Geologia hitza etzun eta milioika urtetan sortutako paisaiak irudikatzen ditugu sarritan. Baina gizakiak urte gutxitan egindakoak ere asko dira, eta Meatzaldea da horren adibide bikaina.
Burdina gutxienez Erromatarren garaitik ustiatzen zela dakigun arren, XIX. mende amaieran izan zuen eraldaketa sakonena inguru honek: Bessemer bihurgailuarekin modu industrialean erauzi zituzten kareharri artean ezkutatzen ziren burdinazko zainak, eta 13.000 meatzari jardun ziren zeregin horretan, baldintza oso kaskarretan. Baina zer egiten zuen burdin horrek hor? Nola iritsi zen haraino?
Arrezife arteko burdin salda
Gezurra badirudi ere, Ibaizabal Ezkerraldea ixten duten mendi horiek guztiak –baita beste mendi ezagun asko ere: Anboto, Itxina, Txindoki, Udalaitz, Aizkorri...– arrezifeak ziren iraganean, eta Euskal Herria atoloiez eta koral-irla tropikalez josia zegoen garaiak gogorarazten dizkigute. Arrezife horiek, kolore gris argia duten kareharrizko arroka-masa lodiak dira gaur egun, eta erraz bereiz daitezke. Bada, arrezifeek aurretik zeuden uholde-lautadetako sedimentuak estali zituzten, tartean burdina eta antzeko mineralak. Tenperaturaren igoerak salda berotu eta kareharrietako hausturak bete zituen, burdinazko zainak sortuz, Meatzaldean hain ugaria den siderita eta goethita, esaterako.
Siderita ez zen hain aberatsa, baina industrializazioarekin hura ustiatzeko modua aurkitu zuten eta Bizkaiko Labe Garaietan ere erabiltzen hasi ziren. XX. mende hasieran aire zabaleko ia ehun ustiategi eta beste bi dozena lurpeko meatze ireki zituzten Trapagaran, Ortuella eta Meatzaldeko beste herrietan. Horien artean Bodovallekoa zegoen, Gallartan (Abanto-Zierbena): 700 metro luze, 350 metro zabal eta 150 metro sakoneko zulo handi bat, Euskal Herrian itsasoaren maila azpitik dagoen puntu bakarra da –37 metro beherago–. Meatze horretatik 200 milioi tona siderita atera zituzten, Gallartako herrigune zaharra desagerraraztearekin batera.
Bodovalleren gainaldean Euskal Herriko Meatzaritza Museoa dago eta hainbat bisita gidatu antolatzen dituzte, tartean Bodovallen zegoen Concha II meatzearen aztarnak ikusteko.
Non
Bizkaia (Meatzaldea)
Nola iritsi
Trapagaran parean A-8 autobidea utzi eta Gallartara bide zabal batek eramango gaitu; auzoaren sarreran dagoen biribilgunetik gertu kokatzen da Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa.
Bisita egiteko
www.meatzaldea.eus
Informazioa
Geodibertsitatea liburua eta Haizeolak elkartearen www.ferreriademonte.com webgunea.
[Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2022 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.