Gutxienez hamar lagun identifikatu dituzte Ertzaintzaren jarduna iruditan jasotzeagatik Tubacex enpresako lan gatazkan. Polizia grabatzea herritar orok duen eskubidea da, eta Tubacexeko greba mugagabean funtsezko papera betetzen ari dira herritarrek grabatutako irudiek.
Tubacexeko beharginek 35 egun bete dituzte greban eta dagoeneko bost astez luzatu den borrokak orotariko irudiak utzi ditu.
Ertzaintzak, ordea, hainbat aldiz egin du herritarren informazio eskubidearen aurka. Greba mugagabea abiatu zenetik, gutxienez, hamar herritar identifikatu dituzte sakelakoarekin edota argazki kamerarekin irudiak filmatzeagatik, Aiaraldea Hedabideko kazetariak tartean.
Horrez gain, Ertzaintzak behin baino gehiagotan baztertu ditu bultzaka piketeetako irudiak hartzen zeuden herritarrak eta Aiaraldea Hedabideko kazetariak: komunikabideko kideen kamerak kolpatuz, telefono mugikorrak botata, "sasi-kazetari" bezalako terminoekin gutxietxiz edota atxiloketekin mehatxatuz.
Balkoietatik piketean gertatzen zena grabatzen ari ziren auzokideak grabatzera ere heldu da polizia.
Polizia grabatzea eskubidea da
Aurrekari arriskutsua ezarri dezake Ertzaintzaren jarrera horrek. Izan ere, informatzeko eskubidea herritar orok duen oinarrizko eskubidea da. Ez da kazetaria izan behar poliziaren operazio bat dokumentatzeko, jardunean ari diren funtzionario publikoak baitira. Poliziaren azken egunetako jardunak, ordea, zalantzan jartzen du eskubide hori gauzatzeko herritarrek duten bermea.
Mozal Legea bezala ezagutzen den Herritarren Segurtasunerako Legeak arautu egiten du informatzeko eta polizia grabatzeko eskubidea. Araua argia da: poliziak grabatu daitezke. Irudi horien erabilerak ekar dezake arau-haustea, ez irudiak propioki hartzeak.
Arau-hauste bezala kontsideratuko dira "polizien segurtasuna edota operazio polizialaren arrakasta arriskuan" jartzen duten irudiak zabaltzea. Gainera, poliziaren balizko salaketa batek behar bezala arrazoitu beharko ditu argudio horiek. Mozal Legearen aplikazio arbitrarioa, baina, beti egongo da hor.
Poliziak herritarrak identifikatu ditzake grabatzen aritzeagatik, bideo eta argazki horiek gerora izan dezaketen erabilera okerra ikertze aldera. Ezin du inolaz ere irudiak filmatzea ekidin.
Irudiak hartzeak duen garrantzia
Teknologia berrien hazkundeak kalitatezko kamara bat jarri du herritar bakoitzaren sakelakoan. Horiei esker poliziaren gehiegikeria ugari grabatuta geratu dira, kazetariek jaso ezin dituztenak. Tubacexeko lan gatazkan, kasu, irudi horiek funtsezkoak izaten ari dira gertakari asko dokumentatuta geratzeko.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]
20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.
Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]
Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]