Igande honetan inauguratu zuten Nafarroako Elo herrian 1936ko uztaila eta azaroa bitartean falangistek eta erreketeek fusilatu zituzten 106 pertsona oroitzen dituen parkea. Eloko Teileriako hilobi komuna dago bertan, 36ko Gerrako Nafarroako hobirik handiena.
1936ko urriaren 21ean faxistek 66 preso atera zituzten Tafallako espetxetik, fusilatu eta hobi honetan lurperatu zituzten. Baina Eloko heriotzaren dantza lehenago hasi zen, Irailaren 18an errekete talde batek Agoizko 11 herritaren fusilatu eta Eloko zulo honetan ehortzi zituzten. Urrian zehar Tafallako 27 herritara, Azkoiengo 13, Berbinzanako 12 eta inguruko herrietako beste hainbat. Eta horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko artxiboetan ageri denez, hilabete horietan 106 pertsonari lur eman zieten Eloko zuloan.
2016an sortu zen Teileriako Ahaztuak elkartea Elon eta azken hiru urte hauetan elkarteak kemenez jardun du memoriaren parke hau eraikitzeko. Bidean makina bat arazo ere izan dituzte, baina azkenean iritsi dira abenduaren 15era eta egin da Teileriako Memoriaren Parkea inauguratzeko ekitaldia. Ehunka pertsonak hartu zuen parte bertan, bestak beste Fermin Valencia abeslaria, Sustrai Colina bertsolaria, dantzariak, José Miguel Gastón Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria, Ana Ollo kontseilaria eta inguruko herrietako alkate eta zinegotzi ugari.
1978an 80 pertsonaren gorpuzkinak atera zituzten Teileriako hilobian egin ziren lehen deshobiratze lanetan, baina oraindik badira gehiago eta aurki hasiko dira Esako zazpi herritarren bilatze lanak.
Patxi Aldunate eskultoreak egindako lau burdinazko xafla jarri dira zutik parkean, hobi honetan ehortzitako guztien izenak grabatuta dituztela. Teileriako Ahaztuak-eko ordezkariek gogorarazi zuten gisan, bai gaur egungo herritarrek eta baita hurrengo belaunaldiek ere gogora dezaten nola 36an faxistek hil zituzten milaka pertsona Francoren altxamenduaren aurka eta askatasunaren alde egiteagatik.
Hemen igandeko ekitaldia, Ahotsa.info-k egindako bideoan:
Gaurtik aurrera, Eloko Teilerian hildako eta lurperatutako frankismoko biktimek bere tokia, oroigarria eta aitorpena daukate errepide ondoan. Aske eta duin! A partir de ahora, las víctimas del franquismo asesinadas y enterradas en la Tejería de Monreal tienen su lugar de memoria pic.twitter.com/XqGTwjuskf
— Eva Aranguren (@EvaAranguren1) December 14, 2019
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.