Espainiako Auzitegi Nazionalak Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiri 13/13 auzian jarritako zigorren aurkako manifestazioak egingo dituzte larunbatean. Lehenago, ostegunean, prentsaurreko masiboa egingo dute Bilbon.
Martxoaren 31n eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 13/13 auziko epaia. Arantza Zuluetari zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion, Jon Enparantzari lau urtekoa, Naia Zuriarraini hiru urte eta erdikoa eta Iker Sarriegiri hiru urtekoa. Sententziak, aldiz, absolbitu egin zituen Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo. Epaia ez da irmoa oraindik, eta helegitea jar dezakete abokatuek.
Iazko uztailean hasi zen 13/13 auziko zazpi auzipetuen kontrako epaiketa eta Jose Perals fiskalak 77 urteko kartzela zigorra eskatu zuen guztira –Julen Zelarainen kasuan eskaera hori kendu zuen geroago–. Azaroan ehun legelari inguruk epaiketan izandako irregulartasunak salatu zituzten. Legelarien ustez "iraganeko garaietako sumarioa" izan da auzia bideratu duena.
Joan den astean epaiaren aurkako protestak egin zituzten Bilbon, Larrabetzun, Lekeition eta Donostian, eta aste honetan mobilizazio gehiago iragarri dituzte. “Zigorrik ez!” lelopean elkartuko dira ostegunean, apirilak 7, Bilboko auzitegiaren aurrean prentsa agerraldi herritar masiboa egiteko. Larunbatean, apirilaren 9an, berriz, manifestazioak egingo dituzte 17:30etan Bilbon Jesusen Bihotzetik eta Donostian Saguestik abiatuta.
Bilbon eta Donostian eginiko manifestazio jendetsuetan Arantza Zuluetari, Jon Enparantzari, Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri ezarritako espetxe zigorrak salatu dituzte.
13/13 sumarioan auzipetutako lagunen hurbilekoek eta zenbait eragile sozial, sindikal eta politikok, larunbatean Bilbon eta Donostian deitutako manifestazioetan parte hartzera dei egin dute. "Guk argi dugu nolako Euskal Herria nahi dugun, baina Auzitegi Nazionalak kontrako... [+]
Zazpi auzipetuetatik lauri espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beste hiru absolbitu egin ditu. Defentsarako abokatuek azaldu dute epaia oraindik ez dela irmoa eta helegitea jartzeko aukera dutela.
13/13 auzian izandako irregulartasunak salatzeko manifestua argitaratu dute ehun legelarik. Bost puntutan laburbildu dituzte irregulartasun horiek eta gogorarazi dute auzipetuetako batzuek torturak salatu zituztela.
Ahozko epaiketako azken eskaerak egiterakoan, Fiskaltzak erretiratu egin du Julen Zelarainen aurkako akusazioa. Gainerako sei auzipetuei ETAko "buru", "kide" edo"laguntzaile" izatea egozten die: guztira, 66 urteko espetxe zigorra eskatu du... [+]
Epaiketaren saio berria egin da astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Saioa Agirre eta Naia Zuriarrain akusatuei Istanbulgo Protokoloa aplikatu zieten Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek.
13/13 auzian, Defentsaren lekukoak hasi dira deklaratzen astearte honetan. ETAko kide izatea leporatzen diete zazpi auzipetuei eta deklaratu ostean, Donostian igandean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute auzipetuek, “gure herriaren aitortzan urratsak egiten... [+]
13/13 epaiketan joan den astean Auzitegi Nazionalean epaituek azaldutako torturen aurrean "dagoen isiltasuna apurtzeko" ekintza egin dute Moyua plazan emakume batzuek igande honetan.
Auzipetuak kargugabetzeko ere eskatu du Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Europako Elkarteak. Auzipetuei bidezko epaiketa baterako eskubidea urratzen ari zaiela salatu du.
Astelehenean abiatutako epaiketak asteartean izan zuen bigarren saioa, eta auzipetuak hitza hartzen hasi ziren. Denek ukatu dute ETAren egituretan egon izana, eta bi auzipetuk deklarazioak torturapean egin izana azpimarratu dute. Asteazkeneko saioan kasuaren hiru lekukok... [+]
Defentsek prozeduraren hainbat irregulartasun salatu dituzte, epaiketa bertan behera uztea eskatuz, baina Ángela Murillo buru duen epaimahaiak errefusatu egin ditu. Epaiketa ekiditeko akordiorik ere ez da egon defentsen eta akusazioen artean. Orotara 77 espetxe urte... [+]
Epaiketa hau salatzeko manifestazioak burutu zituzten larunbatean Donostian eta Bilbon. Euskal presoen eskubideen alde lanean aritutako zortzi euskal herritar dira epaiturik. Epaiketa hasi aitzin, "auzi honen irregulartasunak" salatu ditu defentsak.
Uztailaren 10erako manifestazioak antolatu dituzte Bilbon eta Donostian, 13/13 epaiketari ez. Irtenbidera lelopean. Auzipetuek Euskal Herriko eragile politiko eta sindikal nagusiekin bilerak egin dituzte azken asteetan.
Auzipetuetako batzuk atxiloaldian torturatuak izan zirela, CNIk legez kanpoko entzuketak egin zituela edo zenbait inputatu ustezko delitu berberagatik bigarren aldiz zigortu nahi dituztela salatu dute, besteak beste. Akordioa bilatzen ari dira defentsak, eta epaiketa egitekotan... [+]