Itsasuko lurretan dagoen Altzuieta etxean jarri digu zita Adur Larrea komikigileak (Bilbo, 1982). Hemen biltzen ziren Lurbinttoko ohoinak (Elkar, 2022) istorioko protagonistak diren pertsonaiak: Konbentzio Gerrako galtzaileak, desertoreak eta, oro har, kaltetuak; taldean bat eginda, inguruko herrietan lapurretan eta izugintzan aritu ziren XVIII. mende amaieran. Ordutik dago hemen etxea, beraz. Ez da 200 urte baino gehiago iraun duen bakarra: elkarrizketa egiteko toki bila Itsasun bertan eta... [+]