Antzinako hainbat sinesmenen arabera, bizitza eta heriotza hasiera zein bukaerarik gabeko zikloak dira, unibertsoaren mugimendu errepikakorren katebegiak, beste materia eta energia guztiekin interakzioan eta dependentzian.
Metaforak maitatuz gero, antzekoa erran daiteke autoritate finkatuen kontrako jazarpen herrikoiez. Matxinoa matxino denetik bataila etengabeetan dabil, tarte bero, epel, hotz, izozgarriak pairatuz.
Gazteenek dute maiz iniziatibaren su-ontzia astintzen, euren amorru eta ilusioekin sugeldoari baita txinpartei putz eginez. Euskal Herriko historia hurbilean, EAE-ANVko kideek, Ekin-ekoek, Enbatak, Ez dok Amairuk, Iparretarrak, ekologistek, antimilitaristek (zerrenda hau zure nahiagotasunen arabera osatu) aurreko belaunaldiek utzi enborrak txikitu eta plazan erre zituzten, mundua ber kiskali nahian. Zergatik ez orain ere?
Azken hamarkadetan, militante askok jarduera armatu gogorra bermatu izan dute, gidaritza baketsu eta eskakizun pragmatikoagoei muzin eginez. Garai hau bukatutzat eman da. Garaipen ala porrot baten zantzua den bakoitzak neurtuko du, estrategia egokitu baten diseinutzat balioko duen, datozen urteetako euskarri emankorra izateko aukerarik duen.
Bitartean, gazte batzuk ostikoka dabiltza bazterrak goritzen, normalizazioak asaldaturik eta ezker muturreko ideologien galerak etsiturik. Senide zaharragoen zoria ez zaie egoki, eta ez dute, errepresioaren eraginez eta ekintza mota batzuen anputazioaren ondorioz, bi aulkiren artean gelditu nahi. Herri unibertsitateei, gaztetxeei eta etxe okupatuei, edozein asteburuko edozein herriko topaketei hurbiletik segitzen dionak sumatuko du azken bolada honetan ernaltzeak gertatzen ari direla.
Joera zaharberrituak pixkanaka itzultzen ari dira, erradikaltasun premian. Badira, dialektika marxista lehorren bidez, langile klasea eta subjektu iraultzailea zehazki izendatu nahi dituztenak, bake faltsuari eta burgesiari gerla gorria deklaratzeko irrikaz. Badira, eraikuntzak eta erresistentziak loturik joan behar dutela sinetsirik, kapitalismotik ateratzeko bizibide autonomoak eskuratu nahi dituztenak. Badira, izpi libertarioetan gorpuzturik, autogestioa praktikan jartzen dutenak. Badira, alderri urrunetara ihes eginik, miniaturazko autarkiak muntatu nahi dituztenak. Badira... Denak elkar konektaturik daude eta hitza askatzen ari zaie, mugimendu iraultzaileen ohiko eztabaidak euren errealitatetara ekarriz: moldaketa ala haustura, boterea ala kontra-boterea, abangoardia ala asanblada, euskalduna ala munduko biztanle zapaldua, bakoitzaren zilborra ala iraulketa unibertsala... Izan sobietak, Pariseko komuna, Kurdistan, preso politikoak, Errekaleor, ZAD (zerrenda hau ere zuk osa) erreferentzia asko daude, herri borrokalari baten oinordekotza, baita aurrera jo eta ahalduntzeko gogo azkarrak ere.
Dardara horietatik gertu, betiko herrigintza ere hor dabil, galdera existentzialetan murgilduta, tresna baliotsuak fabrikatu nahian. Feminismoak patriarkatuaren eta kapitalismoaren kontrako konfrontazio dei bortitzak zilegitu ditu berriro, eta zeharkako dinamikak, elkar zaintza, aniztasuna eta esfortzu luzeak arrakasta ukaiteko ezinbesteko gakoak direla ulertarazi digu.
Bitartean, gazte batzuk ostikoka dabiltza bazterrak goritzen, normalizazioak asaldaturik eta ezker muturreko ideologien galerak etsiturik
Ezker independentista ofizialean ere (nolabait deitzearren), 70eko hamarkadako herri mobilizazio erraldoi hura hondarretan dagoela eta aro berria piztu behar dela gero eta argiago dute. Ipar Euskal Herriko bidea aipatzen da usu. Halere, gero eta gehiago entzuten da aliantza politikoen jokoak delegatzea, engaiamendu minimalista eta konformismoa elika ditzakeela. Desobedientzia zibilak, alde bakarreko masa aktibazioak ez dituzte momentuz kaleak inarrosi.
Elementu eta korronte guztiak ez ditut aipatu, asko baitira. Baina nira ustez, gaur egungo euskal herrigintzak hodeiertzean bulebar zabala daukala ezin uka daiteke. Kopuruz, esperientziaz, azpiegituraz blai gaude; azalpen borobilduz, motibazio efektuz, indartze gosez. Nork piztuko du orduan metxa lodiena?
