Larunbatean, abenduak 28, ospatuko da Hatortxurock jaialdiaren 16. edizioa Atarrabian. 12 musika talde igoko dira oholtzara, eta gaur da aurretiazko sarrerak eskuratzeko azken eguna.
Ohiko salmenta puntuetan eta internet bidez eskuratu daitezke txartelak 15 euroan. Eta larunbatean leihatilan 18 euroan.
Edizio honetan 12 taldek joko dutela kontuan hartuta, arratsaldeko 16:00etan irekiko dira ateak eta goizaldeko 6:30ak arte luzatuko da festa. 16:30ean hasiko da lehen kontzertua Glaukoma taldearekin; ondoren, Willis Drummond, Soziedad Alkoholika, El Trono de Judas, Non Servium, Ze Esatek, Governors, Obrint Pas, Flitter, Kaotiko, eta La Raiz taldeak arituko dira eta Skakeitan donostiarrekin amaituko da emanaldia.
Antolatzaileek ohartarazi dute El Trono de Judas talde iruindarra ikusteko azken aukera izanen dela, 17 urteren ostean agur esatea erabaki baitute. Horrez gain, Obrint Pas talde valentziarrak Euskal Herrian eskainiko duen azken kontzertua izanen da epe zehaztugabean taldea desegingo dela iragarri baitute. Bestalde, azpimarratzekoa da 2006tik jo gabe zegoen Flitter taldearen itzulera.
Urtero legez, euskal presoei elkartasuna adierazteko asmoz prestatu dute jaialdia Iruñerrian. Antolatzaileen hitzetan jaialdiaren helburua euskal presoei "modu ankerrean aplikatzen zaien sakabanaketa politika behin betiko" amaitzea da. Bide batez, sakabanaketak presoen senide eta lagunei eragiten dien sufrimendua salatu nahi dute.
Egun bakarrean egingo da 16. edizioa eta azken urteetan bezala, Atarrabia eta Burlata arteko Entrecementerios deritzon eremuan kokatuko da karpa erraldoia. Taldeek txandaka joko dute karpako bi muturretan egonen diren bi eszenatokietan.
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]
17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.
25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]
Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]
COVID-19aren egoerak are gehiago okertu duelako euskal preso politikoen eta haien senideen egoera, aurtengo Hatortxu Rock "inoiz baino beharrezkoagoa" dela jakinarazi du antolakuntzak. "Eskaintza bereziarekin eta pena mereziko duen egitarau batekin" aurrera... [+]
Hatortxu rock, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko urteroko elkartasun ekimenaren 24.edizioa etxetik jarraitu ahal izango da. Osasun krisiak kulturan eragindako egoera kontuan hartuta, inoiz baino "behar" handiagoa dagoela adierazi du antolakuntzak... [+]