100 urteko ibilbidea aldarrikatuko dute aurten Gasteizko gaztetxeak, Hala Bedi irratiak, Auzolana pilotalekuak eta Sumendi guneak

  • 100 urte, bakarrik ezin da! dinamika aurkeztu dute, okupazioan, autogestioan eta asanblearismoan oinarritutako borrokei “indarra emateko”. Hurrengo hilabeteetan hainbat ekimen burutuko dituzte, eta urriaren 21ean emango diote amaiera dinamikari, kalean.

Argazkia: 100 urte, bakarrik ezin da! dinamika

2023ko martxoaren 31n - 06:50

“Bizirik eta kaña ematen jarraitzeko gogoz jarraitzen dugula ospatzeko” antolatu dute dinamika, ostegunean prentsaurrekoan azaldu dutenez, eta “urte hauetan guztietan elkartu gaituzten ideia eta lan egiteko moduei indarra emateko”. Horien artean azpimarratu dituzte asanblearismoa, autogestioa eta okupazioa. Inauterian jada kalejira antolatu zuten dinamikaren baitan, eta haurrera begira ekimen gehiago izango direla iragarri dute. Itxiera urriaren 21ean emango diote: “Egun horretan, kalera aterako gara berriro, eta 100 urte baino gehiago eraikitzen daramagun Gasteiz berriz ere aldarrikatu eta defendatuko dugu”.

Mahai jolas baten metafora baliatu dute antolatzaileek dinamika azaldu eta espazio bakoitzaren historia eta ekarpenak zerrendatzeko. Gogoratu dute Hala Bedi Irratia 1983 urtean jaio zela (40 urte egiten ditu aurten), eta “zentsurari, errepresioari eta legalitateari” aurre eginez bihurtu dela “ahotsik ez dutenen bozgorailu”. Gaztetxeak 1988an okupatu zituen apezpikuaren kotxerak (35. urteurrena ospatuko du aurten), eta besteak beste akordura ekarri dituzte gaztetxea lurrarekin berdindu nahi zuen Alfonso Alonsori Gasteizko herri mugimenduak irabazitako “borroka ederra”. 2008an okupatu zuten auzokideek Auzolana pilotalekua (aurten 15 urte), “Alde Zaharreko behar eta nahietara moldatuz”. Pilotalekuak ere irabazi behar izan du borrokarik bizirik jarraitzeko: Gorka Urtaran alkate jeltzalearen gobernuaren aurkakoa, Gasteiz Antzokia eraikitzeko proiektua bertan ezarri nahi izan zuenean. Errekaleorren 2013an hasi ziren, 10 urte direla beraz, “hilzorian zegoen auzo bat biziberritzen”, eta goraipatu dituzte “Iberdrolaren eta Urtaran Karapan-en” argi mozketari nola eman zion auzoak buelta, “energia eta elikadura burujabetza” garatuta. Judimendi auzoko Sumendi gunea izan da jaiotzen azkena, 2016an, zazpi urte “geroz eta zahartuago dagoen auzoa gazte-berritzen”, eta joko aretoen aurka egindako lana oroitu dute.

100 urte gehiago

“Jarrai dezagun beraz 100 urtez gehiago autogestioa bultzatzen, bultza dezagun herritarron auto-antolakuntza, jarrai dezagun gustuko ez gaituzten araugileei begietan atzaparra sartzen, proiektu berriak sortzen, herri boterea eraikitzen eta defendatzen. Garatu ditzagun gainera, herritarron arteko lotura sendo zein zintzoak, horrela bakarrik irabaziko diogu partida etsaiari: elkarrekin eta ez banandurik. Batu partidara! 100 urte, bakarrik ezin da!”, amaitu dute hitzartzea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


2024-07-30 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


2024-07-23 | Danbolin
80.000 porru landare atera ziren igandean Amillubitik inguruko ekoizleen baserrietara

Sektoreko beharrak hainbat eragilerekin identifikatu ostean, lurrak ezagutu eta martxan jartzeko aitzakia tarteko erronka zehatz bati ekin zion Amillubik: baratzezainentzat porru landare ekologikoa bertan ekoiztea. Igandean hogei lagun baino gehiago bildu ziren, Amillubiko talde... [+]


Utopiak literaturatik eta euskaraz elikatu nahi? Uda honetan bi aukera dituzu

Utopia ardatz, bertso-paper lehiaketa antolatu du Gasteizko Eva Forest Liburutopia kafe-liburu dendak, eta literatur lehiaketa Sukar Horia kolektibo ekologistak. Bestelako etorkizunak irudikatzeko ahala ezinbestekoa da eraldaketa gaurdanik borrokatzeko.


Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Eguneraketa berriak daude