Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta herriko hezkuntza komunitateen haserrea piztu duena.
Halako zerbait egiten den lehen aldia da. Nola iritsi da Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria neurria hartzera? Esther Pilar Burlatako udal haurreskolako hezitzaileak kontatu dio ARGIAri: Nafarroako Gobernuaren Burlatako haurreskola egoera kaskarrean zen eta uholdeak medio itxi egin behar izan zuten; ondorioz, Hilarion Eslava ikastetxeak (3-12 urteak hartzen dituen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak) gela batzuk utzi zizkien, 0-3 urtekoak bertan egon zitezen, probisionalki eta haurreskola berria egin bitartean. “Datozen ikasturterako haurreskola berria egongo da azkenik, gainera bai haurreskola horrekin bai udal harreskolarekin 0-3 adinekoen eskariari aise erantzuten zaio, horregatik ez dugu ulertzen zergatik Hezkuntza kontseilariak erabaki duen behin-behinekoa zena betikotu eta 0 urteetatik Hilarion Eslavara joan daitezkeela ikasleak”.
Gimenok iragarritako “proiektu pilotu” horren aurrean, egunak daramatzate protestan Burlatako haurreskolako ordezkariek eta Hilarion Eslavakoek. Astearte arratsalde honetan, manifestazioa egingo dute 17:30ean Gurutze Plazatik abiatuta, 0-12 urteko ezarpenari ez, haurreskolak arriskuan! lelopean. “4 hilabeteko ume bat 12 urteko batekin zentro berean, hain errutina eta behar ezberdinak dituztenean? Ez dugu ulertzen. Adibidez, siesta botatzen ari diren bitartean, patioan dira ikasle handiagoak, baloi eta sirenak tarteko, ez daude espazio berezitu batean, ez dituzte adin horretarako behar dituzten baldintza duinak, haurreskolan bai bermatzen direnak; oso patio txikia dute, ur berorik ere ez dute gelan…”, kritikatu du Pilarrek.
"4 hilabeteko ume bat 12 urteko batekin zentro berean, hain errutina eta behar ezberdinak dituztenean? Ez dugu ulertzen. Ez daude espazio berezitu batean, ez dituzte adin horretarako behar dituzten baldintza duinak"
Neurri berriarekin, Hilarion Eslavako zuzendaria 0-3 urtekoen zuzendari ere izango da, eta ez dago horretarako prestatuta, ikastetxea orokorrean ez dago errealitate horri erantzuteko prestatuta, dio Pilarrek. Udal haurreskolak berriz, aldarrikatzen du haurreskolan egon behar dutela adin horretako umeek, horretarako baitaude haurreskolak.
Gimenok adierazi izana proiektu pilotu bat dela kezka-iturri ere bada hezkuntza eragileentzat: “Beste ikastetxe batzuetara ere zabalduko den beldur gara. 2 urteko gelekin berdin gertatu da: ikasturte honetan 2 urteko gela gehitu dute lau eskola publikotan eta dagoeneko Hezkuntza Departamentuak iragarri du datorren ikasturtean beste bi ikastetxetan ere jarriko dutela martxan”.
"0-3 oso etapa espezifikoa da, beste modu batera egiten dugu lan"
Izan ere, haurreskoletako 0-3 zikloa apurtu eta 2 urteko gelak eskola publikoan txertatzeak eztabaida piztu du Nafarroan (EAEn hamarkada bat bete da orokortu zenetik eskoletan 2 urteko umeak hartzea). ARGIAn aipatu genuenez, 0-3 adinak ziklo bat hartzen du bere osotasunean, beraz logikak agintzen du 3 urte bete arte espazio eta dinamika jakin bat mantendu beharko litzatekeela. Haur hezitzaileen munduko elkarteak esana da: 2 urteko umeak ez lirateke ikastetxeetara bideratu behar, adin horretan giro jakin bat behar dutelako (pedagogikoki, baina baita arkitektonikoki eta antolamendu aldetik ere), lehenengo zikloko zentroetan (alegia, haurreskoletan) bermatzen zaiena.
Ildo berean mintzatu ziren Idoia Karrera eta Nerea Gomez haurreskoletako hezitzaileak: “Ikastetxerako saltoa bortitza egiten zaie ume eta familia askori, horrela adierazten digute urtero. Eskola eta patio handi batera egiten dute jauzi, irakasle bakarrarekin, familiek ere ez dituzte ateak hemen bezain irekiak… 0-3 oso etapa espezifikoa da, beste modu batera egiten dugu lan, zikloa borobiltzeko aukera moztu digute eta inor ez dago erabakiarekin gustura”.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.
ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.
Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]