“100 metro karratu” komediaren estreinaldia Donostian

  • Txalo konpainiaren 100 metro karratu antzezlana ostegunetik igandera bitartean izango da ikusgai Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.


2014ko abuztuaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37

Begoña Bilbaok zuzendu duen komediako aktoreak Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre dira. Obra hori datorren urtean emango den Donostiako Antzerki Sarirako hautagaien artean dago.

Sinopsia

Sara pisu bila dabil eta azkenean gustokoa lortuko du prezio eta leku onean, baina badu zerbait gaizki datorkiona, bertako jabeak bertan bizi beharko du bere azken egunerarte. Etxearen jabeak 65 urte ditu eta bihotza oso ahuldua dauka, zigarroak etengabe erretzen ditu eta momenturo, gelditu gabe edaten du. Beraz panorama hau ikusita, Sarak pisua erostea erabakitzen du eta andrearen azken eguna noiz iritsiko zain geldituko da. Egun hori ez da iristen… eta egoera larritzen joango da. Emozioz eta adiskidetasunaz betetako eszena dibertigarriak ikusiko ditugu komedia eder honetan.

Sarrerak

Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eskura daitezke, 15-20 eurotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia antzerki saria
2018-02-27 | ARGIA
‘Mami Lebrun’ antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki saria

Xake Produkzioak taldearen Mami Lebrun antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki saria, urtero Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak euskarazko antzezlan bati egiten dioten aitortza.


2017-03-03 | Anboto
‘Francoren bilobari gutuna’ obrari eman diote Donostia antzerki saria

Francoren bilobari gutuna antzezlanari eman diote Donostia antzerki saria.


2016-03-03 | ARGIA
‘Maitasunaren ostean, maitasuna’ antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

Ados antzerki konpainiaren Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlanak irabazi du 2016ko Donostia Antzerki saria.


Dejaburen ‘Arrastoak’ antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

Astearte eguerdian jakinarazi dutenez, Dejabu antzerki taldearen Arrastoak obrak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki Saria.


Bi gomendio Nazioarteko Antzerki Egunerako: Dario Fo, Publikoari gorroto

Nazioarteko Antzerki Eguna da gaur eta ez efemeridearekin bat eginez Dario Fok prestatu duen testua euskaratu du Iñaki Iñurrietak. Bestalde, aurten Donostia Antzerki Saria irabazi duen Publikoari gorroto eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian. Biak gomendatzen... [+]


2013-03-07 | Martin Vicioso
Publikoari gorroto lanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

Publikoari gorroto antzezlanak irabazi du Donostia Antzerki Sariaren 13. edizioa. 1985. urtean Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako obra Huts Teatroa antzerki taldeak antzeztu du azken hilabeteetan.


2005-03-04
“Yuri Sam” antzezlanak irabazi du V. Donostia Antzerki Saria
Donostiako Euskararen Patronatuak euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko antolatzen duen Donostia Antzerki Saria Antzerkiola Imaginarioa taldearen Yuri Sam lanak irabazi du aurten. Epaimahaikideek lanaren "ausardia" eta "originaltasuna" azpimarratu dute. Bosgarren edizio honen... [+]

2003-03-25
Ados Teatroak irabazi du Donostia Antzerki saria
Ados antzerki taldeak duela urtebete estreinatu zuen "John Wayneren laguna" antzezlanak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki saria. Antzerkiaren Nazioarteko Egunean (martxoak 27an) jasoko dute saria (Dora Salazarren artelana eta 9.000 euro) Ados taldeko kideek.

Eguneraketa berriak daude