Begira al dezakegu etorkizunera itxaropenez?

  • Joseba Azkarragak uste du badirela arrazoiak 2017a konponbidearen urtea izango dela pentsatzeko. Besteak beste, gehiengo berriak ikusten ditu Gasteizen, Iruñean eta Madrilgo legebiltzarretan eta hori baliatu behar dela dio.

Euskal presoen aldeko manifestazioa Bilbon. (Arg.: Dani Blanco) Euskal presoen aldeko manifestazioa Bilbon. (Arg.: Dani Blanco)

2017ko martxoaren 30ean - 11:06

Epe motzean euskal presoentzat dauden aukeren inguruko hausnarketa bat eskatu digu ARGIAk bere urtekarirako. Eta gure ustez, gure herrian bizitako gatazkaren ondorioak bizikidetza esparru baterantz aurrera egingo duten etorkizuna lortzea, egun inoiz baino gehiago, euskal jendartearen eskuetan dago.

Gure herriko gizon eta emakumeak aktibatzeko unea iritsi da. Horrexegatik jarri dugu martxan Sare herritarretik Salatzen dut kanpaina. Bakoitzaren jarrera politiko eta alderdi adskripziotik aparte, sufrimendu etapa luze bati amaiera ematea geure egiteko beharra barneratzen joan gaitezen, eta aurrera egiten, berradiskidetzerantz ez bada, gutxienik, hainbeste urtetan apurturiko hainbat zubi berreraiki ahalko ditugun aro berri baterantz.

Ez Sare, eta nik uste, ezta euskal presoen eskubideen alde lanean aritzen diren gainontzeko elkarteak ere, ez gara jaio alderdi politiko edota instituzioen lana ordezkatzeko. Baina politikari urrats baikorrak ematea exijituko dion mugimendu soziala artikulatzen jarraitzeari ere ez diogu uko egiten. Ezin da bestaldera begiratzen jarraitu, geure etxean bertan preso diren pertsonen eta beraien senideen eskubideak egunero nola urratzen diren ikusten ari garenean.

Senideen kolektiboa ez dute inoiz epaitu eta zigortu inongo delitu eta faltagatik, baina pertsona hauek haien larrutan sufritzen dute bere izatea mendekuan oinarritzen duen espetxe politika hau.

Artikulu honen tituluan, itxaropenerako arrazoiak ba ote diren aipatzen dugunean, berrazpimarratu nahi dugu badaudela arrazoiak 2017a konponbidearen urtea izango dela pentsatzeko, gu guztion borondatearen gain dagoelako. Gauzak aldatzeko borondatean. Alderdi politikoei gutxieneko akordio maila bat erdietsi behar dutela exijitzeko izango dugun borondate eta indarrean, ordezkatuak dauden instituzio guztietan, hainbeste sufrimenduren amaiera defendatzera behartuko dituena.

Gehiengo berriak aktibatu beharra

Gehiengo berriak daude legebiltzarretan. Ez soilik EAEn eta Nafarroan, baita Espainiako Legebiltzarrean ere. Eta gehiengo berriak badaude, ez da posible gauzak aldatzeko ez izatea.

Eta hori da, hain justu, 28 urte geroago, Sarek azpimarratu nahi duena: hainbeste pertsonetan hainbeste sufrimendu eragin duen urruntze politikari amaiera eman behar zaiola. Pentsa, familia batek bere senide presoarekin astero 40 minutuko bisita bat egiteko, bataz beste, 63.000 km egiten ditu urtean; horrek bakarrik nahikoa behar luke izan inork ez dezan bestaldera begira eskubide urraketa hauen aurrean.

Hor dira, halaber, gaitz larriak dituzten euskal presoak, hauetako asko gaixotasun sendaezinekin. Zigor Kodean eta Espetxe Araudian badira bitartekoak pertsona hauek askatasuna berreskuratu eta duten gaixotasuna kartzelako hormetatik kanpo tratatzeko. Eta horretarako, nahikoa da etsaiaren espetxe kodea ezartzeari uztea.

Baina gure ahaleginak zerbaitetan biderkatu behar baditugu, honakoan da: etengabe jarraitu behar dugu eskatzen salbuespeneko legedi eta jurisprudentziaren amaiera. Bandera horietan oinarritzen baita hainbat eta hainbat eskubideren urraketa.

Zigor Kodearen erreforma eta Espetxe Lege Orokor Organikoa arautzen dituen 7/2003 Lege Organikoak zigorrak osorik betetzera behartzen du. Era honetan espetxe paradigma berri bat ezartzen du, espetxe legedia aplikatzeko hainbat baldintza jartzen dituena: baldintza moral eta etikoak edo, areago, jarrera ideologiko-politikoetan atzera egitea; funtsean, praktikan, kolektibo honetako presoei estalitako bizi osorako zigorrak jartzen zaizkie.

2017an amaiera eman behar diogu horrenbeste eskubide urraketari. Horrenbeste legedi betetze ezari, horretara gehien behartuta daudenen aldetik. Bada ordua hainbeste sufrimendurekin amaitzeko.

Horregatik, izenburuan aipaturiko helburuan berresten gara: lortuko dugu. Eskubideez mintzo garelako, eta gure seme-alabei, gure gurasoek guri utzitakoa baino jendarte hobeagoa uztera behartuta gaudelako.

