Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin. "Epe luzeko maratoia da, eta ezinbestekoa da norbera ondo egotea".
Gizon ez-heterosexualen aitatasun desira ikertu du Borja Muñoz Arrastia sexologoak. Familia nuklearraren eredu hertsia errepikatu baino, umeak hazteko alternatiba komunitarioak sendotzea aldarrikatu du EHGAMeko kideak.
Urtarrilaren 1etik aurrera, ama ez den beste gurasoaren baimena 16 astera luzatzeko legea sartuko da indarrean Espainiako Estatuan, baina erakunde ugarik salatu du laguntzaile izaera baino ez zaiola aitortzen aitari.
Hilabete honetan sar daiteke indarrean EAEn 16 asteko aitatasun baja. Dagoeneko funtzionario autonomikoek baliatzen duten aukera hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langile guztiei hedatzea xede zuen dekretuak, ordea, ñabardura garrantzitsuak eduki ditzake.
Aitatasun baimenaren inguruan aritu gara Zebrabideko kolaboratzaile den Iñaki Kasaresekin.
Aitatasun baimena bost astetik zortzi astetara igozeko lege-dekretua onartu du Espainiako Gobernuak. Hurrengo urteetan progresiboki igotzeko asmoa dute amatasun baimenarekin berdindu arte: 2019an 8 aste, 2020an 12 aste eta 2021an 16 aste.
San Pelaio jaiak hasi berriak. Herriko festak Zarautzen. Haurdunaldi hasieran zegoen Nerea. Elkarri besotik helduta gentozen etxera ordu txiki eta zikinetan. Eskuetan nuen zerbeza botila kontainerrera konbentzimenduz botata hitz eman nion nik ere, berak bezala, ez nuela... [+]