1 + 1 ez da beti bi

  • Bigarren parteak ez dira oso maitatuak izaten ez zineman, ezta politikan ere. Marmotaren Egunean bezala, sarri bizi izandako egoera eskasak sortzen duen gogaitasun giroan, amaiera dramatikoa errepikatu da Espainiako Estatuan: ozenak ei ziren aldaketa ahotsak oihartzun baino ez dira ohiko diskurtsoen azpitik.


2016ko ekainaren 27an - 13:59

Batzuen ilusioak eta askoren inkesta okerrek aldatu nahi zuten errealitatea gordin azaldu da: bipartidismoa indartsu dago. PP eta PSOE, biak ala biak beren langa historikoetatik askoz beherago egonik ere, ordezkatzeko alternatibarik oraindik ez da, ez eskuinetik ezta ezkerretik ere. Podemos + IU batuketa matematikoak, gehitu beharrean, beren jaitsiera apaltzeko besterik ez du lagundu.

Are kezkagarriagoa da igandean 8.000.000 lagunek gobernuburu egokiena Mariano Rajoy aukeratu izana. Murrizketa, etxegabetzeak, bankuen erreskateak, Mozal legeak, mendeku espetxe politika, LOMCE, Melillako hesiak, erabakitzeko eskubidearen ukazioa, ustelkeria orokortua, Troikarekiko mendekotasuna… PPk “lortutakoen” zerrenda luzea izanik ere, Pernandoren egia berretsi dute hauteskundeetako emaitzek: egoera gero eta okerragoa izateak izorratuago gaudela baino ez du adierazten, eta ez beste ezer. Sorpassozaleek zartakoa jaso dute.

Salbuespenen ligan, beste behin, Euskal Herria eta Katalunia buru dira. Madrilen egositako hauteskundeetarako formulak “periferian” baino ez du garaipena ezagutu. Hegoaldeko kataluniarrek eta euskal herritarrek desberdin bozkatzen dutela argi utzi dute eta bi herrietan Podemosen inguruan sortutako koalizioak –Katalunian Ada Colauk gorpuzten duen En Comú Podem– lortu ditu boz gehien. Independentismoak ezkerrerantz egiten jarraitzen du; JxSí koalizioaren itzalak honezkero ezin du hori ezkutatu eta ERCk berriz gora egin izanak agerian utzi du Artur Masen alderdia egun ez dela independentismoaren erreferentzia nagusia. Esanguratsua da Ciudadanosek bere sorterrian babes handia galdu izana, noren eta Fernandez Diaz barne ministroaren alderdiaren mesedetan, filtrazioek katalanen interesen aurka jukutrian harrapatu arren.

Gainerako lurralde guztietan urdina da jaun eta gabe. Horren erakusgarri Valentzia eta Galizia. Abenduko hauteskundeetan ilusio berezia piztu zuten PPren gotorlekurik gotorrenetan ezkerreko indarren batuketak lortutako emaitzek. Baina ustelkeria kasuek jositako Rita Barberaren alderdiak ia 80.000 boz irabazi ditu Valentzian; eta Galizian gora egin duten bakarrak popularrak izan dira. Andaluzian, sozialisten “kortijo pribatuan” ere irabazle atera dira popularrak.

Gobernu berria osatzeko panorama atzo bezain korapilatsua da gaur, baina aldaketa ahotsei ura sudur azpira igoarazi die marea urdinak. Mariano Rajoyri Moncloan bizitzen jarraitzea baimenduko liokeen PSOEren abstentzioak, “Espainiako egonkortasunaren izenean”, txartel asko eskuratu baititu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2016
Atutxak ukatu egin du Rajoyren inbestiduraren truke PPk Urkullu babestuko duenik

EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak uste du Urkulluk “babes ezberdinekin gobernua osatzeko behar den lidergoa” lortuko duela irailaren 25eko hauteskundeetan.


PPren mehatxua: Rajoy presidente ala hirugarrenez hauteskundeak Eguberrietan

Ciudadanosek Espainiako Estatuko Kongresuan dituen 32 diputatuen babesa jasoko du Rajoyk inbestidura saioan eta aurreikusten da Coalición Canariako diputatu bakarrarena ere izango duela. Lehenengo itzulian presidente izendatzeko gehiengo osoa behar du, eta hortaz, beste... [+]


Urkulluren iritziz hirugarrenez hauteskundeak izango dira Espainiako Estatuan

EAJk Rajoyri ezetz esango diola errepikatu du lehendakariak Radio Euskadin eginiko elkarrizketan.


Alde

Alde. Orain inoiz baino gehiago. Eta alboan Mariano Rajoyren aurpegia lehen planoan.

