Uztaileko lehen hamabostaldian 183 izan ziren eta bigarrenean beste guztiak, hau da mila eta laurogeita bederatzi.
Uztailaren 9tik aurrera igo zen nabarmenki kopurua eta egun beltzena hilaren 21ean izan zen. Egun horretan 132 kasutara iritsi baikinen.
Datu kezkagarriak zalantzarik gabe, aintzat hartuta ekaina osoan 170 kutsatu baino ez zela izan.
Egoera konplikatua da Santos Indurain kontselariaren hitzetan. Eta ez da gutxiagorako. Izan ere Nafarroa izan da uztailean estatuko bigarren erkidegoa kasu gehien izan duena 100.000 biztanlekiko: 144. Soilik Aragoi izan dugu gainetik eta orpoz orpo ibili gara Kataluinarekin. Bi haietan kutsaketa komunitarioa gertatu dela ohartarazi zuen Osasun Ministerioak, hau da: kutsaketa askok jatorri ezezaguna izan dute. Egoera honen ondorioz zenbait tokitan, Alemanian edo Belgikan, esate baterako, Nafarroa toki arriskutsutzat jo dute.
Gogoratu lehen datu kezkagarria uztailaren 9an jaso zela. Orduan uztailaren 6ko hamaiketako batean sorrera izan zuen agerraldi baten berri izan genuen. Horrez geroztikan goranzko bidea izan da gurea, oraindikan amaitu ez dena.
Sanferminetako hamaiketakoak eta Tuterako ezkontza bat izan ziren lehen agerraldiak, baina ezbairik gabe, jendetsuena eta entzutetsuena Mendillorrikoa izan da. Bertako 218 gazte kutsatu dira eta 1400 PCR proba baino gehiago egin zaizkie bertako gazteei. Honek guztiak zenbait ondorio ekarri ditu, besteak beste, tabernen itxiera goizladeko ordu bietan, joan den uztailaren 23tik.
Maiatzean 11 pertsona zeuden Zainketa Berezietarako Unitateetan eta orain, aldiz, 3 baino ez. Eta persona bakar bat zendu da uztailean COVIDa dela kausa.
Azken dutuetara begira jarrita behernzko joera ikus dezakegu. Joan den igandera arteko astean 414 kutsatu berri izan dira, aurreko astean baino 214 gutxiago.
Une honetan 53 agerraldi aktibo ditugu Nafarroan, 42 pertsona daude erietxean, 3 zinketa berezietarako unitatean. Kasuen %64 Iruñerrian kokatzen da, %12 Tuteran eta kutsatuen bataz besteko adina 33 urtekoa da.