Gasteiz: azukrezko jauregiak eta historia garratzak

Arabako Arte Ederren jauregia Gasteizen. Gasteizko Udala

2024ko abuztuaren 20an - 08:33

Epika gizagaixo askoren bizitzen gainean eraikitzen da eta hori ezagutzeak helduago egiten du jendartea”. Arrazoi du Bibiana Candia idazleak. Azucre (Pepitas de Calabaza, 2021) liburuan XIX. mendeko migratzaile galiziar esklabizatuen tragedia kontatu digu; baina historia hori berdin zatekeen gosetik edo gerratik ihesi zihoazen euskaldunena. Garai hartako prentsa lekuko. El Anunciador Vitoriano-k 1880an zioen Cadizen, Sevillan, Santanderren... bazirela “diruak usteldutako” pertsonak migratzaileak esplotatzeko prest, esklabo beltzekin egiten zen gisan. El Gorbea-n gutun hau irakurri dugu (1889ko otsaila): “Ohol baten gainean egiten dut lo eta gaua baino tristeago jartzen da ene bihotza. Jana ezin da irentsi, bi orduko gaua eta bagoaz lanera, eta egun osoan ordubeteko atsedena besterik ez. Zakurrak bagina bezala gaude hemen”.

Garcíak dioen moduan, beti egongo baita egoera horietaz aprobetxatuko den “eskrupulurik gabeko jendea”. Domingo Aldama gordexolatarrak, adibidez, euskaldunak inportatu nahi izan zituen Kubara garai hartan, bere azukre-olatan kasik esklaboen baldintzatan lan egin zezaten: mis vizcaínos deitzen zien.

Julián Zuluetak, aldiz, osabak Kubako Matanzaseko azukre sailekin egindako dirutzari esker bidaiatu zuen Anuntzetatik Habanara, eroso. Arabako herri hartara hurbiltzen bagara, dotore ikusiko dugu bere sortetxea izan zen jauregia.

Zulueta XIX. mendeko trafikatzaile handienetakoa bihurtu zen: afrikarrak, txinatarrak, maiak... zer ez zuen saldu eta erosi? Ia 100.000 esklabo garraiatu –Hugh Thomasek zioenez– eta milioika erreal metatu zituen. Esklabista honek egindakoa ezagutzeko modu on bat izan daiteke Irati Antíak sorturiko Azukrebeltza.eus erakusketa birtualean barrena bidaiatzea. Eta bestela, Gasteizen bueltatxo bat egitea nahikoa da, azukrearen gozoak lohitutako bazterrez jabetzeko.  

Zulueta 1878an hil ondoren, seme-alabek bere kapitalaren zati bat aberriratu zuten eta jauregi dotorez josi zuten hiria. Zulueta jauregia (1) Alfredo Zuluetak eraikiarazi zuen, eta Arabako Arte Ederren museokoa (2) Elvira Zuluetak. Azkeneko honek badu kale bat (3) bere izenean hortik gertu, dirua eman zuelako dohaintzan –besteak beste Gasteizko Gotzaindegia (4) egiteko–, esklaboen odolez lorturiko dirua eman ere. Julian Zuluetaren hezurrak Santa Isabeleko hilerrian (5) daude, gainerakoengandik nabarmentzen den mausoleo erraldoian.

ContrApunto Decolonial kolektiboak ibilbide gidatuak egin izan ditu Gasteizen, ez soilik Zuluetaren arrastoari jarraiki, baita Manuel Iradierren eskultura (6) aurrera ere, XIX. mendeko Afrikako "esplorazio" erromantikoen itzalean zeuden interes kolonialak agerrarazteko. Bide batez, munduko esploratzaile handienetako batek, Henry Morton Stanleyk (7) kale bat du bere izenean Zabalgana auzoan, Belgikako Leopold II.ari Kongon milioika lagun esklabizatzeko bidea ireki zion berak. Epikoa zinez.

 

[Artikulu hau ARGIAren Gakoak 2024 108 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gakoak 2024
2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-08-26 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


2024-08-19 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


2024-08-12 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


Eguneraketa berriak daude