Artikulu hau  'Aktualitatearen Gakoak' argitalpenean argitaratu da 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2017
Ildo politikoa bideratu presoak noraezean utzita

Egilea preso ohia da eta Langraitz bidea jorratu duten presoen taldekoa. Euskal preso politikoak espetxetik ateratzeko, lehenik ETA desagertu beharra ezinbesteko ikusten du. Urteroko manifestazio sinbolikoak “erritualak bihurtu direla” uste du.


Alderdi politikoak
EAJ-PSE: egonkortasuna ardatz, ezer alda ez dadin

EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzarako lotutako koalizio gobernuak azken legealdiko doinu lasaiarekin jantzi du datorrena ere. Aurrekoaren jarraikortasuna izango da nagusi. Ekonomia eta enplegua ardatz, EAJk azken urteetan saldu duen egonkortasuna indartzen saiatuko da bikote... [+]


2017-03-09 | Andeka Larrea
Titaniozko burbuila. Guggenheim Bilbao: 20 urte

Museoaren irekiera ikusgarritik hogei urte pasa direnean, planeta-estaldura mediatiko eta guzti, denborak ematen digun distantzia kritikoari esker bere kultura eginkizun eta esanahiaz hausnartzeko aukera paregabea irekitzen zaigu.


Aldaketak babes sistema sozialean

EAEn, aldaketa fase bete-betean da gizarte babes eredua.


Asanblada eta kanpalekua. Politika, bestelako munduak sortzeko

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]


Transexualitatea
Legearen mugetatik askatu nahian

Ari dira bazterrak mugitzen. Chrysallis Euskal Herria elkartea sortuta, ume transexualak lehen lerrora ekarri dituzte. 2016an ikastetxeetarako material didaktikoa prestatu dute. Nafarroako prozedurek transexuala patologizatzen segitzen dute, baina bestalde, haur transexualak... [+]


2017-03-03 | Esti Redondo
Elikadura: joerak arau bihurtzeko beharra

Elikagaien komertzializazio bide laburrak eta janari osasungarria joera bihurtu omen dira, baina baserritarrek zer diote horren inguruan?


Nork egin behar ditu euskararen politika publikoak?

Euskararen normalizazio prozesua ez da beti krisian egongo. Bukatzeko bidean doa, adibidez, Egian, Agurainen, Lasarte-Orian, Hernanin eta Astigarragan. Norabidea markatzen ari diren herri-bideetako seinaleak dira. Autopistetako peajeek ilarak sortzen dituzte oraindik, ordea. Nor... [+]


Ur nahasiak ikasgeletan

Hezkuntza arloan, Hego Euskal Herrian LOMCE legeak markatu du azken urteetako dinamika eta epe laburrean behintzat hala izaten jarraituko du. Hala, ikasturte honetan ere, Jaurlaritzaren Heziberri planak eta bestelako adabakiek puntu batzuen eragina arindu arren, Madrilen... [+]


Arcelorrek labea itzali eta sua piztu du

Euskal Herrian altzairua ekonomiaren motorretako bat izan da Trianoko mineralarekin egindako totxoak esportatzen zituzten garaitik. Egun, altzairugintzaren pisua ez da hainbestekoa, baina bai sinbolikoa. Arcelor Mittalek Zumarragan eta Sestaon dituen lantegien itxierak azken... [+]


TTIP, CETA... 2017: Merkataritza Askeko Akordioak geldiarazteko urte erabakigarria

Merkataritza eta inbertsio itun handiek, uneon, gero eta garrantzi handiagoa dute debate politiko eta sozialean. Baina makro-hitzarmen horiek izozmendi eskerga baten tontorra baino ez dira.


2017-02-24 | Ane Irazabal
Ongi etorri harresiz jositako Europara

Errefuxiatuen aferak Bruselako agintarien benetako aurpegia estalgabetu du. Europako eskuina eta sozialdemokrazia hurbildu egin dira mugimendu ultranazionalisten diskurtsoetara. Inkesten presioa garondoan sentitu dute eta bozak ez galtzeko politika berrantolatzeari ekin diote... [+]


2017-02-23 | Mikel Asurmendi
Euskal instituzioa sortu da!

“Sortuko ahal da!”. Iparraldeko Herri Elkargoaren karietara iragarritako desioa izan zen iaz: urteko joan-jinean, solastoki eta gune politikoetan bermatutako egitasmoa abian da dagoeneko. Ez haatik, tirabira eta gorabeherarik gabe. V. Errepublikako lehenbiziko euskal... [+]


Donostia 2016: amaitu da festa

Azkar pasa da Donostia Europako Kultur Hiriburu izan den urtea ezta? Nolanahi, errepasatzen hasita etorkizunean ere zeresana eman dezaketen gaiak plazaratu dira proiektuaren inguruan. Donostia 2016ri begiratu diogu, Donostia 2017tik.


Katalunia, prozesu soberanista eta ‘prozesismoa’ren artean

Kataluniako agenda politikoak elkarri tinko lotutako bi une goren izango ditu 2017an. Batetik, Generalitatearen aurrekontuen eztabaida eta onarpena –edo onarpen eza–, zeinaren tramitea otsailean amaituko den. Bestetik, katalan instituzioek bultzatutako... [+]


Eguneraketa berriak daude