Iraingarria al da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?


2023ko abuztuaren 01an - 08:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Charlie eta txokolate-lantegia (jatorrizko izenburua: Charlie and the Chocolate Factory) liburuko eta ondoren zinemara eramandako Augustus Gloop pertsonaia ez da “lodia” izango; “oso handia” dela irakurriko da aurrerantzean. Roald Dahl idazle galestarrak lehen adiera hori erabili bazuen ere 1964an, 2023tik aurrera argitaratuko diren edizioek bestelako adjektibo eta deskribapenak izango dituzte, “hizkera iraingarria saihestu” eta “askotariko sentsibilitateak” aintzat hartzeko, Puffin argitaletxeak eta Roald Dahl Story Company-k jakinarazi dutenez.

Charlie eta txokolate-lantegia-n aurkezten diren Ooma Loompa-k berriz, “pertsona txikiak” izango dira eta ez “gizon txikiak”. Generoa ez bereiztearena ere aplikatuko da James eta Melokotoi Erraldoia (James and the Giant Peach) ipuinean: “hodei-gizonak” aurrerantzean “hodei-pertsonak” izango dira. Oso ezaguna den beste pertsonaia bat da Matilda-ko Trunchbull andrea. Pelikula ikusita erraz deskriba eta lotu daiteke handia, zatarra eta zakarra gisako hitzekin; aldiz, liburuan, “egundoko andrea” moduko zerbait esango da edizio berrietan. Hau da, “emakume” adieratik aldenduko da kategoria biologikoarekin ez erlazionatzeko. Matilda pertsonaiak, gainera, ez du gehiago Rudyard Kipling autorearen Oihaneko Liburua edo The Jungle Book irakurriko Dahlen berezko kontakizunean jasotzen zen bezala, arrazakeria leporatzen baitzaio Kiplingi 1894an idatzitako eleberriagatik. Horren ordez, Jane Austen-en Zentzua eta Sentiberatasuna (Sense and Sensibility) liburua izango du mesanotxean. Detailetxoa bada ere, garrantzia eman diote.

Badira adibide gehiago ere, ondorengo bi hauek esaterako. Ergelak (The Twists) eleberriko Twist andrea ez da gehiago “itsusia” izango, “izugarria” baizik; eta Sorginak edo The Witches liburuan berriz, esaldi bat gehituko da sorginek ileordea daramatela nolabait ere justifikatzeko. Hauxe izango da justifikazioa: “Arrazoi asko egon daitezke emakumeek ileordea eramatearen atzean, baina ez dago ezer txarrik horretan”.

Beste adibide bat: Life of Brian

Polemika eragin du eszena baten ezabatzeak eta hautsak harrotu asmoz altxatu dira ikuspegi tradizionaleko prentsa eta hainbat hedabide.

Anfiteatroan eserita dagoen kuadrillaren solasaldia da eszena ospetsua. Stan pertsonaiak,ordura arte gizonezko gisa identifikatu eta manifestatu denak, lagunarteari eskatuko dio Loretta dei diezaioten aurrerantzean. Haurrak izan nahi dituela esaten du, eta kide batek, irri giroan, honela diotso: "Non heziko duzu haurra? Kutxa batean?". Barre egiten dute besteek.

Antzerkira egokitzean sortu dira "arazoak". Aipaturiko eszena erreproduzitzeari planto egin diote aktoreek, eta harriduraz hartu du filmaren egileetako batek. "Inoiz ez da kexarik egon eta orain, 40 urteren ondoren, jendea irainduko omen du. Zer egin behar dugu?", esan du John Cleesek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2023
Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


2023-08-04 | Cira Crespo
Ipuina
Pedro Ruiz de Egino hil da -‘Nerium Oleander’-

Hala Pedro Ruiz de Eginoren hilketa nola hemen agertzen diren beste lekukotza batzuk dokumentuetan jasotako gertaera historikoak dira. Izen bat bera ere ez da asmatua.


2023-08-03 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioko kideok podcast, film, serie eta dokumental hauek gomendatzen dizkizuegu.


2023-08-03 | Estitxu Eizagirre
Nola ibili mundua desorekatu gabe?

Klima larrialdiarekin eta energia krisiarekin gure bizi ohiturei buruzko galderak sortu zaizkigu: Zenbat bidaiatu eta nola? Josu Iztueta bidaiari ezagunak kontraesanen ispiluaren aurrean jartzera gonbidatu gaitu, tonu goxoan eta irribarre xamur batekin: “Ikusi beharra dago... [+]


2023-08-03 | Mikel Aramendi
Txina 2023
Txikiok handia uler dezakegu, asmoz eta jakitez

Zehazten gaitza den 2023ko egunen batean gogora ekarri beharrekoa izango litzateke; baina, itxura guztien arabera, oharkabean geratuko da. Baina gogoan izanda edo izan gabe, aurtengo urriaren 1ean 74 urte beteko ditu Txinako Alderdi Komunistak Herri Errepublikaren erabateko... [+]


2023-08-02 | ARGIA
2023an entzuteko hiru disko

ARGIAko lantaldearen eskutik, hiru disko proposatzen ditugu uda honetarako.


Iñigo Urrutia
“Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian”

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


Feminismoa
Maitasun-harremanen piramidea hankaz gora jartzeko beharra

Norberaren barne-barnetik agerturiko sentimendu sakon eta sanoa omen da maitasunarena. Esfera pribatuan eta intimoan zokoratu ohi ditugu maitasun-harremanak. Ordena hori aztertzeko, galdekatzeko, bestelakotzeko eta iraultzeko saiakeretan dabiltza aspaldian feminismotik. Sistemak... [+]


Alkohola, oharkabean pasatzen den droga

Zer da droga eta zer ez? Zer-nolako eragina dauka drogak inguruan? Horren bueltan mintzatu dira Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001), Maialen Alvarez (Ermua, Bizkaia, 1994) eta Ander Sagardoi (Iruñea, 1994). Drogarik kontsumitu ez arren, drogak inguratzen ditu; batez... [+]


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (V)
Ozaze: Bide huts, etxe huts

Ekainaren 3an Euskal Liburu eta Disko Azoka egin zen Ziburun. 2020ko hauteskundeetan aldaketa handia izan zen Lapurdiko kostaldeko herrian: abertzaleak nagusi dituen Ziburu Bizi zerrenda irekiak hogei urteetako gehiengoa irauli zuen. “Erakutsi behar dugu gai garela herriko... [+]


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
IBILBIDEAK (III)
Erdiz: Baztango bazkaleku onenean, magnesita gose

Erdiz edo Erdizaga. Bertara eramaten dute azienda abeltzainek, Baztango bazkaleku hoberenak baitira hango larreak. 476 hektareako bazkalekua. Erregerena mendigunearen baitan kokatua, Baztan eta Esteribar haranen mugan. Herri lurrak dira, baztandar guztiek erabiltzen ahal... [+]


Eguneraketa berriak daude