2020-03-11 | ARGIA
Ama-alabak hil ditu Abanton haien senar eta aita denak

Asteazken eguerdian Ertzaintzak, norbaitek ohartarazita, ama-alabak bortxaz hilda aurkitu ditu Abanton (Bizkaia). Zenbait hedabidek zabaldutakoaren arabera, ertzainak hildako amaren senarraren bila ondoren Portugaleten atxilotu dute ustezko hiltzailea, bien senarra eta aita... [+]


2019-11-15 | ARGIA
Langile bat hil da Abanton

Ostiralean jazo da lan istripua, Sercrisa enpresan. Hildakoa 37 urteko gizonezkoa da.


Meatzaldea bizirik

Eusko Jaurlaritzak zientzia eta teknologia parkea egingo du Bizkaiko Abanto herrian: 70 milioi euroko inbertsioa eta 241.000 metro koadroko eraikigarritasuna  izango ditu. Eta noski, horrelako proiektu handiarekin batera, marketina ere ‘makro’ tamainakoa da.


2016-12-23 | Unai Brea
Cristina Álvarez Baquerizo, ingurumen-abokatua
"Gobernuek Petronor estrategikotzat badute esan dezatela, baina eztabaidatu dezagun garbi findegi bat herri baten erdian izatearen ondorioez"

Guraso bizkaitarren alaba da Cristina Álvarez Baquerizo ingurumen-abokatu madrildarra. Eta azken urteetan Bizkaira etortzea egokitu zaio sarri, Petronorren jardueraren aurka lanean ari diren Muskizko hainbat herritarren abokatua baita. Bidea hasi zuenean laburrerako... [+]


Sindikatuen ustez "prebentzio lanen ordez ekoizpena lehenestea" da lan istripuen arrazoia

Ur bonba baten eztandaren ondorioz hil da urteko 24. behargina Abantoko Emica Bombas enpresan. Elkarretaratzea egin dute, ezbeharra salatzeko.


2015-07-01 | Unai Brea
Petronor kontrolatzeko mahaia bultzatzea eskatu diete Eusko Legebiltzarreko talde politikoei

Meatzaldea Bizirik talde ekologista eta Muskizko Turruntero auzokide elkartea Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoekin bildu dira, orain dela urte bi bertako Ingurumen Batzordean egindako eskaera berresteko: Petronor findegiaren jarduera kontrolatuko duen... [+]


2015-06-25 | Unai Brea
Petronorren isuriengatik protestatzeko manifestazioa egingo dute larunbatean

Meatzaldea Bizirik taldeak “aire garbia arnasteko eskubidea” defendatuko du larunbatean Abanton (Bizkaia) egingo den manifestazioan. Las Carreras auzoko Haritzalde plazatik abiatuko dira eguerdiko 12etan, eta Petronorreko ateraino iritsiko dira.