Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.
Olive Kitteridge
Lisa Cholodenko
AEB, 2014 / 4 kapitulu
AEBetako Maine estatuko herrixka batean bizi den irakaslea da Olive Kitteridge. Depresioaren mugan irautera ohitu den emakumea. Elizabeth Strouten nobelan oinarritutako telesail honek lau ordutan kontatzen du Oliven eta bere familiaren 25 urteko historia. Eneritz Arzallus Alustiza
* * * * * * * * * *
Natura Bizia
Lexeia Larrañaga
Euskal Herria, 2021 / 81 minutu.
Euskal Herrian naturaz gozatzerik badela erakusten du lan honek. Animalia handienetik txikienerainoko bidaian, desagertzear diren bisoi europarraren eta basoilarraren eszena inoiz filmatu gabeez, edo Europako tximeleta ederrenetakoa den Graellsia isabellae-ren metamorfosiaz goza liteke. Gizaki, klima eta naturaren arteko lotura agerian geratuko zaigu beste behin. Urko Apaolaza Avila
* * * * * * * * * *
A secret love
Chris Bolan
AEB, 2020 / 83 minutu
Historia indartsua oinarri duen dokumental xumea: Pat eta Terry lesbiana bikotea dira, 65 urte daramate elkarrekin, baina gizartearen eta gertuko senideen begietara urte horietan guztietan etxe berean bizi diren lagun onak baino ez dira. Orain, beren sekretua hurbilekoei kontatzea erabaki dute, eta hor abiatzen da dokumentala. Mikel Garcia Idiakez
* * * * * * * * * *
La Linterna de Diogenes
Arkadio irakaslea (Irola Irratia)
Arkadio irakasleak 300 irratsaiotik gora daramatza batik bat behetik kontatzen den historiari bozgorailua ematen, tarteka zientziari, soziologiari, edota filosofia ere tokia eginez. Urtetako jardunak emandako esperientziatik, maneiuz betetzen ditu garrantzizko eginkizunak: ezagutzaren dibulgazioa eta oroimen historikoaren transmisioa. Autobusean, afaria prestatu bitartean… edozein une da aproposa birpasatu, ikasi eta hausnartzeko. Amaia Lekunberri
* * * * * * * * * *
Anomia
Alba (Bidehuts)
2019 / 37 minutu
Egunsentitik ilunabarrera naturaren bidea oroitarazten duten lau kantu instrumentalek osatuta, Hazparneko Alba boskoteak disko bikaina atera zuen orain bi urte. Post-rock estiloan, barearen eta ekaitzaren arteko nahas-mahasean ibili dira bi bateria, bi gitarra, baxua, eta teklatua. Lander Arbelaitz Mitxelena
* * * * * * * * * *
Las Raras
Catalina May eta Martin Cruz
2016ko udatik, bost denboraldi
Bizi dugun eta eraiki nahi luketen munduari buruzko hausnarketak, egitura narratibo sendoarekin. Kazetaritza hutsa. Kalean egiten dena. Inspiratzaileak izan daitezkeen bizipenak jasoz –sarri oso intimoak–. Askotariko arauak desafiatzen dituzten pertsonak oinarri, hemen eta orain posible denaren mugak zabaltzen dituztenen bizipenak. Axier Lopez
* * * * * * * * * *
Brassic
Daniel O’Hara, Jon Wright, Saul Metzstein
Erresuma Batua, 2019 / 6 kapituluko 2 denboraldi
Vinnie protagonista eta haren lagunak kalamidade koadrila iruditu dakizkioke bati lehen kolpean, baina beren ondoan denbora igaro ahala, begiko egingo zaizkio. Azken kapiluaren ostean, haien eskutik saltsan ibiltzearen mira izan dezake istorioari lotzen zaionak. Telesailen gainprodukzio garaiotan, gutxik lortzen dute halakorik. Amaia Lekunberri
* * * * * * * * * *
Pieces of a Woman
Kornél Mundruczó
Kanada, 2020 / 126 minutu
Erditze gogorrean haurra galdu duen emakume baten istorioa kontatzen du filmak. Lehen ordu erdi deseroso eta hipnotikoaren ostean hasten da dena aldatzen: bikote harremanaren gorabeherak, emaginaren aurkako prozesu judiziala eta ulertzen zaila den dolu prozesua gurutzatzen direnean. Eneritz Arzallus Alustiza
* * * * * * * * * *
Les hirondelles de Kaboul
Zabou Breitman, Eléa Gobbé-Mévellec
Frantziako Estatua, 2019 / 80 minutu
1998ko uda. Enararik ez da ikusten jada Kabulen. Bele beltzak besterik ez dabiltza orain hegan, talibanek menpean duten hiriko etxeen gainean. Film hau ez balitz animazioazkoa, gogorra litzateke, jasanezina ia. Baina akuarelaz margotuak diruditen irudiek leundu egiten dute istorioak kontatzen dituen izugarrikeriak. Jon Torner Zabala
* * * * * * * * * *
Cachada
Marlén Viñayo
El Salvador, 2019 / 82 minutu
Magaly, Wendy, Magda, Chileno eta Ruth San Salvadorko kaleetako saltzaileak dira. Abentura berrian murgiltzera doaz Egly Larreynaga aktore eta zuzendariarekin batera: antzerki konpainia bat sortu eta beren bizitzak eszenaratu. Esperimentu gisa hasitakoa bizitza aldatzeko aukera bilakatuko da. Maitane Gartziandia
* * * * * * * * * *
Love, Death and Robots
Tim Miller
AEB, 2019 / 13 kapituluko 2 denboraldi
Helduentzako animazioa deitzen diote, marrazkiak mugimenduan jartzea umeen kontua balitz bezala. Azkar eta labur esanda, Black Mirror estiloko 15 minutuko 26 pilula solte, baina cyberpunk ukituarekin eta animazio estilo ugariak erabiliz, 2D klasikotik hasi eta egungo teknikarik fotorrealistenetaraino. Zientzia, fantasia, kritika soziala… eta robotak. Axier Lopez
* * * * * * * * * *
Kona fer í stríð
Benedikt Erlingsson
Islandia, Frantzia, Ukraina
2018 / 101 minutu
Halla, 50 urteko emakume diskretua, itxuraz bizi sinplea eta lasaia daramana. Baina ez: Islandian kokaturiko Rio Tinto multinazionala dauka jomugan, eta sabotajea bidetzat. Ama Lurraren defentsan, erradikalak izateko dei politiko eta poetikoa da Kona fer í stríð, frantsesez eta gaztelaniaz ikusgai. Jenofa Berhokoirigoin
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.
Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.