Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar bestela izan dadin.
ETAk amaiera 1979ko maiatzaren 3an iragarri izan balu, Gernikako Estatutua erreferendumez onartzeko bezperan, bere amaiera oso bestelakoa litzatekeen, bestelako errelatoarekin sartuko zatekeen historian: erakunde gerrilari historiko gisa, 36ko Gerraren ostean frankismoari aurre egin eta Euskal Herriaren nazio eskubidea berpiztu zuen erakunde gisa, heroi izatetik gertu leudeke etakideak… Tira, batek daki, baina oso posible litzateke antzeko zerbait izatea. Plazetan herriak bolo-bolo abesten zuen “Voló, voló, Carrero voló” hura ez zen txantxetakoa.
1989an desagertu izan balitz, Aljerreko negoziazioaren bueltan, oraindik izango zuen halako kutsuren bat, eta bere preso eta iheslariak kalean leudeke aspaldi, negoziazio politiko haren magalean lortutako akordioei esker. 1999an Lizarra-Garaziko akordioaren ardatzean itxi izan balu atea, nazio akordiorako gaitasuna nabarmenduko litzaioke agian, eskuzabaltasuna; eta 2006ko Loiolako bileren karietara gelditu izan balitz, azken trena hartzeko ETAk egindako jokaldi egokiaz arituko ginatekeen asperen eginez. Baina herritik sortutako hura, abangoardismoaren bidezidorretan galdu zen eta herriarekin erabat deskonektatu zuen.
Saio hauetan eta beste askotan, inoiz hitz egingo ez zuen terroristekin jardun zuen Espainiako Estatuak, garaian garaiko alderdiaren bidez, izan UCD, PSOE edo PP, beti arazo politikoak mahaiaren gainean. José María Aznarren “Movimiento Vasco de Liberación” hark bere leku propioa irabazi du historian. Baina ez, aldebiko bide horiek guztiak galdu zituen erakunde armatuak eta orain aldebakarrekoari heldu behar izan dio, bere helburu historiko guztiak gauzatu barik. Eta sikiera, aitortu beharko zaio horretarako gaitasuna izan duela, beti izan baitaiteke okerrago, horren adibide ugari dago munduan.
Orain ordea, kontakizunaren borroka areagotu egingo da: terrorista hutsak? Terrorista onak? Borrokalari erratuak? Heroiak? Irabazleak idazten ei du historia eta Espainiako Estatuak asko irabazi du, baina ez PPk nahiko lukeen adina, besteak beste, Euskal Herrian bere kontakizuna hutsaren hurrengoa delako. Bere errepresioa ez, ordea, eta horrek asko baldintzatzen du, batez ere EAJ moduko aliatuak baditu, politikaren etika txanpon truke bihurtzen inoiz baino trebeago agertzen dena, izan 155. artikuluarekin edo intentsitate apaleko bake prozesu honekin.
ETA nazio eskubideen zapalkuntzari erantzuteko sortu zen 1959an eta eskubide horiei irtenbidea eman nahi izan die borroka armatuaren bidez. Ez du lortu, baina horrek ez du esan nahi horretan eraginik izan ez duenik; gaur egunetik begiratuta oraindik goiz da esateko zein eragin izan duen egungo egoera politikoan. Denbora gehiago beharko da hori zehazteko, eta seguruenik, historia nork idatzi, erantzuna ere halakoa izango da.
ETAk ez ditu bere helburu historikoak lortu, baina arazo politiko baten ondorioz jaio zen, eta euskal gizarteak Estatu espainiar eta frantziarrarekin dituen arazo politikoak hor jarraitzen du. Euskal Herrian bizi izan dugun gatazka armatuaren azken kapitulu honetan argi agertu izan da nazio arazoa, eta bestelako intentsitatez lehenago 1936an edo karlistadetan. Etorkizunean, halakorik berriz gerta ez dadin baldintzak sortzean datza aurrera begirako erronka garrantzitsuena, eta hori, ezinbestean, euskal herritarren akordio politikoan oinarritu behar da. Ondoren etorriko da Espainiako eta Frantziako estatuekiko akordioa, beti ere euskal herritarren borondate demokratikoa oinarri.
Aldebiko bide horiek
guztiak galdu zituen erakunde armatuak
eta orain aldebakarrekoari heldu behar izan dio,
bere helburu historiko guztiak gauzatu barik
Jakina, hobeto halakorik inoiz gertatu ez balitz, eta frankismorik ere ez eta… baina gertatu egin dira, eta 60 urteko ETAren urrats bakoitza bere testuinguru historikoan kokatu eta aztertu beharko da. Biolentzia eta bortxa ez dira hobeak hauek praktikatzen dituztenak jende gehiagok edo gutxiagok sostengatzen badituzte; legezkoak diren edo legez kanpokoak –gerra eta terrorismoaren definizioa hor nonbait da–; hobe pertsona biolentziara inoiz helduko ez balitz, izan biolentzia demokratikoki legitimoa edo ez.
