108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita Mari ontzia kudeatzen duen SMH Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak salatu du erreskate-taldeak zigortzea eta kriminalizatzea dela helburua.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.