Barre egin genuen, hanka sartze mundiala inondik ere, itzulpen traketsen antologiaren parte da jada. Apropos eginda ere zaila da kontrako mezua hain doi adieraztea. Barre egin genuen, bai,... [+]


Diskoa
Bi kantu zirraragarri

Bi kantu entzun daitezke Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak Madrilgo Acuarela diskoetxearekin kaleratu duen binilozko singlean. Biak oso onak, zirraragarriak.

Rock, folk, blues eta psikodelia aireak suma daitezke kantuetan, doinu iradokitzaileak. Moldaketak eta apainketak oso... [+]


2016-07-06 | Igor Estankona
Liburua
Barrutik

Askatasunak leku bat hartzen dizunean egunerokoan, haren alde egin behar duzunean halabeharrez, beharrizan bihurtu dizutenean flotatzea, orduan berdin zaizu ze kartzelatan zauden, kartzela propioetan ez erortzea da garrantzitsuena: “Ez galdetu non nagoen, berriz ere./ Hemen... [+]


Euskal Herria Kantabria berdin da, hauteskundeei buruz

Ezin uka igandeko emaitzek aho bete hortz utzi gintuela edozein hobekuntza humano desiratzen genuen oro. Eskuin kontserbadorea sendo, estatutik etor zitekeen edozein aldaketa itxaropen bertan behera utzi du igandeko emaitzak.


Beste lau urte korapilatsu datoz

Espainiako estatuko  urdin zabal horrek beltz utzi du etorkizuna, hori da hauteskunde orokor hauetatik atera daitekeen ondorio nagusia. Beltzak izan dira PPren azken lau urteak ikuspegi sozial eta aurrerakoi batetik begiratuta, eta joera bera nabarmenduko da datozen lau... [+]


2016-06-29 | Juan Mari Arregi
Irtenbide politiko, ekonomiko eta sozialak

Hainbeste hilabetez Espainiako Estatuan hauteskunde kanpainan egon ondoren, ordua da agintzen duten politikariek euren promesak bete ditzaten. Eta oposizioan geratzen direnek ere eskatu dezatela promesa horiek betetzea. Seguruenik ez da izan Espainian beste kanpainarik arazo... [+]


Notre-Dame-des-Landes, burujabetzaren lurraldea

Frantziar gobernuaren lan kode aldaketak hautsak harrotu ditu. Manifestaldi, kanpaldi, greba, zentsura mozio, okupazio, ekonomiaren blokatze, sabotaje eta istiluak errepikatzen ari dira azken hilabete hauetan, ezkerreko elkarte, alderdi, sindikatu eta beste norbanako anitzen... [+]


Aniztasuna askatasun, izan gaitezen zernahi

1969. urtea. New York. Ekainak 28. Herri matxinada. Milaka gay, lesbiana, bisexual eta transexual kalean. Aurrean polizia. Goizalde hartan Stonewallen herri altxamendua gauzatu zen. Historiak “Stonewalleko istiluak” izendatu baditu ere, egun hartan ezbairik gabe,... [+]


Mozal legeak, urteurren isildua

Datorren uztailaren 1ean, urteurren tristea beteko da. Urtebete izango da Espainiako Gobernuak, “aholkulari ezezagunen eskutik, zigor legedi penagarria sortu zuenetik”. Gainera,“XX. mendeko iturri txarrenetatik edaten duten proposamenekin eta korronte... [+]


Elkarrekin Ahal Dugu garaile nabarmena Hego Euskal Herrian

428.285 botorekin eta EAJ bigarren alderdiari 142.000 botoko aldea aterata, Elkarrekin Ahal Dugu izan da garaile Hego Euskal Herrian. Espainiako hauteskunde orokorrak alderdi abertzaleentzat plaza zaila izan arren, nabarmentzekoa da lehen aldia dela norbaitek EAJ Bizkaian... [+]


EAJri egin dio sorpassoa Unidos Podemosek

Azken hauteskunde kanpaina hitz batek markatu du: “sorpasso”. Inkestek esaten zuten Unidos Podemos gai izango zela PSOEren aurretik geratzeko eta behin Espainiako ezkerreko alderdi nagusi bihurturik, zerbait diferentea egiten hasteko.


Euskal Preso Politikoak
Txikito, Danitxu, Jon Kepa... Zuekin gaude!

Gutun hau idazten hasi naizen unean harrotasuna eta lotsaren arteko nahasketa sentitzen dut. Harro sentitzen naiz zuen jarrera duinarekin herri baten ausardia, koherentzia eta eskuzabaltasunaren isla bihurtzen zaretelako, makurtu ez ezik hainbeste kide akabatu dituen... [+]


Eguneraketa berriak daude