2015eko dinamika sozialaren kronika

  • Heterogeneotasunak freskotasuna dakar eta burujabetza prozesuari adierazle berriak eskaintzen dizkio.


2016ko martxoaren 02an - 12:15
(Ilustrazioa: Joseba Larratxe)

Memoria selektiboa izateaz gain, subjektiboa ere bada, horregatik, ezinezko bihurtzen da 2015an gertatu den guztia kronika bakarrean biltzea. Dinamika sozialari dagokionean, denetarik utzi digu urteak; jarraian, trazu batzuk baino ez.

Balantzea abiatzeko beharrezkoa da aurreko urteetan hasitako aldaketa politiko, ekonomiko eta kultural sakonak aintzat hartzea. Horiek aztertu gabe, ezin dira ulertu mugimendu sozialean azken urteetan gertatzen ari direnak. Mende berriarekin bizkortu diren indibidualizazio prozesuak, dinamika urbanoen areagotzea, bizitzaren etengabeko teknologizazioa, pentsamendu kritikoaren akademizazioa… Modernitatean indarrean zegoen mundu ikuskeran, aldaketa eragin dute faktoreok eta postmodernitate –edo hipermodernitate- testuinguru honetan, identitate politikoak modu ezberdinetan taxutzen dira.

Parte-hartze politikoan ere aldaketak eman dira azken urteetan. Sozialdemokrazien eta ezkerreko indar instituzionalen asimilazioak subjektu klasikoaren errepresentazio krisia areagotu du: langileen eta herritarren sektore zabal bat ez da sindikatuetan eta ezkerreko alderdi politikoetan ordezkatua sentitzen. Horrekin batera, garai batean politika egiteko esparru gisa fabrikek hartzen zuten tokia, egun, lurraldeak hartzen du: hirietan, auzoetan, plazetan.  

Aldaketa horien oinarrian kapitalismoaren krisiak gure bizi baldintzak okerragotzeko berezkoa duen joera dago. 2015a ez da horretan salbuespena izan; lantoki zaharrak itxi dira, lan prekario berriak sortu dituzte, eta hamaikagarrenez, babesgabetasuna haragitu zaigu.  

Alabaina, horrek guztiak ekarri du, besteak beste, mugimendu berrien sorrera, eta aurretik zeuden batzuen birpentsatzeko beharra. Ekologismotik, feminismotik edo ekonomiatik, ibilbide propioak eraiki dira proiektu orokor bilakatzeko anbizioa bere eginez: eko-sindikalismoa; ekologia politikoa; ekonomia sozial-eraldatzailea edota ekonomia feminista.  

Heterogeneotasun honek freskotasuna dakar eta burujabetza prozesuari adierazle berriak eskaintzen dizkio.

Azpimarratzekoa da era berean, botere instituzionalekiko eta bereziki alderdi politikoekiko lotura eta harremana aldatzen ari dela; autonomiaren aldarrikapenak indarra hartu du, instituzioetan eragiteko gogoa ez da garai batekoa, eta beraz, askapen mugimendua eta trantsizio prozesuak irudikatzeko moduetan moldaketak datoz.

Hauek guztiek izan dute eraginik 2015 urtean. Etxebizitza eskubidearen alde, Kutxabanken pribatizazioaren edo TTIP itunaren aurkako protestak; mugimendu feministaren indarra, eraso sexisten aurkako erantzun masiboak eta Emakumeen mundu martxa; sindikalismoa birpentsatzeko jardunaldi jendetsuak; epaiketa politikoen kontrako ekimen desobedienteak; erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak; Bilbon, Alternatiben Herria dinamika arrakastatsua, kultura politiko berri baten hazia landatuz. Eta fokutik kanpo, gure begirada mugatuek ikusten ez dituzten beste hainbeste ekimen. Ezin lerrootara ekarri hainbeste gertakari eta ekarpen.

