“Sortuko ahal da!”. Iparraldeko Herri Elkargoaren karietara iragarritako desioa izan zen iaz: urteko joan-jinean, solastoki eta gune politikoetan bermatutako egitasmoa abian da dagoeneko. Ez haatik, tirabira eta gorabeherarik gabe. V. Errepublikako lehenbiziko euskal instituzioak aurkari tematsuak ditu eta.
Frantziako Estatuaren egungo egitura politikoa Frantziako Iraultzaren ondokoa da. Bi mende luze joan dira harrezkero. Estatuak ezaugarri zentralista eta jakobinoak biltzen ditu, besteak beste. Jakobinismoa estatuaren ideia zentralistaren ideologia politikoa da. Errepublikazalea. Alta, herri bakarra eta absolutua frantziarra da.
Frantziako Errepublikaren baloreak –askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna– estatuaren laikotasunean urtzen dira. Errepublikazaletasuna joera tranbertsala da, eskuineko, zentroko eta ezkerreko alderdi politiko guztiak zeharkatzen ditu, baita eskuin muturreko nola ezker muturreko joerak ere.
Ezaugarri horiek guztiek estatu zentralistaren izaera bermatu dute. Parisko Nazio Biltzarrean ebazten dira herritarren funtsezko zeregin politikoak. Eskualdeak eta Departamenduak ere izan dira gaur arte, Hexagonoaren antolaketa politikoaren zutabeak. Izan dira, izan ere, Errepublikaren Lurralde Antolaketa Berria abiatu baitzen 2015. urteko abuztuaren 7an, NOTRe legearen bidez.
Ondo bidean, erreforma honen harian, departamenduak eta hauen kontseilu nagusiak desagertuko dira. Eskualdeak (erregioak ere deituak) kopuruan gutxitu dira. 22 eskualde izatetik 13 izatera pasa ziren 2016ko urtarrilean. Departamenduen desagertzeak berriz, bestelako erakunde bat ahalbidetu lezake. Aukera horretan sartzen dira, tokian tokiko kolektibitateak edo elkargoak. Horien artean dago NOTRe legeak Herri Elkargoa eratzeko ematen duen aukera. Herrigune Elkargoa eta Herri aglomerazioa dira ere instituzio horren izen aldaerak
2016ko urtarrilera arte izandako lurraldeen eta erakundeen antolaketa 1964koa zen. Egungo NOTRe legea, deszentralizazioaren legea, François Mitterrand presidentea-ren garaian hasi zen lantzen, 1982. urtean. Anartean, batzuen aburuz, egungo errefor-mak Estatuaren deszentralizazio politikoa ekarri behar luke, beste batzuek berriz, Estatua are zentralizatuagoa izanen dela diote.
Euskal Herrira etorriz, Euskal Departamendua abertzaleen eskaera historikoa izan zen urte luzez, Enbata mugimendu politikoaren sorreraz geroztik bereziki. Mitterrand presidente sozialistak berak zapuztu zuen abertzaleen nahia. Berau hitzeman ondoren, garaiko gobernu sozialistak (PS) uko egin baitzion. Bi hamarkada iragan behar izan ziren, alderdi abertzaleen aldarrikapena beste gisa batez bideratu ahal izateko. Batera plataforma 2002. urtean sortu zen, 110 elkarte eta sindikaturen sostenguz. Abertzaleen aldarrikapena abertzaletasunaren parametroetatik landa zabaldu zen gisa horretara. Oinarrizko lau eskakizun egin zituen: Euskal Departamendua, Euskararen koofizialtasuna, Laborantza Ganbera eta Euskal Unibertsitatea. Laborantza Ganberaren eraketa da orainokoan lortu den aldarrikapen bakarra, 2005ean.
Parisko Gobernuarekin izandako bilerak tarteko, Baterak proposatu Lurralde Kolektibitatea eratu ahal izateko aukera zapuztu zen. Ahalegin horietan guztietan, Iparraldeko alderdi, sindikatu eta joera politiko guztietako kideak aritu dira. Fronte Nazionala alderdiko kideak kenduta, gainerako alderdi guztietako ordezkariren batek sostengatu du egitasmoa
Hexagonoko deszentralizazioa delakoaren zurrumurrua zabaldu arren, Euskal Departamenduaren aldarrikapena indarra galduz joan zen. Bidez bide, Departamenduaren ordez Lurralde Elkargoaren egitasmoa garatu zen. Baterak Lurralde Kolektibitatearen aldeko kontsulta egitea ere proposatu zuen. Plataformak 30.000 bizilagunen izenpedurak jaso zituen herri galdeketa egiteko. Alabaina, aldian aldiko Frantziako Gobernuak uko egin zion instituzioaren eskaerari. Batera-rekin ba-tera, Euskal Konfederazioa (Euskararen koofizialtasunaren bultzatzaile aitzindaria) izan da eragile funtsezkoa Ipar Euskal Herriak behar duen instituzioa lortzeko.
Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua dira, Pays izendapenaren bidez, 1994. urteaz geroztik Iparraldeari erakundetze moduko bat eman diotenak. 2010ean, ordea, Nicolas Sarkozy presidenteak Frantziako Lurraldearen erreforma areago bultzatu zuen eta Pays izendapena amaitu zen. Parisko Gobernuarekin izandako bilerak tarteko, Baterak proposatu Lurralde Kolektibitatea –jendartearen gehiengoak urtetan bultzatu zuen ekimena– eratu ahal izateko aukera zapuztu zen. Ahalegin horietan guztietan, Iparraldeko alderdi, sindikatu eta joera politiko guztietako kideak aritu dira. Fronte Nazionala alderdiko kideak kenduta, gainerako alderdi guztietako ordezkariren batek sostengatu du egitasmoa. Beraz, herri aldarrikapenak joera politiko (ia) guztiak zeharkatzen ditu. 2015eko urtarrilaren 9an, Lurralde Elkargoaren asmoari uko egin gabe, Baterak Herri Elkargoa egituratzeko urratsak onartu zituen lehen urrats moduan.
