jartzeko. Europan oso ohikoa da hori, Frantzian esaterako, bizitza osoko zigorra dago, baina inor gutxik betetzen du hori, aldez aurretik zigorra berrikusi eta presoak askatzen dituztelako. Sarek jakinarazi duenez, lege hori aldatuko ez balitz, talde honetako azken presoa 2061ean aterako litzateke espetxetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


Sareren kalkuluen arabera
52 presori eragingo lieke 7/14 Legearen erreformak, eta zazpi berehala aterako dira

Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


EBko zigorren bateratzeak 45 euskal presori eragingo die

Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude