Katalunia, prozesu soberanista eta ‘prozesismoa’ren artean

  • Kataluniako agenda politikoak elkarri tinko lotutako bi une goren izango ditu 2017an. Batetik, Generalitatearen aurrekontuen eztabaida eta onarpena –edo onarpen eza–, zeinaren tramitea otsailean amaituko den. Bestetik, katalan instituzioek bultzatutako independentziari buruzko erreferendum deialdia, Junts pel Sí eta CUPen akordioaren arabera datorren irailean egingo litzatekeena.


2017ko otsailaren 22an - 13:47
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaur gaurkoz, hala ere, ez dago garbi erreferenduma egingo denik. Eta ez Espainiako Estatuak jar ditzakeen oztopoengatik –jarriko dituela–, Junts pel Sík berau deitzeko Generalitateko aurrekontuen onarpena CUPi baldintza gisa jarri diolako baino. Kataluniako Gobernuak 2015eko aurrekontuak luzatu behar izan ditu 2016rako CUPek sostengurik eman ez ziolako; honen ondorioz, Carles Puigdemont Generalitateko lehendakariak konfiantza mozio bat deitu zuen. Honek tentsio handia ekarri zuen prozesu burujabea aurrera daramaten aktoreen artean. Azkenean CUPek sostengua eman zion lehendakariari, baina aurrekontuen negoziazioak airean darrai.

Convergènciaren eta ERCren ustez, aurrekontuen onarpena ezinbestekoa da une honetan gobernuaren egonkortasuna bermatzeko. Baina Junts pel Sík Legebiltzarreko 135 parlamentarietatik 60 bakarrik ditu, eta CUPen menpe da. Oriol Junqueras errepublikarrak zuzentzen duen Ekonomia Sailak aurkeztutako aurrekontuak ez dira kapitalismoaren aurkako indarraren gustukoak, zeinak errenta oparoenen gaineko presio fiskal handiagoa nahiko lukeen. 2017ko lehen hilabeteetan negoziazioetan akordiorik lortzen ez bada, seguruenik Katalunia berriz izango da hauteskunde aurreratuen atarian. CUPek aurrekontuak onartzen ez baditu Puigdemontek eta Junts Pel Sík nekez onartuko dute erreferendum bat egitea.    

Erreferenduma eta desobedientziaren erronka

Aurrekontuak onartzen badira, Generalitateak kudeaketa gaitzeko erronka izango du esku artean: aldebakartasunez bultzatutako erreferenduma gauzatzea, Espainiako Estatua aurka izanda. Azaroaren 9ko itzala deialdiaren gainean da: 2014an, independentziari buruzko kontsulta izan behar zuena, prozesu parte-hartzaile sinbolikoa izaten amaitu zuen Konstituzio Auzitegiak debekatu ondoren; Artur Masen erabakia izan zen hura, horrek ERCren eta CUPen haserrea piztu zuen, baina azkenean A-9 ‘apaldu’ hari sostengua eman zioten.

Argazkia: ANC

Une honetan desberdina izan beharko luke: Junts pel Sík eta CUPek Konstituzio Auzitegiaren ebazpenak ez onartzeko prestutasuna agertu zuten 2015eko azaroaren 9an legebiltzarrean onartutako adierazpenean. Eta, bistan da, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utziko du Kataluniatik deitutako edozelako erreferendum.

Horrexegatik desobedientziaren gaia ere giltzarrietakoa izango da 2017an. Gaiaren bueltan diren aktoreen artean ez dago kontu honi heltzeko estrategia bateraturik. Aurrez aurre jarri eta CUPek tinko egin nahi dio aurre auzitegi espainiarretatik datorren edozelako erasori; Junts Pel Sík, aldiz, ikuspegi gradualistagoa du. Dagoeneko, gai honek hainbatetan ekarri du bi indarren arteko talka 2016an. Junts Pel Sík helegiteak jarri ditu Konstituzio Auzitegiaren inpugnazioen aurka eta CUP kritiko agertu da jarrera honekin. Ezkerreko independentismoaren indarraren aburuz, desobedientzia beharrezkoa izango da norbaitek “prozesismoa” deitu duenarekin amaitzeko, hau da, Estatuarekin apurtzeko Junts Pel Síren eta bereziki Convergència-ren munduak duten politika ezarekin amaitzeko.

