13/13 auziko akusazioak mantendu ditu Fiskaltzak, Julen Zelarainena izan ezik

  • Ahozko epaiketako azken eskaerak egiterakoan, Fiskaltzak erretiratu egin du Julen Zelarainen aurkako akusazioa. Gainerako sei auzipetuei ETAko "buru", "kide" edo"laguntzaile" izatea egozten die: guztira, 66 urteko espetxe zigorra eskatu du haientzat.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 29an - 15:47
Azken eguneraketa: 17:49
Argazkia: Naiz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Amaitzear da 13/13 auziko epaiketa. Uztailean hasi zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Fiskaltzak bere azken eskaeren berri eman du gaur: erretiratu egin du Julen Zelarainen aurkako akusazioa -epaitutako gertakarien unean Zelarain Huelvako (Espainia) espetxean zutela gogorarazi zuen defentsak epaiketan-, baina mantendu egin ditu gainerako auzipetuen kontrakoak: guztira, 66 urteko espetxe zigorra eskatu du haien aurka. Haren eskaerekin bat egin du AVT akusazio partikularrak ere.

Zehazki, ETAko "buru" izatea egozten die Arantza Zuluetari eta Jon Enparantzari, erakunde hartako "kide" izatea Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri, eta "laguntzaile" izatea Saioa Agirreri eta Nerea Redondori. Defentsak, aldiz, absoluzioa eskatu du guztientzat.

Epaiketaren hasieran, Poliziaren ikerketan nahiz prozesu judizialean "irregulartasunak" izan zirela salatu zuten auzipetuen abokatuek, eta besteak beste, azaldu zuten aurrez ere epaitu zituztela haietako batzuk delitu berberengatik.

Torturak eta espetxeratzeak

Lehen eskaerak egitean, denera 77 urteko espetxe zigorrak eskatu zituen Fiskaltzak zortzi auzipetuentzat. Epaiketaren hasieran, Juan Mari Jauregi ez prozesatzea erabaki zuten, osasun arrazoiak zirela-eta. Irailean hil zen Jauregi, eta salatu zuten 2010ean jasandako torturek eta prozesu judizialak eragin zuzena izan zutela haren gaixotasunean.

Auziaren oinarrian 2010ean egindako hamar atxiloketa daude. Jauregik ez ezik, beste batzuek ere salatu zituzten torturak, eta espetxeratu egin zituzten zituzten Zulueta, Sarriegi, Enparantza, Zuriarrain eta Agirre. Preso politikoen abokatu gisa nahiz preso politikoen aldeko mugimenduetan aritutakoak dira guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 13/13 sumarioa
2022-04-11 | ARGIA
Milaka lagun kalean 13/13 sumarioko epaiaren aurka

Bilbon eta Donostian eginiko manifestazio jendetsuetan Arantza Zuluetari, Jon Enparantzari, Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri ezarritako espetxe zigorrak salatu dituzte.


2022-04-08 | ARGIA
13/13 auziaren epaiari erantzun “sendoa eta bateratua” ematea eskatu dute

13/13 sumarioan auzipetutako lagunen hurbilekoek eta zenbait eragile sozial, sindikal eta politikok, larunbatean Bilbon eta Donostian deitutako manifestazioetan parte hartzera dei egin dute. "Guk argi dugu nolako Euskal Herria nahi dugun, baina Auzitegi Nazionalak kontrako... [+]


2022-04-04 | ARGIA
Manifestazioak egingo dituzte apirilaren 9an epaien aurka

Espainiako Auzitegi Nazionalak Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiri 13/13 auzian jarritako zigorren aurkako manifestazioak egingo dituzte larunbatean. Lehenago, ostegunean, prentsaurreko masiboa egingo dute Bilbon.


13/13 auzia
Hiru eta zazpi urte arteko espetxe zigorra ezarri diete 13/13 auzian epaitutako lau laguni

Zazpi auzipetuetatik lauri espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beste hiru absolbitu egin ditu. Defentsarako abokatuek azaldu dute epaia oraindik ez dela irmoa eta helegitea jartzeko aukera dutela.