Orain arte aipatutakoek, tokikotasuna eta komunitatea lantzeko beharra eta motibazioa gero eta zabalduagoa dagoela erakusten dute. Era berean, modu batez edo bestez, ugaritzen ari dira alternatiba gaurtik eraikitzen bizi nahi duten sektoreak (kontsumo taldeak, pedagogia eraldatzaileak, kooperatibismo berriaren susperraldia, banku etikoa...). Fenomeno hauek azterketa sakonagoa eskatzen dute, baina, trantsizio eta dinamika sozialean paradigmen berrikuspena dakartzate beraiekin.

Zentzu honetan, zaila egiten da aldaketa horiek guztiak 2015 urtean nola gorpuztu diren zehaztea. Agian, hori bera sumatu da faltan: elkargune bat, bidea elkarrekin egiteko aukera badela sentitzea, norbera bere ezaugarrietatik eta inoren agindupean ibili beharrik gabe. Norabide horretan aurten egon diren saiakerek hori erakutsi dute: elkarren arteko interdependentzia balio handikoa izango dela burujabetza prozesuari oinarri sendoak jartzeko.  

Eskoziatik edo Kataluniatik aurten bisitan etorri direnek hori bera kontatu digute, independentziaren aldeko mugimenduak ari direla energia berritu horien akuilu bihurtzen herrialde horietan. Hemen ordea, iraganaren pisua handia da eta kostatzen ari da abertzaletasunaren kontzepzio klasikotik, independentismora salto egitea. Badu uneak bidegurutzearen antzik, izan ere, aurrera begirako joera berriek paradigma politikoen eraldaketa iragartzen duten bitartean, ibilbide luzeko egiturek erronka berriei heltzeko zailtasunak baitituzte.

Gainditzeke geratu zaigun irakasgaia 2016an ere izango dugu eskuartean. 2015ak hori bera erakutsi digu: behar-beharrezkoa dela prozesu eraberritu, ezberdin eta zabal bat eraldaketa soziala posible egiteko. Behar-beharrezkoa dugula independentziara eramango gaituen bide orria zehazten hastea. Badela masa kritiko nahikoa egungo egiturak desbordatzeko eta jauzia eman ezean, jirabiraka ibiliko garela beste urte betez.

Artikulua egiteko, Ipar Hegoa Fundazioak egoeraren azterketaren inguruan tarteka egiten duen Ikusmiran txostena hartu da iturri gisa; bertan dinamika sozialean 2015eko lehen hilabeteetan eman diren joeren azterketa egiten da.

Oharra: Artikulu hau Aktualitatearen Gakoak liburuan argitaratu dugu. Osorik eskura dezakezu ARGIAren sareko dendan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aktualitatearen Gakoak 2016
Aktualitatearen Gakoak
Abiadura biziko aktualitateari begiratu lasai

Urtea hastearekin batera eta 2016ko urtarrileko estiloari jarraituz, pasa den urteari begira jarri, aztertu eta datorrenari zer begirekin so egin asmatzen ahalegindu dira ARGIAko hauek Aktualitatearen Gakoak kazetaritza liburuxkan. Ez profeta izateko desirarekin, 2017an izango... [+]


Etorkizuneko eredu ekonomikoa gure artean dugu

Europan sistema ekonomiko feudala hegemonikoa zen garaian, itsasotik hurbil zeuden hiri askotan beste egiteko modu batzuk lantzen hasi ziren, batez ere itsas komertzioarekin lotutako salerosketek eragindako kapital metaketari esker. Orduan landu ziren banaketa, ekoizpen eta... [+]


2016-03-10 | Eduard Voltas
Katalunia independentziarantz
Prozesuak jarraituko du

Kataluniak bere etorkizunaz erabaki dezakeen subjektu politikoaren ideia katalan gizartearen hezur mamiraino sartua da, independentismoaren mugetatik askoz harago. Espainolismo atzerakoienak bakarrik arbuiatzen du, PPk eta Ciudadanosek.