Baina, airea nola, biolentzia ere gure artean da. Oraindik izango da biolentziaz hitz egiteko aukera gehiago, batez ere horretarako baldintza egokiagoak direnean, baina pertsona eta herrien emantzipazioaren bidean biolentzia zapaltzaile eta biolentzia askatzailearen existentzia haizea eta urarena bezalakoak dira. Bestelakoa da hor non kokatzen duen bakoitzak ETAren jarduera, baina mundua gaur egun dagoen bezala ikusita, estatuek erabiltzen dituzten era guztietako indarkeriak ikusita, aldebakarreko biolentziaren gaineko ikasgai moralak lekuz kanpo daude. Kasu honetan, are lekuz kanpokoagoa da biolentziarekiko autokritikak ezker abertzaleari bakarrik eskatzen bazaizkio.
Analisi, autokritika eta hausnarketarako bestelako garaia irekitzen da orain, eta hiruetatik ugari egin beharko da, baina bada bestelako lehentasunik, eta horien artean garrantzitsuena oraindik sufritzen duen jendeaz arduratzea da: preso eta iheslariez, haien senideez, eta kolore guztietako biktimez. Izan dezagun mesfidantzarik handiena pertsonak oinarrian jartzen ez dituzten prozesu politikoez; orain oinarri-oinarrizkoa beharko luke politikaren lehen planora ekartzea kolektibo horiekiko ardura, izan Estatuarekiko negoziazioan, izan mobilizazioetan, izan era guztietako akordio politikoetan.
Horrez gain, amaitu da Arazoa, beraz betoz arazoak, neoliberalismoaren bultzada gupidagabearen ondorioz, Europako gainerako herriekin homologatzen gaituzten herrien eta herritarren arazoak.
Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.
Zer esan dezakegu, Euskal Herriaren aurka Espainiak eta Frantziak darabilten konfrontazioari buruzko kontraesan nagusirik planteatzen ez dutenez? Zergatik, garrantzi handiko aukera mediatiko horren aurrean, ez da planteatzen Euskal Herriaren nazio eta gizarte arazoa? Zergatik ez... [+]
Iktus baten ondorioz hainbat egunez ospitalean egon ondoren, ostiral eguerdian hil da Perez Rubalcaba. PSOEko idazkari nagusi ohia eta besteak beste Espainiako Barne ministro izandakoa, haren eragina nabaria izan zen ETAren azken garaian Espainiako Estatuaren estrategia... [+]
David Pla eta Iratxe Sorzabal epaituko dituzte Parisen otsailaren 4an eta 5ean. 2015eko irailean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Baigorrin.
Euskal Herriaren nazio eta gizarte askapenaren aldeko jarrerak albo batean utzi zituztenetik ia hamar urte iragan badira ere, Sortuko egiturek (ez pertsonek) harriturik uzten gaituzte oraindik ere.
Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]
Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era... [+]
ETAren ondoko garaia aztertzeko mahai-ingurua osatu dugu ARGIAko Larrun aldizkarian. "ETAren muina eta mina: 60 urteko historia konplexua". Jose Felix Azurmendi, Koro Garmendia eta Joxemari Olarra izan ditugu solaskide, hurrenez hurren. ETAren ondoko garaia nolakoa... [+]
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia da (Donostia, 1979). Kanboko ekitaldiaren biharamunean elkarrizketatu genuen, Donostiako Haizearen Orrazian Ezker Abertzaleko zuzendaritzako dozenaka kide ohik ETAren amaierari sostengua agertu ondoren. Sortuk du orain Ezker... [+]
Txema Montero (Bilbo, 1954). HBko europarlamentari ohia, ETAko presoen abokatu lanetan aritutakoa, HBtik kanporatua, Sabino Arana Fundazioko kide urte luzez eta analista zorrotza, besteak beste.
Genevan irakurri zuten ETAren amaiera iragartzen duen agiria, erakunde armatuaren ia 60 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Kanbon berriz, euskal gatazkaren konponbide osorantz pausoak emateko deia egin zuten nazioarteko eragileek. Aro bat bukatu da behin betiko eta beste bat... [+]
Aurtengo maiatzaren 3an argitaratu zuen ETAk bere azken komunikatua. 60 urteko existentziaren azken hitzak izan ziren. Francisco Franco jenerala 1936ko Gerra Zibiletik garaile jalgi eta handik hogei urtera jaio zen euskal erakunde armatua. Bere sorrera garaia urrun geratu zaigu,... [+]
Kanboko ekitaldia eta gero, hamaika eragilek eta pertsonek iritzia eman nahi izan dute. Bistan da. Ikuspegi eta begirada ezberdinak aztertzea aberasgarria da. Hori dela eta, orain, hasierako asteetako olatuak pasatutakoan, beste bat ere plazaratzea ekarpen interesgarria izan... [+]
“Euskal Herria dugu irabazteko” leloa eta ikurrina dituzten pankartak paratu dituzte Gasteizko Santa Maria katedralean eta San Vicente elizako kanpandorrean eta Bilboko Begoñako igogailuan. Ondoko irudiak eta sinatu gabeko irakurketa helarazi dizkiote ARGIAri.