Abenduaren 20ko finaleko protagonisten agerraldian, kolektiboaren babesa eta indarra izan ditu ahotan Arantza Plaza txapel emaileak, eta zortzi finalistek bere berbak berretsi dituzte. Horrez gain, finalen bilakaera ere izan dute berbagai: 20 urteren buruan, askoz espazio bizigarriagoak direla aldarrikatu dute.