Arabako Lautadako Kuadrillak jarri du martxan emakumeen "ahalduntze pertsonala eta kolektiboa" bultzatzeko programa. Ekainetik Irailera bitartean izango dute laguntza jasotzeko aukera bertan.
Apirilaren erdialdean Amurrio-Salvatierra partida eten behar izan zuen epaileak eraso lazgarriak gertatu eta gero. Gertakari horri eta zelaian gertatzen den indarkeriari buruz mintzatu dira Iñigo Fraile kapitain amurrioarra eta Angela Vadillo jokalari eta entrenatzaile... [+]
Asteazken arratsaldean mobilizazioak egin dituzte Gasteizen, Amurrion eta Agurainen, ANkerkeria Stop ekimenaren deiari erantzunez. Espainiako Epaitegi Gorenak asteazkenean berrikusi ditu bi gazte Arabarren aurkako epaia, eta edozein unetan jakinarazi dezake ebazpena... [+]
Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako lehen finalaurrekoa burutuko da igandean, Aguraingo Zabalarten 18:30ean hasita. Bertan erabakiko da Laudioko finalean, martxoaren 25ean, izango den lehen talde finalista.
Arabako Lautadako biztanleek 1.614 sinadura aurkeztu dituzte Jaurlaritzan uztailaren 4an, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari zuzenduta. Eskualdean mediku eta pediatra falta dagoela salatu dute eta ondorioz, zentro txikienetan itxaron zerrendak asko luzatzen direla, larrialdi... [+]
Aitor Zelaia eta Galder Barbado atxilotuak izateko arriskuan dira, Auzitegi Gorenaren ebazpenaren zain. Elkartasuna adierazteko egun osoko egitaraua antolatu dute larunbat honetan Agurainen.
Frantziako Gobernuak jakinarazi du neurria, azaroaren 8tik aplikatuko dena. Intzidentzia tasa igo delako hartu dute erabakia. Bestalde, Aguraingo Udalak COVID-19 kasuen gorakadagatik haur parkeak itxi ditu.
Hirugarrenez antolatu dituzte Arabako neska* gazteek topaketak. Aurten, uztailaren 3an bilduko dira Agurainen, "Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Saretu, antolatu, eragin" lemapean. Arabako txoko guztietako kideak saretzeko helburuarekin egun osoko egitaraua... [+]
Manifestazio jendetsu batek hartu ditu Aguraingo kaleak larunbatean, Arabako Mendiak Aske plataformak deituta.
Lautadako zein Araba osoko langile soziosanitario ugarik ez dute txertorik jaso oraindik, Osakidetzaren hornidura arazoak direla eta. Aguraingo komentuko moja klaratarrek, aldiz, lehen dosia jaso dute eta bigarrenaren zain daude.
Aguraingo mugimendu feministak protesta antolatu du ostegunerako, asteburuan gertatutako erasoa gaitzesteko. Gizon batek emazteari labanaz egin zion eraso, eta bien semea zauritu. Urruntze agindua ezarri diote ustezko erasotzaileari.