Nork baino, nola litzateke galdera. Nola aritu elkarrekin, nola baztertu gure arteko dikotomiak? Gestazio luzea eman beharko diogu kontuari, kokapen eta perspektiba orokorrak marraztuz, ez baita erreza denen batzea: bakezalea eta kale borrokalaria, estatuaren aldekoa eta kontrakoa, agro-ekologista porrokatua eta kooperatiba baten bezeroa, alokairua ordaintzen duena eta ez duena... Nola ekin denok garden, eroso koordinatzeko, nola burutu pausoak tentuz? Iragana eta geroa linealki ikusaraziz gero, lehian erortzea da arriskua, bakoitzaren grabitate zentroa osotasun dekretatuz, borrokaldiak ardatz hertsietan itoz.
Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu guztioi. Aman Komunak sarearekin, xumeki, ildo batzuk jorratzeko xedez ari gara horretan, bakarrak ez garela eta gurea oraindik hasieraren hasiera baizik ez dela argi edukiz. Aurreiritzirik eta bazterketarik gabe, elkartasunak oldartzearen errotari sakada ona emanen diola opatuz. Animoak goraturik, Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro.
Emakumeak, pentsiodunak, katalanak... frontean daude
Bitartean, gazte batzuk ostikoka dabiltza bazterrak goritzen, normalizazioak asaldaturik eta ezker muturreko ideologien galerak etsiturik.
Zu zer zara, langile klasekoa? Prekarioa? Klase ertainekoa? Ertain-baxukoa agian? Gure baliabide ekonomikoak mailakatzeko erabiltzen diren kontzeptu horiek hedabide nagusietan agertzen dira oraindik tarteka, baina azken boladan sailkapen horien gainetik beste fenomeno batzuk... [+]
Agintariek herritarrei “etorkizunaren” izenean hitz emandako Abiadura Handiko Trenbide sarearen hiru laurden amaitu gabe dago, lehen proiektuak hasi eta ia hiru hamarkada ondoren. Oraindik urteak beharko dituzte zati gehienak amaitzeko eta batzuk seguruenik ez dira... [+]
Diru-ekarpenez, funtsez eta sosez harago, beste oinarrizko osagai batzuk ere behar dira sartu zorroan, greba baten bidaia luzerako prestatzeko.
Eman dezagun zigor sistema ez zaigula baliagarria iruditzen, kartzelarik ez dugula nahi. Orduan, zein da alternatiba? Zer egingo dugu eraso matxista egin duen horrekin? Mugimendu feministek askoz gehiago landu dute erasoa jasan duenaren gaia, erasotzaileaz gutxiago gogoetatu da... [+]
Apirilaren 14an egin zen Bartzelonan lehen Ekonomia Errepublikarreko Laborategia, Altxa Dezagun Errepublika prozesuaren baitan. La Lleialtat Santsenca kooperatiba obrero zaharrean, ehundik gora aktibista elkartu ziren, errepublika gauzatzeko 155 neurri ekonomiko proposatzeko.
Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar... [+]
Frankismoaren ondoren, auzo elkarteen eskutik, jai herrikoiek eztanda egin zuten Euskal Herrian. Hortik garatu da txosna gunea oinarri duen eredua, herri mugimendu eta ezker abertzaleko antolakundeek sustatuta. 40 urtetan asko aldatu da egoera politiko eta soziala, baina hein... [+]
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia da (Donostia, 1979). Kanboko ekitaldiaren biharamunean elkarrizketatu genuen, Donostiako Haizearen Orrazian Ezker Abertzaleko zuzendaritzako dozenaka kide ohik ETAren amaierari sostengua agertu ondoren. Sortuk du orain Ezker... [+]
Izan duen gorakadak hauspotuta, asko idatzi da bazterrotan turismo masiboaz eta haren ondorioez. Asko egin eta idatziko da oraindik; baina komeni da, jasaten den horretan fokoa jartzeaz gain, eragiten den horretan ere jartzea. Noiz gara gu eta gure bizilagunak inguru bat... [+]
Gure herriaren historia eta memoria beste ikuspegi batetik landu eta garatu asmoz, itsasora begira jarri gara azken urteotan euskaldunok, historiografia handietatik haratago, bestelako iragan baten trazuak arakatuz. Berreskuratzen ari garen memoria honetan ordea, kontakizun... [+]
Genevan irakurri zuten ETAren amaiera iragartzen duen agiria, erakunde armatuaren ia 60 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Kanbon berriz, euskal gatazkaren konponbide osorantz pausoak emateko deia egin zuten nazioarteko eragileek. Aro bat bukatu da behin betiko eta beste bat... [+]
Txema Montero (Bilbo, 1954). HBko europarlamentari ohia, ETAko presoen abokatu lanetan aritutakoa, HBtik kanporatua, Sabino Arana Fundazioko kide urte luzez eta analista zorrotza, besteak beste.
Azken hamarkada honetan, proportzioan, Euskal Herriko jendartea zahartu dena baino askoz ere gehiago zahartu da ezker abertzalearen oinarri soziala. Ile urdina nagusitzen ari da antolatzen dituen ekitaldi eta mobilizazioetan. Hamarkadetan, beste espazio politikoak baino... [+]