Greziako hegoaldean kokatzen den Kreta irlako Kanea (Jania greziarrez) herrian, 13 urtez okupatuta dagoen “katalipsia” da Rosa Nera. 13 urtez gentrifikazioan eta merkantilismoan oinarritutako hiri eredua borrokatzen dihardugu 2004tik geroztik.
Orduan, Kaneako zenbait biztanle, anarkista, eta ikaslek okupatuta, herritar antolakuntzarako espazioa bihurtu genuen unibertsitatearen jabego den eraikin huts hau, gainera hamabost bat pertsonarentzat bizitokia antolatuz.
Antzoki txiki bat, konferentzia gela, taberna, liburutegia, tailerra eta itsaso gaineko ilunabar ederrak dituen espazio politiko honek, NATOren eta ejertzito guztien kontrako kanpainak eraman ditu aurrera, antifaxismoa zabaldu, baserritarren eta euren lurren defentsan aritu da parke eolikoen kontra, turistifikazioaren kontra, etorkinen aldeko elkartasuna praktikatu dugu eta beste gune okupatu zein borrokekin lotu gara beti.
Gaur aldiz, unibertsitatearen errektorea eta Nea Demokratiatik oso hurbila den Basilis Digalakis, bere karrera politikoa hurrengo hilabeteetarako bultzatu nahian, politeknikoaren jabego diren hainbat eraikin eskaini dizkie turismo buruei. Batez ere, Rosa Nera eta inguruko eraikinak. Euren asmoa, luxuzko hotel gune bihurtzea da, jadanik hotelez beteriko herrixka baten, non azken urtean Kaneako bizilagun ugarik euren etxebizitzak Airbnb-n jarri dituzten, langileontzat zailagoa izanik herrian bizitzea. Istorio ezaguna, kapitalismoaren prekarietatea, prekarietate gehiagorekin elikatzea. Kaneako herritarrek badakite halere, operazio honen benetako zentzua badela, anarkistak kanporatzen saiatzeak dakartzan arrakasta politikoa eskuindarren bozka-poltsan.
Okupazioaren zentzua indartsu ateratzen da eraikinaren iraganari begiratzen badiogu. Kaneako portu gaineko 13. mendeko gotorleku baten kokatuta, lehenengo aldiz dago herritar guztiei irekita. Kretan azkenengo 100 urteetan autoritate grekoak inposatu dira, hauek Monarkia eta Diktadura formatuetan. Rosa Nera gorpuzten duen eraikina, boteretsuen mesedeetara egon da beti, administrazio edo egoitza militar gisa. Nazien okupazioa bitartean adibidez, Gestapok borrokalari ugari torturatu zituen bere sotoetan. Eta orain botere burgesek kapitalaren intereserako berreskuratu nahi dute.
Dirudienez, politeknikoa eta hotel enpresa akordio ekonomiko batera heldu dira hurrengo 25 urteetarako, 9 milioi euroren truke, eta horrek esan nahi du hurrengo asteetan Rosa Nera husten saiatu daitezkeela. Denbora topo eginez, ekainaren 21-25era, katalipsiaren 13. urteurrena ospatzen da hainbat ekimenekin, hots, kontzertuak, “Bardis Tsuris” militante anarkista zenduari omenaldia, konferentziak, zein manifestazio garrantzitsu bat. Ekainaren 13an ere manifestazio bat burutu dugu herrian zehar, Rosa Nera defendatuko dugula ozen esateko.
Borrokan dauden katalipsi, squat, okupa eta gaztetxeetako kideei helarazi nahi diegu gure agurra, elkartasunera dei bat egiten dugun aldi berean. Edozein motako babesari irekita gaude, testu, ekintza, argazki bidez, edo gurekin batera beharrezkoa denean Rosa Nera kaleetan defendatzen.
ΚΑΤΟ ΤΑ ΧΕΡΙΑ ΑΠΟ ΤΗ ΡΟΣΑ ΝΕΡΑ!
(/kato ta jeria apo ti rosa nera/)
-Behera eskuak Rosa Neraren gainetik!-
Bidali zure iritzi artikulua iritzia@argia.eus helbidera
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.