Alderdi Demokrataren eta CUPen barne borborra

Soberanismoaren espazio politikoa borborka ari da, bereziki lehengo Convergènciaren oinordeko den Kataluniako Alderdi Demokrata. Artur Masen ondoan emandako urratsak eta Carles Puigdemont lehendakaritzara iritsi izanak sakoneko dardara ekarri dute alderdira, jadanik ustezko ustelkeria kontuez zipriztindua zegoena. 2017an Palau kasua epaituko da eta, %3ko Aferaren eta Pujol Auziaren ikerketek ere aurrera jarraituko dute.

Masek ordezkatzen duen Convergènciak –“negozioen sektorea” ei den horri eta kudeaketa ekonomiko liberalenari lotua– oraindik ez du onartu bere buruzagi izandakoak lehendakaritzari uko egin izana eta prozesuaren agenda baldintzatzen jarraitu nahi du.  Puigdemontek, bestalde, ez du alderdiaren kontrola, baina bai lidergo instituzionala eta ez du bigarren mailako aktore izan nahi. Egungo presidenteak ez du Masek moduko jarrera agintezalerik, eta beste indar independentistekiko akordioa bilatzeko joera handiagoa du, baita CUPekin ere.

CUPen barruan ere eztabaida handia da independentzia erdiesteko Junts pel Sírekin akordioa mantentzearen aldeko indarrak eta egungo partida apurtuko luketenen artean. Lehenek prozesua amaitzeko gobernua sostengatzen jarraituko lukete, honek esparru sozialean hainbat kontutan amore ematea ekar balezake ere, adibidez aurrekontuetan; bigarrenak apurketaren alde leudeke, honek independentzia prozesuari begira egon den jarduera batasunaren amaiera ekarriko balu ere. Bi posizioak tentsioan egon ziren Masen inbestiduraren eztabaidan eta egoera hori errepikatu liteke 2017an.

Ada Colau eta Xavier Domènech.En Comú Podem-n aurkezpenean.
En Comú-koen espazioa eta Ada Colau

Kataluniako politikaren 2017ko beste osagai esanguratsuetako bat En Comú-koek eratuko duten subjektu politiko berria izango da. Barcelona en Comú eta Ada Colauk, eta En Comú Podem-ek 2016ko Espainiako hauteskundeetan izandako arrakastaren ondoren, En Comú-koek esparru honetan dagoen sigla eta proiektu saltsa-maltsa ordenatu beharrean dira.

Mundu honetan bi aktore desberdin bereizi behar dira: lehenik, Barcelona en Comú-ko bultzatzaileak, Ada Colauren inguruan egituratzen dena; bigarrenik, PSUC historikoaren oinordeko den ICV-EUiAren espazioa; eta hirugarrenik, Podemoseko espazioa, Katalunian Parlament-eko diputatu Albano Dantek gidatzen duena. Espazio politiko hau guzti hau nola eratzen den eta zer jarrera hartzen duen erreferendumaren eta independentziaren gaian guztiz erabakigarria izan daiteke Kataluniaren etorkizun politikorako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2017
Begira al dezakegu etorkizunera itxaropenez?

Joseba Azkarragak uste du badirela arrazoiak 2017a konponbidearen urtea izango dela pentsatzeko. Besteak beste, gehiengo berriak ikusten ditu Gasteizen, Iruñean eta Madrilgo legebiltzarretan eta hori baliatu behar dela dio.


Ildo politikoa bideratu presoak noraezean utzita

Egilea preso ohia da eta Langraitz bidea jorratu duten presoen taldekoa. Euskal preso politikoak espetxetik ateratzeko, lehenik ETA desagertu beharra ezinbesteko ikusten du. Urteroko manifestazio sinbolikoak “erritualak bihurtu direla” uste du.