2016-03-09 | Jon Torner Zabala
Futbola ere lapurtu ez diezaguten

Ez gara gu izango kirol profesionalak jasotzen dituen laguntza publikoak justifikatuko dituztenak. Alde positiboago batzuei heldu nahi izan diegu ordea, pelotazo urbanistikoak edota petrodolar exotikoak ikur dituen futbolaren aurpegi humanoagoa erakusten dutelakoan.


Kutxabanken erronkak

Burtsara irteteko borondatea atzeratuta, bankuak hainbat erronkari egin beharko die aurre: kapitalen premia, araudi gogorra eta jabetza. Zer egin nahi dugu Kutxabankekin?


LOMCE
Hezkuntza hankaz gora jarri nahi izan duen legea

2015ekoa bakarrik ez, azken lau urteotako protagonista izan da LOMCE legea Hego Euskal Herrian: hezkuntza mundua astindu eta ekitera behartu ditu eragile eta instituzioak. 2015ean, hori bai, amesgaiztoa buka zitekeela pentsatu du askok, itxaropena Espainiako hauteskundeen... [+]


2016-03-01 | Unai Brea
Parisko Hitzarmena: AEBak eta hidrokarburo ekoizleak garaile

Klima aldaketari buruzko lehenbiziko nazioarteko akordio globala utzi zigun 2015ak: Parisko Hitzarmena. Mugarri hori historikotzat joa izan zen, eta hala ospatu zuten adostu zutenek, baina ezin esan aurrerapausoa izan zenik, kontrakoa baizik. Aurreko hamarkada biak alferrik... [+]


Deuseztatu daiteke enpresa transnazionalen inpunitatea?

Globalizazio neoliberalak ekarri duen agertokian enpresa transnazionalek gero eta botere handiagoa metatzen dute, dela euren dimentsio ekonomiko handiagatik, dela gobernuetan eta nazioarteko finantza erakundeetan eragiteko duten gaitasunagatik. Botere hori inpunitatearen... [+]


Kultur Hiriburuaren aldirietan

Eta konturatzerako 2016an gaude, Europako Kultur Hiriburua da Donostia, gertakizunak urte osoko titularrak beteko ditu. Foku handitik kanpo ere kultura asko dago, dena den. Eta hor mugitzen denak ibilbide luzeagoa izango du segur aski urteko ebentoak baino.


Oinarrizko errenta unibertsala ez da fikzioa

Oinarrizko Errenta Unibertsalaren (OEU) definizioa argi izatea da gakoa: inolako baldintzarik gabe.


Tortura
Iluntasuna oraindik nagusi

Nazioartea gero eta estuago hartzen ari da Espainiako Estatua, tortura salaketak ikertu eta horiek saihesteko neurriak har ditzan. Besteak beste, inkomunikazio erregimenaren “abolizioa” eskatu du NBEren Torturaren Aurkako Batzordeak 2015ean. Baina mugimenduak oso... [+]


Neokolonialismoa Europar Batasunean

Euroaren Europan soberania botere ekonomikoek dute, batez ere herrialde periferikoetan.


Gizarteratze eta integrazio on baten alde

Aniztasuna ez da berez ona edo polita, edo txarra eta itsusia. Aniztasuna preziatzen dugu onerako denean.


2016-02-18 | Mikel Asurmendi
Aktualitatearen gakoak
Frantziako Estatuaren berregituratzea eta krisia, biak batera

Frantziako Estatuko eskualdeek mapa berria osatzen dute 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina. 22 eskualde (erregio) izatetik 13 izatera pasa da Hexagonoa. Aldaketak euskal herritarrei ere eragin die. Akitania eskualdea zena, Akitania-Limousin eta Poitou-Charentes bihurtu da. Ipar... [+]


Hauteskundeak
Nafarroa: Erregimena erori zenekoa

Hauteskundeen esparruan Nafarroako aldaketa instituzionala izan da 2015ak utzitako berririk esanguratsuena. EAJren nagusitasuna ere nabarmentzekoa izan da eta baita Ahal Duguren azaleratzea. Epe eta produkzio kontuak tartean, ondoko kronikak ez ditu kontuan hartzen Espainiako... [+]


Eguneraketa berriak daude