50 urte luze joan dira Euskal Departamendua aldarrikatu zenetik. Garaiaz garai, aldarrikapena bideratzeko era aldatuz joan da, eta Estatuaren egituran bere kokapena izateko aukera ere asko landu da. Lurralde Elkargoaren ideia, Herri Elkargoa xede izatera pasa da. Errepublikaren markoaren baitan kokatua dagoenez Herri Elkargoa gauzatu daiteke. Inolako iraultzarik eragin gabe, erreformaren ildo naturalean. Alta bada, gaur gaurkoz, jakobinismoaren ideia indarrean dago. Ipar Euskal Herriko hautetsi andana batek hiru helegite administratibo aurkeztu ditu auzitegietan. Euskal Kosta Aturri Hiriguneko ordezkari Claude Olive, Michel Veunac, Guy Lafite, Emmanuel Alzuri, Jean-Pierre Laflaquière eta Francis Gonzalez daude helegite horien atzean. Barnealdean ere badaude joera berekoak: Eric Narbais-Jaureguy eta Jean-Jacques Loustaudaudine, Amikuzeko herri elkargoko kideak. Lukuzeko Barthelemy Aguerre eta Armendaritzeko Lucien Delgue auzapezak, besteak beste.
Hots, Estatuaren beraren ordezkarien erresistentziak baino herri hautetsi jakobinisten trabek galarazi dezakete Herri Elkargoaren eraketa. Izan ere, azkeneko ebazpenaren arabera, Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak Iparraldeko Elkargoaren Kontseilua 233 kidek osatuta abian dela berretsi zuen iazko urriaren 17an. Estatuaren erabakia lurralde kolektibitateen kode nagusiari atxikitzen zaio, aurreko prefeta Pierre-André Durandek garatutako prozeduraren barnean.
Joseba Azkarragak uste du badirela arrazoiak 2017a konponbidearen urtea izango dela pentsatzeko. Besteak beste, gehiengo berriak ikusten ditu Gasteizen, Iruñean eta Madrilgo legebiltzarretan eta hori baliatu behar dela dio.
Egilea preso ohia da eta Langraitz bidea jorratu duten presoen taldekoa. Euskal preso politikoak espetxetik ateratzeko, lehenik ETA desagertu beharra ezinbesteko ikusten du. Urteroko manifestazio sinbolikoak “erritualak bihurtu direla” uste du.
EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzarako lotutako koalizio gobernuak azken legealdiko doinu lasaiarekin jantzi du datorrena ere. Aurrekoaren jarraikortasuna izango da nagusi. Ekonomia eta enplegua ardatz, EAJk azken urteetan saldu duen egonkortasuna indartzen saiatuko da bikote... [+]
Museoaren irekiera ikusgarritik hogei urte pasa direnean, planeta-estaldura mediatiko eta guzti, denborak ematen digun distantzia kritikoari esker bere kultura eginkizun eta esanahiaz hausnartzeko aukera paregabea irekitzen zaigu.
EAEn, aldaketa fase bete-betean da gizarte babes eredua.
Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]
Ari dira bazterrak mugitzen. Chrysallis Euskal Herria elkartea sortuta, ume transexualak lehen lerrora ekarri dituzte. 2016an ikastetxeetarako material didaktikoa prestatu dute. Nafarroako prozedurek transexuala patologizatzen segitzen dute, baina bestalde, haur transexualak... [+]
Elikagaien komertzializazio bide laburrak eta janari osasungarria joera bihurtu omen dira, baina baserritarrek zer diote horren inguruan?
Euskararen normalizazio prozesua ez da beti krisian egongo. Bukatzeko bidean doa, adibidez, Egian, Agurainen, Lasarte-Orian, Hernanin eta Astigarragan. Norabidea markatzen ari diren herri-bideetako seinaleak dira. Autopistetako peajeek ilarak sortzen dituzte oraindik, ordea. Nor... [+]
Hezkuntza arloan, Hego Euskal Herrian LOMCE legeak markatu du azken urteetako dinamika eta epe laburrean behintzat hala izaten jarraituko du. Hala, ikasturte honetan ere, Jaurlaritzaren Heziberri planak eta bestelako adabakiek puntu batzuen eragina arindu arren, Madrilen... [+]
Euskal Herrian altzairua ekonomiaren motorretako bat izan da Trianoko mineralarekin egindako totxoak esportatzen zituzten garaitik. Egun, altzairugintzaren pisua ez da hainbestekoa, baina bai sinbolikoa. Arcelor Mittalek Zumarragan eta Sestaon dituen lantegien itxierak azken... [+]
Merkataritza eta inbertsio itun handiek, uneon, gero eta garrantzi handiagoa dute debate politiko eta sozialean. Baina makro-hitzarmen horiek izozmendi eskerga baten tontorra baino ez dira.
Errefuxiatuen aferak Bruselako agintarien benetako aurpegia estalgabetu du. Europako eskuina eta sozialdemokrazia hurbildu egin dira mugimendu ultranazionalisten diskurtsoetara. Inkesten presioa garondoan sentitu dute eta bozak ez galtzeko politika berrantolatzeari ekin diote... [+]
Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.
Kataluniako agenda politikoak elkarri tinko lotutako bi une goren izango ditu 2017an. Batetik, Generalitatearen aurrekontuen eztabaida eta onarpena –edo onarpen eza–, zeinaren tramitea otsailean amaituko den. Bestetik, katalan instituzioek bultzatutako... [+]