Jean Castex lehen ministroak maiatzaren 10 gauean azaldu ditu Frantziako Estatuak COVID-19aren arauak malgutzeko emango dituen urratsak. Maiatzaren 19an zabalduko dituzte denda guztiak eta ostalaritzako terrazak, edukieraren %50arekin; kirol jarduerak hasiko dira lehentasunezko pertsonentzat eta publikoarentzat aire libreko jaialdiak eta kirol ikuskizunak baimenduko dituzte, mugekin. Ekainaren 9tik aurrera arauak gehiago malgutuko dituzte, besteak beste, 5.000 lagun elkartzeko ekitaldi kultural zein kirolekoak baimenduz; eta ekainaren 30ean etengo dute etxeratze agindua eta ez da elkartzeko gehienezko kopururik egongo. Baina 1.000 pertsonatik gorako ekitaldietan beharrezko izango da "osasun pasea" ekainetik aurrera: hau da, herritarrak ziurtatu beharko du txertatua dagoela, edo testean negatibo eman duela edo COVID-19 positibo izan dela duela 15 egun baino lehenago.
Le Monde hedabideak jaso ditu Castex lehen ministroak iragarritako xehetasunak. Maiatzaren 19tik aurrera denda guztiak eta ostalaritzako terrazak zabalduko dira, bakoitza bere baldintzekin.
Maiatzaren 19tik aurrera jatetxe, taberna, kafetegiek beren terrazen edukieraren %50 ireki ahalko dute, mahaietan gehienez sei lagun eta derrigorrean eserita elkartuz. Barrualdeek itxita jarraituko dute. .
Denda guztiek ireki ahal izango dute, bezero bakoitzeko zortzi metro koadroko tartea mantenduz.
Kultur ekitaldietarako, zinema eta antzokiek publikoa hartu ahalko dute, baina beren edukieraren %35 betez eta gehienez 800 ikusle hartuz.
Liburutegi, museo, monumentu eta erakusketek pertsonako zortzi metro koadroko espazioa gorde beharko dute. Baimenduko diren jaialdi bakarrak aire librean eta eserita egingo direnak izango dira, eta hauetan gehienez %35eko edukiera eta 1.000 pertsonako ikusleria baimenduko da.
Aire libreko kirol azpiegituretan, jarduera mugarik gabe hasiko dute baina lehentasunezko kirolariek soilik. Lehentasunezkoak ez direnek, kontakturik gabeko kirolak soilik praktikatu ahalko dituzte, gehienez hamar laguneko taldetan. Ikusleei dagokienez, edukieraren %35eko bete ahalko dute eta gehienez 1.000 ikusle elkartu ahalko dira.
Estalitako kirol azpiegituretan, adibidez igerileku edo pabilioietan, lehentasunezkoak soilik hasi ahalko dira, batez ere eskoletako eta eskolaz kanpoko jarduerak. Ikusleei edukieraren %35 zabalduko zaie eta gehienez 800 ikusle elkartu ahalko dira.
Erlijio ekitaldietan eta udaletxeetako ezkontzetan, hiru aulkitik batean eseri ahalko da jendea. Aire libreko hileta ekitaldietan gehienez 50 pertsona elkartu ahalko dira.
Ekainaren 9tik aurrera terrazen edukieraren %100 erabili ahalko da, mahaietan gehienez sei pertsona elkartuta. Ostalaritzaren barrualdea ere erabili ahalko da, bere edukieraren %50ean. Tabernetan debekatuta egongo da barran ezer hartzea.
Komertzioak bezero bakoitzeko gorde beharko duen lekua zortzi metro koadrotik laura gutxituko da.
Zinema aretoek eta antzokiek beren edukieraren erabilera %35etik %65era igo ahalko dute.
Museo eta liburutegiek lau metro koadro gorde beharko dute ikusleko.
Aire librean eta eserita egiten diren festibaletan, edukieraren %65 erabli ahalko da eta gehienez 5.000 pertsona elkartu ahalko dira. Baina 1.000 pertsonatik gorako ekitaldietan osasun pasea beharko da.
Aire zabaleko kontaktuko kirolak denek egin ahalko dituzte, gehienez ere 25 pertsonako taldeetan.
Eraikin barruetan egiten diren kiroletan, kontakturik gabeko kirolak edonork egin ahalko ditu, azpiegitura horien edukieraren %50 erabiliz. Bai aire zabalean eta bai kirol eraikin barruetan, publikoarentzako edukieraren %65 irekiko da eta gehienez 5.000 pertsona elkartu ahalko dira. 1.000 pertsonatik gorako kirol ekitaldietan osasun pasea beharko da.
Hiletetan 75 pertsona elkartu ahalko dira gehienez, eta bai ezkontzetan zein elizkizunetan bi eserlekutik batean eseri ahalko da.
Etxeratze agindua etetearekin batera, debeku gehienak eten egingo dira. Ostalariek guztiz ireki ahalko dituzte terrazak eta barrualdeak, baina eserita kontsumitu beharko da.
Ez da mugarik egongo ez denda, zinema, antzoki, museoa, liburutegi eta festa aretoetan.
Kontziertoak egin ahal izango dira, prefeturak zehaztuko duen gehienezko edukierarekin eta jarraitu beharko den osasun protokoloarekin. 1.000 ikusletik gorako kontzertuetan osasun pasea beharko da. Aire librean egingo diren jaialdiek pertsonako lau metro koadroko espazioa zaindu beharko dute eta gehienezko kide kopurua egongo da.
Hileta, elizkizun eta ezkontzetan ez da gehienezko mugarik egongo.
Kirolean, publikoak ez du gehienezko mugarik izango, eta osasun pasea beharrezko izango da 1.000 pertsonatik gorako ekitaldietan. Kirola aire librean edo azpiegituren barrualdeetan egiteko ez da baldintzarik egongo.
Irakurleak errepasatu dezake gorago azaldutako zenbat egoeratan eskatuko zaion herritarrari "osasun pasea": 1.000 pertsona baino gehiago elkartzen diren ekitaldi orotan. Osasun pase hau osatzen dute hiru egoera hauetakoren baten ziurtagiriak: txertatuta egotearen ziurtagiria, testean negatibo eman izanaren ziurtagiria, edo COVID-19an positibo eman izana duela 15 egun baino lehenago. Hortik aurrerako xehetasunak lehen ministroak zehaztu beharko ditu.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]
Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]
Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.
Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]
Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]
Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]
"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]
Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.
Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]
La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.
“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]
Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]
Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.
Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]
Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.
Denok... [+]