Kultur aniztasunaren festa larunbatean Donostian

  • EH11 Kolorek Donostian Aniztasunaren eguna ospatuko du larunbatean. 17:30ean Alderdi Ederretik danbor martxa abiatuko da 11kolore Festen Burubeltz maskotarekin eta Donostiako Piraten konpartsarekin batera.


2013ko maiatzaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aniztasunaren aldeko jaia da 11 Kolore Fest.

Jai nagusia arratsaldez izango bada ere, egun osoko festa izango da Bai Aniztasunari! Gora Aniztasuna! jaia. Hamaika tabernak hainbat herrialdetako gastronomian oinarritutako pintxoak prestatu dituzte eta egun osoan dastatu ahal izango dira.

11:30etik 13:30era Bulebarrean, Porrotx pailazoarekin maskarak eta danborrak egiteko tailerra egongo da.

Ekitaldi nagusia 17:30ean hasiko da. Donostiako erdialdeko kaleetan Atanbora joko da, alegia, partaideek danborrak eraman eta joko dituzte.

Euskal Herria 11 Kolore, gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan, hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin jaiotako herri ekimena da. Aniztasun horrek euskal kulturari eta euskal gizarteari ekarriko dion aberastasuna du abiapuntu.

Informazio gehiago:

EH11Koloreri buruzko bideoa ARGIAn.

Ekimena aurkezteko erabili duten bideoa.

Larunbaterako prestatu duten abestia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


“Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala”

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Rosario Palomino, Peruko katalana
“Kanpotarrari gaztelaniaz egiten badiogu, esaten ari gatzaizkio katalanak ez duela garrantzirik”

Rosario Palomino Liman (Peru) jaio zen eta 30 urtetik gora daramatza Bartzelonan bizitzen. Katalanez erraz egiten du, eta hala ere, katalan hiztunek gaztelaniaz egiten diote, kanpotar itxura duelako. Badaki errespetuaren izenean egiten diotela gaztelaniaz, baina bera... [+]


Euskal Herriaren koloreez

Eskerrak euria iritsi den azkenean: nola eutsi hain berde, bestela, Euskal Herriari…!”, diote. Eta badu egiatik. Baina gure amaren herrian teila-kolore iluna hartzen du lurrak euria egiten duenean, oso argi ez balego bezala zer dagoen zerez eginda: teilak lurrez ala... [+]


Elkartu ezinaz
Egoera larria? Norentzat da egoera larria? Nori axola zaio ba? 2018ko azterketa, ikerketa eta inkestek euskalduna bere kulturgintzari bizkarra emanda bizi dela frogatuta, nori inporta zaio?

Zenbat kostatzen zaigun elkartzea bota zidan lagunak, eguna argitu berritan,... [+]


Bizilagunak: “Aurreiritziak eta estigmak hausteko” bazkariak

Azaroaren 17an Bizilagunak egitasmoa antolatuko dute. Etorkinak, errefuxiatuak eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban –Bizkaian eta Gipuzkoan ere antolatuko da egitasmoa–. Nazioarteko kultura desberdinetik etorritako jendeen arteko egun berezi honek... [+]


2019-09-11 | Aiaraldea |
“Munduko emakumeen janak Aiaraldean” antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan.


Eguneraketa berriak daude