1.300 preso Jaurlaritzaren ardurapean geratuko dira urriaren 1etik aurrera

  • Basauri, Zaballa eta Martuteneko kartzela eraikinak Jaurlaritzaren jabetza izango dira. Zubietako makrokartzela 2023rako eraikitzea esoero dute, eta hori ere Jaurlaritzarena izango da baina Martutenekoa itzuliko dio Espainiako Gobernuari. Egun 700 funtzionario ari dira lanean hiru kartzeletan eta horiek euskal funtzio publikoan sartuko dira.


2021eko maiatzaren 11n - 08:07

Maiatzaren 10ean ziurtatu du Transferentziaren Batzorde Mistoak, EAEra eskualdatu direla Espetxe Erakundeen arloko Estatuko Administrazioaren funtzioak eta zerbitzuak, bai eta langileak, aurrekontuak eta eraikinak ere. Agerraldian parte hartu dute Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Hona hemen, Jaurlaritzak azaldu duenez, espetxeen eskumena bereganatzeak zer ekarriko duen:

1.300 preso Jaurlaritzaren ardurapena, urriaren 1etik aurrera

Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioaren ondorioz, Jaurlaritzak bere gain hartuko du Basauriko, Zaballako eta Martuteneko espetxeen antolamendurako, araubiderako eta funtzionamendurako eskumen esklusiboa. Era berean, zigortuei zigorrak betearazteaz, eta horren koordinazioaz eta jarraipenaz ere arduratuko da. Egun 1.300 preso inguru daude hiru kartzela hauetan, horietatik ehun inguru emakumeak.

Eskualdatzea datorren urriaren 1etik aurrera gauzatuko da.

Eraikinen jabetza

Hiru eraikinak Jaurlaritzarenak izango dira, lehen Estatuarenak ziren baldintza juridiko beretan. Zubietako espetxea eraikitzen dutenean, Eusko Jaurlaritzak Martutene itzuliko dio Espainiako Gobernuari, eta espetxe berriaren titulartasuna bere gain hartuko du. Espainiako Gobernuak martxoan esleitu zituen espetxea eraikitzeko lanak, eta, ezarritako epeen arabera, 2023ko udaberrian amaituta behar luke.

Transferentziak Langraizko kartzela zaharra ere barne hartzen du. Espainiako Espetxe Erakundeak itxi zuen eta jada ez dago presorik bertan, baina espetxea ez da zerbitzu publikotik kendu.

700 funtzionario

EAEko hiru kartzeletan lan egiten dutenak 700 inguru dira. Eusko Jaurlaritzak euskal funtzio publikoan sartuko ditu eta bere gain hartuko ditu horien nominak. Gehienak funtzionarioak dira, baina badira lan-kontratupeko langileak ere.

Transferentziaren balorazioa 1.120.933.225 eurokoa da, eta horregatik, EAEk urtean 69.949.977 euro atxikiko ditu bera gain hartutako eginkizunak eta zerbitzuak finantzatzeko (Kupotik %6,24 deskontatuko da).

Espetxeko osasun zerbitzuak Osakidetzatik

2011n Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zituen espetxe-osasuneko zerbitzuak, "jarduera mediko legalak barne", eta Osakidetzan integratu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
Jaurlaritzako Justizia sailburua: “ETAko presoek eragindako kaltea injustua zela aitortu behar dute”

ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera “oztopatzailea” salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


“Salbuespen neurrien aurka” mobilizatzeko deia egin du Sarek Donostiako eta Bilboko jaietan

Espetxe politikaren ondorioz euskal preso politikoen “eskubideen urraketak” ematen direla salatu du Sarek, eta lege arrunta aplikatuz guztiak “etxera bidean” jartzeko unea dela aldarrikatu du. Donostiako manifestazioa abuztuaren 19an izango da, eguerdiko... [+]


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Ainhoa Barbarin presoa espetxera itzularazi dute bigarrenez, hirugarren graduari helegitea jarrita

Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du abuztuaren 4an Urretxun. Epaitegiak euskal presoen eskubideei “boikot” egiten ari direla salatu dute.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Juan Manuel Inziarteren gradu erregresioa berretsi du

Ministerio Fiskalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren martxoaren 2ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Ondorioz, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da.


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du “denen sufrimendua” amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


Eguneraketa berriak daude