Alderdi politikoak
EAJ-PSE: egonkortasuna ardatz, ezer alda ez dadin

EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzarako lotutako koalizio gobernuak azken legealdiko doinu lasaiarekin jantzi du datorrena ere. Aurrekoaren jarraikortasuna izango da nagusi. Ekonomia eta enplegua ardatz, EAJk azken urteetan saldu duen egonkortasuna indartzen saiatuko da bikote... [+]


2017-03-09 | Andeka Larrea
Titaniozko burbuila. Guggenheim Bilbao: 20 urte

Museoaren irekiera ikusgarritik hogei urte pasa direnean, planeta-estaldura mediatiko eta guzti, denborak ematen digun distantzia kritikoari esker bere kultura eginkizun eta esanahiaz hausnartzeko aukera paregabea irekitzen zaigu.


Aldaketak babes sistema sozialean

EAEn, aldaketa fase bete-betean da gizarte babes eredua.


Asanblada eta kanpalekua. Politika, bestelako munduak sortzeko

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]


Transexualitatea
Legearen mugetatik askatu nahian

Ari dira bazterrak mugitzen. Chrysallis Euskal Herria elkartea sortuta, ume transexualak lehen lerrora ekarri dituzte. 2016an ikastetxeetarako material didaktikoa prestatu dute. Nafarroako prozedurek transexuala patologizatzen segitzen dute, baina bestalde, haur transexualak... [+]


2017-03-03 | Esti Redondo
Elikadura: joerak arau bihurtzeko beharra

Elikagaien komertzializazio bide laburrak eta janari osasungarria joera bihurtu omen dira, baina baserritarrek zer diote horren inguruan?


Nork egin behar ditu euskararen politika publikoak?

Euskararen normalizazio prozesua ez da beti krisian egongo. Bukatzeko bidean doa, adibidez, Egian, Agurainen, Lasarte-Orian, Hernanin eta Astigarragan. Norabidea markatzen ari diren herri-bideetako seinaleak dira. Autopistetako peajeek ilarak sortzen dituzte oraindik, ordea. Nor... [+]


Ur nahasiak ikasgeletan

Hezkuntza arloan, Hego Euskal Herrian LOMCE legeak markatu du azken urteetako dinamika eta epe laburrean behintzat hala izaten jarraituko du. Hala, ikasturte honetan ere, Jaurlaritzaren Heziberri planak eta bestelako adabakiek puntu batzuen eragina arindu arren, Madrilen... [+]


Arcelorrek labea itzali eta sua piztu du

Euskal Herrian altzairua ekonomiaren motorretako bat izan da Trianoko mineralarekin egindako totxoak esportatzen zituzten garaitik. Egun, altzairugintzaren pisua ez da hainbestekoa, baina bai sinbolikoa. Arcelor Mittalek Zumarragan eta Sestaon dituen lantegien itxierak azken... [+]


TTIP, CETA... 2017: Merkataritza Askeko Akordioak geldiarazteko urte erabakigarria

Merkataritza eta inbertsio itun handiek, uneon, gero eta garrantzi handiagoa dute debate politiko eta sozialean. Baina makro-hitzarmen horiek izozmendi eskerga baten tontorra baino ez dira.


2017-02-24 | Ane Irazabal
Ongi etorri harresiz jositako Europara

Errefuxiatuen aferak Bruselako agintarien benetako aurpegia estalgabetu du. Europako eskuina eta sozialdemokrazia hurbildu egin dira mugimendu ultranazionalisten diskurtsoetara. Inkesten presioa garondoan sentitu dute eta bozak ez galtzeko politika berrantolatzeari ekin diote... [+]


2017-02-23 | Mikel Asurmendi
Euskal instituzioa sortu da!

“Sortuko ahal da!”. Iparraldeko Herri Elkargoaren karietara iragarritako desioa izan zen iaz: urteko joan-jinean, solastoki eta gune politikoetan bermatutako egitasmoa abian da dagoeneko. Ez haatik, tirabira eta gorabeherarik gabe. V. Errepublikako lehenbiziko euskal... [+]


Donostia 2016: amaitu da festa

Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.


Eguneraketa berriak daude