Sendatzerik ez duen gaixoari medikuak hiltzen laguntzea, edo bestela esanda eutanasia, munduko herrialde gutxi batzuetan baino ez dago legeztatuta. Euskal Herriari dagokionez, Paris eta Madrilgo parlamentuek, aukera duten bakarrek, egoera hori aldatzeari uko egin diote berriki. Espainiako Estatuan bost herritarretik lau eutanasia zigorgabetzearen alde daude, inkesten arabera. Hurrengo saiakera Kataluniatik etorriko da.
Jakina da heriotza ez dela gizakion solasgairik maitatuena. Tarteka, hala ere, iritzi publikoaren arreta bereganatzen du bizitzaren amaieraren kudeaketari buruzko eztabaidak. Batzuetan, gaitz larri eta sendaezin bat jasaten ari den norbaitek hiltzeko laguntza eskatzen duelako publikoki; bestetan, erakunde publikoetara iristen delako eutanasiari edota heriotza duinari buruzko eztabaida.
Bigarren multzokoen artean, Euskal Herrian 2016ko ekainean izan zen azken saioa. Hil horren 30ean, EAEko Legebiltzarrak heriotza duinaren lege berria onartu zuen. Nafarroak 2011tik zuen berea, geroztik gutxi garatu bada ere. 2016an halaber, Frantziako Parlamentuak bizitzaren amaierari buruzko legea bozkatu zuen. Hiru kasuetan legeditik kanpo utzi da eutanasia. Legebiltzar autonomoei dagokienez ezinbestean da horrela, ez baitute eskumenik halako neurri bat baimentzeko. Eutanasia delitu modura agertzen da Espainiako Zigor Kodean, eta Gasteiz eta Iruñearentzat ukitu ezinezko eremua da hori.
Iradokizunak egin ditzakete, hori bai. 2015ean, Hego Euskal Herriko parlamentu biek mozio bana onartu zuten, zeintzuen bitartez Espainiako Gobernuari eskatu baitzioten eutanasia despenalizatzeko. Moncloak ez zuen jaramonik egin, baina eutanasiari buruzko debatea Madrilera ailegatu da berdin, ibilbide laburra egin badu ere: aurtengo martxoan, eutanasia Zigor Kodetik ateratzeko Podemosen lege proiektua aintzat hartzeaz bozkatu zen Diputatuen Kongresuan. Gauzak dauden bezala uztearen aldeko jarrera gailendu zen, PSOEren abstentzioari esker besteak beste.
Sozialistek bizitzaren amaiera kudeatzeko erregulazio berria sustatu nahi dute –ekimen bat erregistratu zuten otsailean–, baina eutanasia legeztatzeko goizegi dela esanez azaldu zuten beren abstentzioa. Ez datoz bat praktika horren aldekoak. Duintasunez Hitzeko Eskubidea elkarteak azpimarratzen du, esaterako, Espainiako Estatuan azken urteetan egin diren inkesten arabera herritar gehienak eutanasia legeztatzearen alde dagoela: “Kontrakoa esan ohi bada ere, gizartea guztiz prest dago eutanasia onartzeko”.
Espainiako Estatuan 2017an egindako inkesta baten arabera, ateoen %98 eta katoliko praktikatzaileen %56 daude eutanasiaren alde
Aipatzekoak dira 2017an bertan Metroscopiak egindako inkestaren emaitzak. Galdetutakoen ia %85ek esan zuten eutanasiaren alde zeudela –“Sendatu ezin den gaixo batek eskubidea du medikuek produkturen bat eman diezaioten, bere bizitzari minik gabe amaiera emateko?”, zen galdera zehatza–; erlijio-sinesmenen arabera sailkatuta, ez fededunen eta ateoen %98 azaldu zen eutanasiaren alde, baina baita katoliko praktikatzaileen %56 eta ez-praktikatzaileen %88 ere. Beste erlijioetako praktikatzaileen artean, %69k erantzun zion baietz galderari.
2010etik hona Espainiako Estatuan egindako antzeko inkesten emaitza ez da oso bestelakoa izan. Gutxi gorabehera bost herritarretik batek eutanasia despenalizatuko luke. Mendebaldeko gizartean heriotzari buruz eman den pertzepzio aldaketaren erakusgarri dira datuok. Zenbait herrialdetan kalean bakarrik ez, erakundeetan ere isla izan du pentsamolde aldaketa horrek. Joan den otsailaren 6an, Kanadako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen hiltzeko laguntza medikua jasotzea pertsonen oinarrizko eskubide dela. Bestalde, ezagun da eutanasia duela urte batzuk legezkoa dela hainbat estatutan, baina salbuespena dira oraingoz.
Zer gerta daiteke hemendik aurrera Espainiako Estatuan? Pentsa liteke Kongresuan izandako martxoko saio ustelaren ondoren mota horretako lege bat bultzatzeko ahaleginik ez dela izango legegintzaldi honetan, baina aukera batzuk badaude.
