1941eko martxoaren 11n, Etxe Zuriko bulego obaleko Resolute Desk mahaian eserita sinatu zuen Franklin D. Roosevelt AEBetako presidenteak Lend-Lease Act legea, hiru egun lehenago Senatuak onetsia, eta egun berean indarrean sartu zena.
Bederatzi hilabete falta ziren Pearl Harborreko erasoaren biharamunean Estatu Batuak II. Mundu Gerran zuzenean murgil zitezen. Baina ordurako Ardatzeko potentziekin guduan ari zirenei (izatez, Erresuma Batuari eta Txinari; geroago sartuko ziren legearen esparruan Sobiet Batasuna eta gainerakoak) material militarra nahiz zibila mailegatzea edo errentan ematea zilegitzen zuen arau hark ezarriko zuen, benetan, AEBen parte-hartzearen hastapena.
Indarrean egon zen 55 hilabeteetan, gaur egungo 600 mila milioi dolar baino gehiagoko balioa luketen material-transferentziak egitea ahalbidetu zuen Lend-Lease Act hark. Onuradun –eta, bide batez, zordun– nagusia (guztizkoaren bi heren, gutxi gora behera) Britainiar Inperioa izango zen; eta haren akabera ezin da tentuz ulertu egitate hori kontuan izan gabe. Ezta Bretton Woodsen hitzarturako sistema ekonomiko-finantzarioa edo Gerra Hotza bera ere.
Duela 82 urtekoarekiko kidetasunak gutxi (eta desberdintasunak asko –eta ia guzti-guztiak, txarrerako–) zituela jakinik, baina harekiko paralelismoa iradokitzeak eman ziezaiokeen berotasunari muzin egin ezinik-edo, Resolute Desk hartatik bertatik zuzendu zitzaien ostegunean Biden presidentea estatubatuarrei, jasotasunaren antologiara pasatuko ez den hitzaldia (bere agintaldian egiten duen horrelako bigarrena) irakurtzeko... eta dirua eskatzeko. Diru asko: 100.000 milioi dolar paseak, jakitunek diotenez. Gerragintzarako baliabideak atontzeko, FDRk bezalatsu.
Baina antzekotasunak hortxe bertan amaitzen ziren: Lend-Lease Act-a Kongresuan luzaz onetsita zeukan aurretiaz Rooseveltek 1941eko martxoan; Bidenek, aldiz, kaosean murgilduta dagoen Behe Ganbera errepublikanoari (eta edozein unetan eskuetatik joan liezaiokeen Senatuari) erregu/errieta egiteko jaulki zuen nagusiki bere hitzaldia. Ez zien esan Estatu Batuak gerran daudela jada, baina horixe zerien bere hitzei. Odola, beste nonbaiteko jendearena izango zela iradoki zien entzuleei; baina ez zien esan zergatik "Ekialde Ertainean hamarkadatako egoerarik onena" zutela iriztetik gerra-une erabakigarri batean leudekeela uste izatera pasatzeko hamar egun besterik ez diren behar izan. Ez zien azaldu zergatik hamahiru aldiz aipatu zuen Putin mehatxu ikaragarria zen, eta haren dezenteko antza duen (eta Bidenek presidente ere bihurtu zuen) Netanyahu aliatu estimagarria duten.
Eta, batez ere, ez zien esan noiz, nola eta nork ordainduko duen faktura potoloa. Oraingoan, ez baita mailegua, ez errentamendua. Bidenek "inbertsio zuhurra" deitu bazion ere.
Ordainetan, hori bai, hainbat belaunaldiz bakean bizi ahalko direla esan zien estatubatuarrei. Rooseveltek ez zuen inoiz halakorik hitzeman.
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]
Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
Mundu osoarentzat %10eko muga-zerga globala inposatuko du Donald Trumpen administrazioak, eta hainbat herrialderen inportazioak are gehiago zergapetuko ditu, tartean Txinakoak (%34) eta EBkoak (%20). Baina Hegoalde Globaleko herrialdeak izango dira kaltetuenak: Lesoto (%50),... [+]
Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]