Gipuzkoako metalgintza hitzarmenak urgentziazko helburutzat jarria du sexu jazarpenaren kontrako protokolo bat adostea. "Urtebete egon gara bilerak egiten, eta errealitate gordinaz jabetu gara: Araugilea, hau da, derrigorrezkoa izango den ezer adosteari uko egiten dio ADEGIk" adierazi du LAB sindikatuak. Sektoreko emakumeekin erantzun bat prestatuko duela iragarri du sindikatuak.
Sektoreko 17.000 langilek 2009tik honako eros-ahalmena berreskuratu ahal izango dute eta lan-hitzarmenak ultraaktibitate mugagabea izango du. Betetzen ez den kasuetarako jarraipen batzordea eratuko dute langileei zuzenean ordaintzeko.
Beldurraren mendea bizi dugu Mendebaldean. Alarmak, bideokamarak, seguratak nonahi. Harresiak, alanbradak, ejertzitoa. Beldurra daukaguna galtzeari, beldurra ez duguna lortzeari, aldaketari, ezezagunari, bizilagunari… Ni ere beldurtuta nago.
EAJ eta PSEren esku dagoen Gipuzkoako Foru Aldundia, Aberastasun eta Fortuna Handien gaineko zerga ezabatzear da. Zerga hura Bilduren gobernuak jarri zuen martxan 2013an, PSEren babesarekin, eta Ondarearen gaineko zergarekin baino %50 gehiago biltzea lortu zen. 2013ko kanpainan... [+]
58 pertsonako taldeak Gipuzkoa Garaile ekimena abiatu du. “Gizarte zibiletik sortutako ekimena da, etorkizuneko erronkei hausnarketa kolektiboa egitetik sortu da”, adierazi dute.
Hamahiru urte bete bira ETAk Joxemari Korta enpresaria eta Adegiko presidentea hil zuenetik. Urteroko moduan, haren izena daraman fundazioak ekitaldia egingo du Kortaren enpresaren atarian, Zumaian.
Gipuzkoako konbenio asko uztailaren 7an bukatuko dira eta sortuko den “aukera” berrirako prest egon daitezela eskatu die enpresei Adegi Gipuzkoako patronalak. Langileen ordezkariekin akordioak bilatzean euren “marra gorriak” ezartzeko deia luzatu du.