Arestian esan dugun bezala, EAEko eta Nafarroako Parlamentuek mozioak onartu zituzten Espainiako Gobernari eutanasiaren legeztatzea eskatzeko. Baina parlamentu autonomikoek badute hori baino gehiago egiteko aukera: zuzenean aurkez dezakete lege-proiektu bat Espainiako legebiltzarrean. Eta hain zuzen horixe egitea erabaki zuen Kataluniakoak urtarrilean. Orain adituekin hitz egiten ari dira lege-proiektuari forma zehatza emate aldera, baina betiere eutanasia eta lagundutako suizidioa zigorrik gabe uztea izango dira proposamenaren muina.
Berehala dator galdera: martxoan aurrera egin ez duenak zergatik egin behar luke urte bat edo bi barru? Gaia hurbiletik jarraitzen dutenen iritziz PSOE izango da gakoa, ikusteko baitago alderdiaren barruan izandako azken aldaketek ondoriorik izango ote duten eutanasiarekiko jarreran. Goiz da horretaz ezer esateko, lerro hauek idazteko unean behinik behin.
EAEn iaz onartutako heriotza duinaren legeaz berriz, aurrerapen gutxi ekarriko duela uste dute eutanasiaren aldekoek. “Azken batean, lehendik onartuta zeuden eskubide batzuk testu berean elkartu besterik ez dute egin”, Concha Castells EAEko Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko presidentearen esanetan. “Konponbiderik ekarri ez duten beste lege autonomiko batzuen –Nafarroakoa barne– klon bat besterik ez da, eta garapenerako aurrekonturik ere ez du”. Bitartean, eutanasia ezkutuak eta gaixo sendaezinen suizidioak dira eguneroko ogia, ia inork aipatu nahi ez duen tabua izanagatik.
Kirola tradizioz gizonezkoen eremua da. Apurka-apurka, baina, gauzak aldatzen ari dira, bai joko-eremuan, baita handik kanpo ere, txirrindularitza probetako podiumek erakusten duten moduan, zeresan gehien eman duen auzia aipatzearren. Azafaten inguruko eztabaidak, zeharka bada... [+]
Eta bide kaxkarrez joan behar dugu, sasirik sasi Baxenabarrera. Egunkari baten orri politikoenak politika ataletik at direnak badira, azpiegiturek mapan egiten duten lerro zuzena ez du Jainkoaren eskuak marraztu. Hark egin zituen bereak Maradonaren gol ospetsuan.
Donostiako Bulebarrean hartu dugu hitzordua Julio Villarrekin (Donostia, 1943). Mendizalea, eskalatzailea, marinela, abenturazalea...: “Ez naiz abenturazalea, pertsona normala naiz, beste edozein jende bezala”. Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario eta Viaje... [+]
“Euskal Sagardoa” zigilua duten botilak kaleratu berri dituzte. Zigilu horrek bermatzen du botila horretako sagardoa bertako sagarrarekin egina dagoela eta kalitatea. 36 sagardotegik dute Jatorri Izendapen hori, guztira 1.320.000 litro sagardok. Oraingoz, Araba,... [+]
Nabarmen egin dute gora bullying kasuen salaketek, neurriak hartzen ari dira ikastetxe gero eta gehiagotan, jazarpenari aurre egiteko planak dituzte administrazioek… Ikasturte honetan (ere) gai beroa izan da hau, eta hezkuntza komunitatea tinko ari da lanean, ikasleak... [+]
ELA eta LABen arteko ekintza batasuna, euskal sindikalgintzaren historia hurbilean beti egon da presente. Ez da harritzekoa, bi konfederazioek elkarlan estrategikoari ekiten dioten bakoitzeko dardarka hasten da boterea.
Hego Euskal Herrian lehen aldiz egin da halako datu bilketa. 2010 eta 2015 urte arteko feminizidioak eta erailketak bildu dituzte. Feminicidio.net eta Mugarik Gabek egin dute ikerketa. Erakunde publikoek datuak urri ematen dituzte, ia beti partzialak eta desitxuratuak.
"Bestela, niri gauza bakarra etortzen zait burura: jokoaren irteteko laukira itzuli behar dugula. Hau da, zilegitasun demokratikoaren marra gorria ongi markatu behar dugula, eta hori defenditu, daukagun guztiarekin. Debate politikoaren hasiera-puntua ezin daiteke izan... [+]
Katalunian gertatzen ari denaz artikulu bat idazteko une gaitzenean ateratzen da kalera ARGIAko Aktualitatearen Gakoak. Madrilekiko negoziazioa itxita, Generalitateak uda ondorengorako deitu du erreferenduma. Bertan, katalanei galdetuko zaigu ea estatu independentea bihurtu nahi... [+]
"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]
Abuztua gainean da. Oporrak. Eguraldi ona. Urte osoan zehar apaletan udararako aparkatutako irakurketa guztiak hartu eta lasai lasai leitzeko beta izaten dugun sasoia. Bakoitzak bere txokoan: besaulkian, toalla gainean, tabernako terrazan… Urteak daramatza ARGIAk... [+]