2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen udaltzainaren aurka.
Espainiako Poliziak terrorismoa goratzea leporatu zion hedabideari, 2018ko bi berritan “euskal preso politikoak” esamoldea erabiltzeagatik. Auzitegiak esamoldea adierazpen askatasunaren mugen barnean dagoela ebatzi du.
Komunikabideko kide batek Agoizko epaitegian deklaratu beharko du asteazken goizean pare bat albistetan “euskal preso politikoak” terminoa erabiltzeagatik.
Ahotsa.info hedabide nafarrak 2014an ekin zion bere ibilbideari, oraindik UPN Nafarroako Gobernuaren jabe zela. Corralitoa-ren erorketa bultzatu, egoera berria dastatu eta gaur egun ere jarraitzen du orduko aldaketa akuilatzen. Egunotan 5. urteurrena ospatzen ari dira.
Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, EPPKko kideei buruz informatzeagatik "terrorismoa goratzea" leporatu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Kazetari bat Espainiako Poliziak Iruñean duen komisaldegira deitu dute deklaratzera. Bertan izan da,... [+]
Teknologia berriek ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu izan diren... [+]
Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu... [+]
Araban, Gasteizen eta Hala Bedi Irratian Maniqui Challengearen modara batu dira. Ahotsa.info-rekin elkartasunez, Arabako irrati libreenak elkartasun keinu hau eduki nahi izan du, kriminalizazioaren aurrean, Nafarroan #GureAhotsa den hedabidearekin.
Adierazpen eta prentsa askatasunaren alde eta Ahotsa.info-ren kontrako kriminalizazio kanpaina salatzeko herri mugimenduarekin egindako Mannequin Challenge.
“Helburu haundia da, baina gu partida jolasteko prest gaude, ez dugu toalla botako”, dio Pitu-k Info7 Irratian egindako elkarrizketan. Batzarra deitu dugu ostegun honetarako Iruñean.