2021-11-11 | ARGIA
Ehun legelariren manifestua: “13/13 iraganeko garaietako sumarioa da”

13/13 auzian izandako irregulartasunak salatzeko manifestua argitaratu dute ehun legelarik. Bost puntutan laburbildu dituzte irregulartasun horiek eta gogorarazi dute auzipetuetako batzuek torturak salatu zituztela.


2021-09-27 | ARGIA
Defentsaren psikologoek Zuriarrain eta Barrenetxearen torturak berretsi dituzte 13/13 epaiketan

Epaiketaren saio berria egin da astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Saioa Agirre eta Naia Zuriarrain akusatuei Istanbulgo Protokoloa aplikatu zieten Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek.


2021-09-07 | ARGIA
13/13 sumarioko auzipetuek manifestazioa deitu dute iganderako

13/13 auzian, Defentsaren lekukoak hasi dira deklaratzen astearte honetan. ETAko kide izatea leporatzen diete zazpi auzipetuei eta deklaratu ostean, Donostian igandean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute auzipetuek, “gure herriaren aitortzan urratsak egiten... [+]


2021-07-21 | Uriola.eus
Emakume talde batek torturak salatu ditu asteburuan Gobernu Zibilaren aurrean

13/13 epaiketan joan den astean Auzitegi Nazionalean epaituek azaldutako torturen aurrean "dagoen isiltasuna apurtzeko" ekintza egin dute Moyua plazan emakume batzuek igande honetan.


2021-07-19 | ARGIA
Europako abokatuen ELDH elkarteak 13/13 epaiketa bertan behera uzteko eskatu dio Espainiari

Auzipetuak kargugabetzeko ere eskatu du Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Europako Elkarteak. Auzipetuei bidezko epaiketa baterako eskubidea urratzen ari zaiela salatu du.


2021-07-14 | ARGIA
13/13 sumarioa: ETAren egituretan egon izanaren ukazioek eta jasandako torturen testigantzek markatu dute bigarren auzi saioa

Astelehenean abiatutako epaiketak asteartean izan zuen bigarren saioa, eta auzipetuak hitza hartzen hasi ziren. Denek ukatu dute ETAren egituretan egon izana, eta bi auzipetuk deklarazioak torturapean egin izana azpimarratu dute. Asteazkeneko saioan kasuaren hiru lekukok... [+]


2021-07-12 | ARGIA
Defentsen eskaerak baztertu ditu epaimahaiak, eta epaiketa egingo da

Defentsek prozeduraren hainbat irregulartasun salatu dituzte, epaiketa bertan behera uztea eskatuz, baina Ángela Murillo buru duen epaimahaiak errefusatu egin ditu. Epaiketa ekiditeko akordiorik ere ez da egon defentsen eta akusazioen artean. Orotara 77 espetxe urte... [+]


2021-07-12 | ARGIA
Goiz honetan hasi da 13/13 epaiketa politikoa Madrilen

Epaiketa hau salatzeko manifestazioak burutu zituzten larunbatean Donostian eta Bilbon. Euskal presoen eskubideen alde lanean aritutako zortzi euskal herritar dira epaiturik. Epaiketa hasi aitzin, "auzi honen irregulartasunak" salatu ditu defentsak.


2021-06-14 | ARGIA
13/13 auziaren aurkako mobilizazioak epaiketaren atarian

Uztailaren 10erako manifestazioak antolatu dituzte Bilbon eta Donostian, 13/13 epaiketari ez. Irtenbidera lelopean. Auzipetuek Euskal Herriko eragile politiko eta sindikal nagusiekin bilerak egin dituzte azken asteetan.


2021-05-10 | ARGIA
13/13 prozedura juridikoa irregulartasunez josia dagoela salatu dute defentsek

Auzipetuetako batzuk atxiloaldian torturatuak izan zirela, CNIk legez kanpoko entzuketak egin zituela edo zenbait inputatu ustezko delitu berberagatik bigarren aldiz zigortu nahi dituztela salatu dute, besteak beste. Akordioa bilatzen ari dira defentsak, eta epaiketa egitekotan... [+]


Eguneraketa berriak daude